• Igandea, Otsaila 16th, 2020

Iruña-Veleiako epaiketan gehiegizko isuna jarri nahi duen erakundea Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila izan da, indusketaren jabea (Arabako Aldundia kudeaketaz arduratzen da baina ez da jabea).

Orain dela ia bi urte Iruña-Veleia Argituk Iñigo Urkulluri gutun bat bidali zion, gai hau bide zientifikotik bidera zezan. Berak Kultura Sailburuari laga zion gaia eta horrela, Iruña-Veleiako hiru kide Bingen Zupiria sailburuarekin eta Mikel Aizpuru Kultur Ondarearen zuzendariarekin batzartu ziren, Jaurlaritzari  isuna kendu eta datazioak egin zitzan eskatzeko baina muzin egin zieten bi eskariei.

Argitukoek esan zietenez ez zuen inolako zentzurik datazioak egin gabe egonda, hau da, delitua frogatu gabe egonda, isuna jartzea eta are gutxiago haientzat faltsuak baziren, baliorik gabeko zeramika pusketan ezer idazteagatik.

Eusko Jaurlaritzak 285.000 euroko isuna jarri dio 476 grafito faltsutu direla diolako,  hau da, grafito bakoitzeko 600 euro.

Gehiegizko isun horrek eta zazpi urte eta erdiko espetxe zigor eskaerak helburu bakarra zuten: Eliseo psikologikoki presionatzea espetxera ez joatearen truke eta isuna izugarri jaistearen truke, faltsifikazioak egon direla aitor zezan.

Baina Eliseo oso ausarta izan da eta epailearekin izan zuen bileran horrelakorik ez zuela onartuko esan zion.

Inkizisioak jadanik horrela egiten zuen: “sorgina zarela aitortzen baduzu “soilik” sutan erreko zaitugu baina sorgina ez zarela esaten baduzu, hil arteraino torturatuko zaitugu”. Edo herri honen aurkako azken makroepaiketan: “ETAkoak zaretela onartzen baduzue ez zarete espetxera joango baina ez zaretela esaten baduzue, orduan espetxeratuko zaituztegu”. Helburua Boterearen Errelatoa onartzea da. Justizia bost axola zaie.

Egia esan, Eusko Jaurlaritzako Iñigo Urkullu-Bingen Zupiria, Aldundiko Ramiro Gonzalez- Ana del Val Santxo eta Epaitegiko epaile eta fiskala XXI. mendeko inkisidore berritzat har ditzakegu.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu