• Osteguna, Martxoa 26th, 2020

11 urte hauetan hariak lotzen eta apurka-apurka gauza batzuk argitzen joan direla dirudi. Eta jendeak Iruña-Veleian gertatutakoaren arrazoiez galdetzen duenez, datozen asteetan galdera horri erantzuten saiatuko gara.

Joan berri zaigun Albert Uderxok eta René Goscinnyk, Asterix eta Obelixen sortzaileek, ederki islatu zuten euren komikietan Erromako inperioaren eta bere nortasunari eutsi nahi zion herriaren arteko talka.

Bada hemen, gure uste apalean, arazo berdina dago, beti agindu izan duten botere faktikoen inperioaren eta bere nortasun eta hizkuntzari eusten jakin izan duen herri baten arteko borroka.

Hau ulertzen bada, beste guztia erraz ulertuko da: 11 urtez grafitoak datatu nahi ez izatea, indusketako eremu batzuk suntsitzeko hondeamakina hiru aldiz sartu izana, hedabideen gezurrak, administrazio autonomikoaren saldukeria…

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu