• Ostirala, Martxoa 13th, 2020

Lenguaiberika.eu webgunean agertutako artikulu honetan historiografia frankistaren hausnarketa bat egin da, Unibertsitate Complutenseko irakaslea den Juan Francisco M. Corbiren lan interesgarri oinarri hartuta.

Esan genezake gaur egun iberismoaren eta euskalduntasunaren aurkako kontakizun honek gero eta indartsuago jarraitzen duela eta aurrera jarraitzen duela. Hurrengo maila gaur egun Martin Almagro semearen eskutik ikusten duguna da (bere aitak zeukan postu berean jarria), bere aitaren ildoari jarraituz, esaten diguna gu ez ginela euskaldunak, zeltak baizik. Orain dela 40 urte barre egingo genuen, baina orain mutu eta geldirik gaudela dirudi.

Martin Almagrok, Academia de la Historia Españolatik eta Ministerio de Culturatik  (Iruña-Veleiaren sasianalitikak egin dituen erakundetik) poltronak banatu die Akademia horretan eta RAEn, grafitoak faltsuak direla diotenei. Iruña-Veleia desagerrarazi nahi du, aitak hasitako lana eta “euskalduntze berantiarraren” gezurra pikutara joan ez daitezen.

Baina orain arazoa %100 gurea da. Hedabide euskaldun nagusia gezur hori zabaltzen ari da (ETB), besteak isilik daude, Euskaltzaindia isilik, EHUkoek ia inork irakurtzen ez dituen liburuetan kontra daudela esaten dute baina ez dute ETBren gezurra gelditu nahi noski.

Horregatik, ozen esan behar da: euskaldunak ez gara zeltak eta, ziurrenik, euskara izan liteke iberiar hizkuntzatik geratuko litzatekeena, penintsulako toponimia zaharra ikusita Humboldtek defendatzen zuen bezala.

Zeltiberismoaren sorrera eta hedapena

Euskara Iberierarekin lotzen duen euskaliberismoaren kontrako guda (teoria sendoa eta gure ustez indartsu dagoena gaur egun) 1940an hasi zen, Franco diktadoreak 1936ko Estatu Golpean boterea eskuratu zuenean.

Teoria hau aztertzeari utzi zitzaion, nahiz eta aurreko mendeetan ikerle asko bide hori jorratzen ibili, uste zelako erromatarren aurreko biztanleen ondorengoak ginela.

Horrela, “Espainiaren Arianizazioaren Teoria” sortu zen, zelten alde eta iberiarren kontra.

Alde horretatik, garai hartako hiru arkeologo eta unibertsitateko irakasle ibili ziren zeltiberismoa sortzen eta zabaltzen: LuĂ­s Pericot GarcĂ­a (1899-1978), Julio MartĂ­nez Santa-Olalla (1905-1972) eta MartĂ­n Almagro Baschen (1911-1984). Eta zientzia eta politikaren artean dagoen erlazioa, batzutan oso agerian eta kasu honetan ezkutuan, sumatu daiteke:

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu