Iturria: Martin Elexpuru
5. SEKTOREA
2371) 5. sektorea
10599aren antzeko pitxarra (urso / ursi/ ur), uso bat ageri da mokoan ereinotz-adartxo bat duela. Sinbolo kristaua.
2937) FLORI; 5. sektorea, 51139 UE
Jabetasun marka ziurrenik, Florus-en genitiboa, pertsona-izena. Une batez euskarazko lore ote zen ere pentsatu genuen, zeramika hautsita dagoelako I-ren ondoan eta ustezko F apainak lore baten marrazkia dirudielako. Gainera, bada balizko beste lore bat sektore berean (11019).
8229) CORI; 5. sektorea, 5645 UE
Gor(r)i, agian? Edo chorus-en (korua) genitiboa edo nominatiboa?
10599) VRSO // VRSI // VR; 5. sektorea
uso, “paloma” // ? // “agua”. Pitxar batean idatzita. Hitz-jokoa dirudi.
11019) VIRGINIII MIIO (F)LORII; 5. sektorea, 59. barrutia, 51144 UE
Azkeneko hitza GVORII, CVORE edo GVORA ere irakur liteke; virginei meo (f)lore “ nire lore birginala”?? Hain salatua izan den cuore italierazkoa flore edo lore izan liteke, ostrakak lore eder baten marrazkia duelako eta balizko L agian V delako. Itxura batera, “ante coctionem”, labean egosi aurretik egindako inskripzioa da. Hala balitz, ezingo litzateke faltsua izan. Lehen hitzean VIRIGVNIII edo horrelako zerbait ere irakur daiteke.
11037) VR; 5. sektorea, 59. barrutia, 51144 UE
Ura. Ik. 2371
11156a) [I?]ANTONINO BAHO; 5. sektorea, 59. barrutia, 51144 UE
Ezin igarri baho-ren esanahia, baina hatxeagatik baliteke euskal izenen edo ezizenen bat izatea.
11156b) CIPRIANO ρ ρ? DOMICIANO; 5. sektorea, 59. barrutia, 51144 UE
Horixe irakurtzen da piezaren bestaldean, goru-eraztun (“fusayola”) batean. Cipriano Cartagoko gotzaina izan zen; bada San Ciprianori dedikatutako antzinako eliza bat Araban; Domiciano Erromako enperadore izan zen I. mendearen bukaera aldera; ρ ρ “Pater Patriae”, enperadoreei ematen zitzaien trataeraren siglak izan daitezke.
12. SEKTOREA
10775) IIRIA/ AVDIA; 12. sektorea, 12030 UE
herria?, haundia?, edo audire-tik?, entzun (latina).
10817) OGIA I / PYRA; 12. sektorea, 12031 UE
ogiari?, pyros grezieraz, pyra latinez, sua.“Sua ogiari”, beharbada?
13234a) VIILIIIA NOVA, 12. sektorea, 12077 UE
Veleia Berria. Ik. Veleia(n) Gori, 16364, 16365b, 16366
13234b) IN VIILII[IA] VICI, 12. sektorea, 12077 UE
Veleian bizi. Deigarria latinezko preposizioa.
6. SEKTOREA
13335) BIIR / NA / BICI ?; 6. sektorea, UE 6182
? /naiz/ bizi.
13349) GIV / SALII; 6. sektorea, 6181 UE
gev-ren errata?, saldu aditzetik?
13361a) NIIRII / ATA , ZII / YAVH / TA; 6. sektorea, 8. barrutia, 6076 UE
Nere ata / ? / Yavhe da.
13361b) II ´´ / II AT; 6. sektorea, 8 barrutia, 6076 UE
? / ? at[a], aita.
13362a) SAMVI[..] YAVHII FILI; 6. sektorea, 8. barrutia, 6076 UE
Samuel Yavheren semea (latína).
13362b) IN NOMINE PAT./ATARE IZAN; 6. sektorea, 8. barrutia, 6076 UE
In nomine pather: aitaren izenean (latina)/ aitaren izen[ean](euskera).
13363) YAVHII / GIIVRII ATA; 6. sektorea, 8. barrutia, 6076 UE
Yavhe geure aita.
13364) G?IIVRII ATA ZVTAN/ RIIINV (RIIINY?) IIISVS TA/ IIGIN BADI ZVRII
6. sektorea, 8. barrutia, 6076 UE
Geure aita zeruetan; Aitagurearen hasiera, ziur asko/ reinu, erreinua, Jesus da?/ egin bedi zure (borondatea izan ohi da hurrengo hitza ohiko Aitagurean).
13366) NA; 6. sektorea, 8. barrutia, UE 6076.
naiz?
13367) IAN / TA / IIDAN / DIINOS; 6. sektorea, 8. barrutia, 6076 UE
Jan eta edan Denos (pertsona izena?)
13368a) IIISVS IOSHE ATA/ TA MIRIAN AMA; 6. sektorea, 8. barrutia, 6076 UE
Jose Jesusen aita eta Mirian ama.
13368b) DENOS / ZVRII / NAIA; 6. sektorea, 8. barrutia, 6076 UE
Denos (pertsona izena?) zuen anaia; edo, denok zure nahia, “borondatea”?
13369) SAMVIIL, MARIO/ VIILIIIAN IAVN; 6. sektorea, 8. barrutia, 6076 UE
Samuel, Mario Veleian jaun; hasieran JAVN irakurtzen genuen, baina argazkia handitzen bada, gorako marrak arrakala bat ematen du (Ik. argazkiak).
13371a) GIIVRII ATA ZVTAN ..I RII; 6. 6. sektorea, 8. barrutia, 6076 UE
Geure aita zeruetan/ ?
13371b) “YAVII [..] / ZVTAN IZANA; 6. sektorea, 8. barrutia, 6076 UE
Yavhe/? zeruetan zaudena? Aitagurearen hasieraren bi aldaera, gure ustez.
13374a) IIISVS /YAFII / MIRIA[N] / IIXVII; 6. sektorea, 8. barrutia, 6076 UE
Jesus, Yavhe, Mirian, ?
13374b) SAMV/ VIILIII… / .ATHII../ DAN; 6. sektorea, 8. barrutia, 6076 UE
Samu[el]/ Velei[an]/ [P]athe[r]/ dan[a], Samuel Veleian Pater dana (buruzagi espirituala, ziurrenik).
13380) SAMVIIL IIISVS NIITO / VIILIIIAN / PATHIIR PONTIFICII; 6. sektorea, 8. barrutia, 6076 UE
Samuel / Iesus Neto / en Veleia Pather pontifice. Argazkian ez dira letra batzuk ikusten atzealdean daudelako. Latinezkoa izan arren ipini egin dugu, Samuel Pather Pontificearen aipamenagatik.
13381) IIISHV / MI[RIAN]; 6. sektorea, 8. barrutia, 6076 UE
Jesús/ Mirian?
13393) ATA-AMA / NIIBA-RIIBA / SIIBA- SABA / MONA; 6. sektorea,, 8. barrutia, 6180 UE
aita-ama/ neba-(a)rreba/ (i)seba-(o)saba/ (a)mona
13394a) III NIIV NAIA NIIVRII; 6. sektorea, 8. barrutia, 6180 UE
3 neu (a)naia neure; (hiru anaia ditut??).
13394b) MARCVVS LAGVN; 6. sektorea, 8. barrutia, 6180 UE
Marcus lagun (ez dago argazkirik).
13395a) LVRA / SVA; 6. sektorea, 8. barrutia, 6180 UE
lurra/ sua.
13395b) ILAR/ O; 6. sektorea, 8. barrutia, 6180 UE
ilargia/ O (azpiko biribila ilargiaren marrazkia izan daiteke). Hasiera ilar, “guisante” pentsatu nuen, baina, hator-ra izeneko forozale batek adierazita, eta lura eta sua-rekin batera dagoenez, iritziz aldatu dut.
13396a) AII , I/ I , LIIIO, GI, MAI/ IIDA, IAN / SVTI; 6. sektorea, 8. barrutia, 6180 UE
?, ?/ ? leiho?, egin edo ogi?, mahai?, edan, jan, zuti(k)?
13396b) EDA/ IAN/ LO; Sector 6, Barrutia 8, UE 6180.
edan/ jan/ lo (ez dago argazkirik).
13397a) BIITA, ZVRI, AROS / VRDIN, GORY, / .ANA, BIIR?; 6. sektorea, 8. barrutia, 6180 UE
be[l]t[z]a, zuri, ar(r)os(a)/ urdin, gor(r)i / ?, ber[de]?
13397b) NIIVRII/ ZIIVRII/ IIV; Sector 6, Barrutia 8, 6180 UE
neure/ zeure/ ?
13398a) BIITI; 6. sektorea, 8. barrutia, UE 6180
beti.
13398b) IINTV/ [N]IIVRII/ CODRII o CORDII; 6. sektorea, 8. barrutia, 6180 UE
entzun/ neure/ bihotza; “entzun neure bihotzari?” (cor, cordis, latina,).
13401) NIIVR[II] / AMIIT; 6. sektorea, 8. barrutia, 6202 UE
neure amet[s].
13411) ATA/ AMA/ NIIVRE GI /V // EL NEV / VIIRG; 6. sektorea, 8. barrutia, 6188 UE
aita/ ama/ neure (o)gi? (egin edo ogi?)/ 5? // ? neu/ birgina?; beiraren gainean idatzita, oso gaizki irakurtzen da.
13412a) ZVIINII; 6. sektorea, 8. barrutia, 6188 UE
zuena? edo zu ene? (ez dago argazkirik)
(?) IIL, NIIV / GIATV LA/ ESQVERO; ez dugu ez argazkirik ez inolako erreferentziarik aurkitu.
EL, jainkotasunaren siglak/ neu/ ?/ -ez gero, baldintzako posposizioa? Lakarrak aipatzen du (19. or.)
28. ZUNDAKETA
13709a) IIAII; ?; 28. zundaketa, 28099 UE
? (ez dago argazkirik)
13709b) NIIVRII AT[A] / VI II /ZIII/ B? I/ N II // VNI?; 28. zundaketa, 28099 UE
neure aita/ ?/ ?/ ? // ?
13711) IIRII TA SV; 28. zundaketa, 28099 UE
er(r)e eta su (su eman?).
13858) NIIVR CORDV MAI; 28. zundaketa, 28099 UE
neure zordunai, ziurrenik. Aitagurea-ko hitza.
47. ZUNDAKETA
14469) VIILIII[A] NOVA VELIII[A] GORI; 47. zundaketa, 47002 UE
Veleia Nova, Veleia Berria izan liteke eta Veleia Gori berriz, Veleia Goi edo Goiri-Goiuri, Veleia Goikoa, alegia, goiko hiria. Bide-mapa antzeko baten marrazkian idatzita agertzen da; oso gaizki irakurtzen da. Ik. gori hiztegian.
60. ZUNDAKETA
14624) .ISON / MARIT; 60. zundaketa, 60001 UE, laborantza-lanek nahastutako lurrean agertua.
[g]ison / marit[us]: itzulpena dirudi. Hori irakurtzen bide du Gorrochateguik (13. or.), baina niri ezinezkoa egiten zait ezer bereiztea argitaratu den argazkian.
TESTUINGURURIK GABEKO PIEZAK
15129) IRI; harresien kanpoaldean, lur gainean agertutako pieza.
hiri?; zeramika zati txiki batean idatzia; hitz luzeago baten partea izan liteke.
15147) VRDIN / X / ISAR; lurzoru gainean aurkitua, testuingururik gabe.
urdin / x / izar; artizarra, Venus, izan daitekeela iradoki du norbaitek.
15204) NEV; lurzoru gainean aurkitua, testuingururik gabe.
Neu.
88. ZUNDAKETA
15542) A B C D E F G H I K λ M N O P Q R [.] T V X Y Z; 88. zundaketa, 88006 UE
Abezedarioa. ( I-II mendea)
105. ZUNDAKETA
15656) IAN/ VAN ZVTA; 105. zundaketa, 105003 UE
“Jan Ivan zeruetan” (zuta(n) = zeruetan); edo “Jan Ivan zu(re)tzat) (zuta = zu(re)tzat) (??).
Hildako baten gainean kokatuta zegoen bustinezko plater baten barruko idazkia. Platera jakiz beteta egongo zen ziurrenik; hildakoari egindako eskaintza dirudi eta. (K.o. V. m.?). Plateraren eta hildakoaren argazkiak, 15656a, 15656b
32. ZUNDAKETA
15910) NIIVrII / AMA, RO / MAN / ILTA, CIS / TIANA; 32. zundaketa, 32005 UE
Neure ama (E)rroman hil da, Cristiana?
15912) NIIVRII ATA / GAV[R] ILTA / NIIVRII AM[A]; 32. zundaketa, 32005 UE
Neure aita gaur hil da/ neure ama.
15916) NIIVRII /ATA; 32. zundaketa, UE 32005
Neure aita
15917) NIIV MI / TA RIIBA / II LABA; 32. zundaketa, 32005 UE
Neu Mi (pertsona izena?)/ eta edo da (ar)reba/ bi (a)laba.
15920) NIIV XII / VRT[E] TV, III / RIIBA TV, NIIV / CII; 32. zundaketa, 32005 UE
12 urte ditut, 3 (ar)reba/ neu/ ? (ziurrenik letrak egongo dira idatzita kostraren azpian).
15921) VIILII / IAN OSO / LAGVN , MARCVS 32. zundaketa, 32005 UE
Veleia osoan lagun Marcus; edo, Veleian oso laguna da Marcus (??).
15922) NIIV / CORNII / ESKON; 32. zundaketa, 32005 UE
Neu Corne(lio/a)rekin ezkontzen naiz; edo, neu Corne(lio/a) ezkontzen naiz (?); edo, Neu (pertsona izena) eta Corne(lio/a) ezkontzen dira (??)
15923a) MARIA / AMA / IITXII; 32. zundaketa, 32005-5 UE
Maria/ ama/ etxe; edo, Maria/ ama/ eta: 12 ?; “apostoluak”, agian?
15923b) Etxe baten marrazkia?
15924) HAIII[] / ZVTI(K/R?) / VOLA; 32. zundaketa, 32005-C UE
haiek?/ zutik? /?; (zentzuagatik zutik dirudi, baina irakurri zutir egiten dela esan daiteke)
15925) NIIV XII VR[TE] / NIIVRII AM[A]; 32. zundaketa, 32005-E UE
Neu(k) 12 urte (ditut) / neure ama.
16362a) ..V, …. RE/ BA I; 32. zundaketa, 32005-A UE
? v ??? (ar)rebai?, “neure arrebai”? Lehen partean ez da ia ezer irakurtzen. TV LAIKII BA I, proposatu izan da, baina atzealdekoa neu elosi (erosi) nebai ulertu daitekeenez, litekeenagoa iruditzen zaigu goian proposaturikoa. (Ik hurrengoa, 16363a eta 16365a).
16362b) NIIV IILOSI / (.. . ς /NIIBA I; 32. zundaketa, 32005-E UE
Neu(k) (emakumea) (zerbait) erosi diot nebai. Elosi pertsona-izentzat hartu da, baina forozale batek elosi eta erosi-ren arteko kidetasuna antzeman zuen, grezieraz idatzitako hitzetan erreparatuta: 16362b (.. . ς), 16363a (ρ ω ς), eta 16365a (ῆλloς), eros, izan liteke; interpretazio bidezkoa iruditzen zait.
16363a) NIII? ELOSI ρ ω ς / TA NIIVTRII?? o SITAII??/ AMA; 32. zundaketa, 32005-E UE
ni? erosi? (e)ros (grezierazko hizkiekin)/ eta edo da neure? edo Sitae?/ ama. (Ik. aurrekoa).
16363b) MIRTO/ OVSTA/ TA II, TARO/MA; 32. zundaketa, 32005-C UE
Mirto/ ??/ eta 2? , eta? Roma; (ez dago argazkirik)
16364) NIIV VIILIIIAN/ GORI BISI NA; 32. zundaketa, 32005-E UE
Ni Veleia Goian (Goikoan) bizi naiz (?)
16365a) NIIV LAIKI / ῆλloς NA , / XI VRTII TV / VIILIIIAN / GORI / BISI TA / ESTA; 32. zundaketa, 32005-E UE
Neu Laiki (pertsona izena) eros, grezierazko letrekin? Laiki edo Laike egin-en baldintza ondorioa, legike, ere izan liteke: nik zerbait eros nezake??/ Ondoren,: 11 urte ditu/ Veleia Goikoan bizi da/ ez da? (Ik. 16362a y 16363b).
16365b) VIILIIIA NO/VVA BANA /OSO V POLI / TA, NIIV / RII ATA / ARAINA/ ARRAPA; 32. zundaketa, 32005-E UE
Veleia Berria baina? oso V? polita / neure aita(k) ar(r)aina arrapa.
16366) … λ .. TA / VIIL[IIIA]N GORI; 32. zundaketa, 32005-E UE
… l.. da / Veleia Goian (?)
120. ZUNDAKETA
17050) [G]EVRE ATA / SVTAN / SIIRA/ ANA / SANTV; 120. zundaketa, 120003 UE; kontestu garbirik gabeko pieza.
geure ata sutan serana santu. Aitagurearen hasiera. Horregatik, sutan “zeruetan” litzateke. Rubén Cerdánen patinen analisari buruzko txostenean ageri den argazki txar batean aurkitu dugu. Azken unean, piezaren atzealdearen marrazki bat ikusi dugu, zera ipintzen duena: ISAN BII / TI SIIVRII / ISIINA /IITOR.
3. SEKTOREA
21658) NAHI / SIIT / SVMO / LIBERATE; 3. sektorea, 3001-B UE
Nahi, Set, pertsona izena edo pertsonaia biblikoa?, sumo, summus-en ablatiboa agian, “azkenean”, liberate, liberatus,-a, -um, liberatuak, askatuak, edo liberare-ren inperatiboa. Ausardia handiz, bi interpretazio posible proposatzen ditut. “Nahi (pertsona izena) eta Set azkenean askatuak”, edo “Set askatua izan dadila nahi dut”. Naia-ri falta zitzaion hatxea aurkitzen zaio nahi-ri. Idazki hau bustinezko pondus batean (ehundegiaren kontrapisua) dago, eta 2008ko jardunaldian aurkitu zen, Arabako Foru Aldundiak aztarnategia itxi aurretxoan.
Asteazkena, 3. Uztaila 2013
En la inscripción de la fotografía 16365a la coma que sigue al “na” es una “s”
clarísima, igual a la “s” del “bisi” en la quinta linea.
Se pueden superponer, pues son de las mismas dimensiones.
Saludos.