Euskarazko wikipedian Arabako Iruñan gaia nola islatzen den aztertzen badugu, ikusiko dugu egiazkotasunaren aldeko gauza garrantzitsu asko ez direla agertzen:
- 19 txosten/irizpen/proposamen daudela, egiazkoak izan daitezkeela diotenak, azkena, Txillardegiren 3 gutun
- Datazioak egiteko eskatuz 2.000 sinaduratik gora bildu direla
- Epaitegiak datazioak egitea onartu duela
- Faltsutasunaren aldekoek ez direla gai egiazkotasunaren aldeko txosten bati ere ez erantzuteko
- Bi elkarte ari garela lanean gauzak argitzeko lanean aspalditik
Dena dela, larriena orrialde hau itxita egotea da, alegia, ezin du inork (faltsutasunaren aldekoek izan ezik) zuzendu edo osatzea, eztabaidan ikus daitekeen moduan:
“Iruzurraren puntua: Zer egingo dugu? Nola aldatu testuak? Pixka bat gehiago itxoindu dugu zer dioten ikusteko? -Theklan · ezt · @ 16:55, 19 Azaroa 2008 (UTC)
- Pixka bat, bai; behintzat txostena ikusi arte, ezta?. Bitartean, {{eguneratu}} txantiloia gehitu dut. Altamiran 23 urte itxaron zituzten… egiazkoak zirela esateko! :-) –Unai (esan) 17:24, 19 Azaroa 2008 (UTC)
- Nik zuzenean dena kenduko nuke, eta iruzurrari buruzko ohartxo bat idatziko nuke.–Assar; (erantzun hemen) 18:54, 20 Azaroa 2008 (UTC)
-
- Assarekin guztiz ados Zazpi 23:00, 3 Azaroa 2009 (UTC)
- Aspaldi honetan lekukotasun eta txoste berriak agertu dira (Iglesias, Elexpuru eta bestelako txosten teknikoak) fatsutzea zalantzan jarriz eta, batez ere, Gorrotxategi eta Lakarraren arrazoibide eta metodoei erantzunez. Berauek isildu egin dira eta ez dute erantzun…. Garbi dagoena zera da: ez dela frogatu benetakoak direla ezta faltsuak ere, hortaz, uste dut artikulu hau eraldatu egin behar dela eta gauzak dauden moduan kontatu. Ez da hori entziklopedia aske baten eginbeharra ala?–Oskarbilbao 19:10, 8 Azaroa 2009 (UTC).
- Iruzurra agerikoa da euskararekin lotutako aurkikuntzei buruz behintzat. Onartu ezinezkoa da artikulu hau mantentzea. Azkenaldian gertatzen denaren egi itxura duen gauza bakarretarikoa aztarnategian makina bidez egiten ari diren neurrigabeko lurren mugimendua da. Azkenik, orri ofizial bezala agertzen den hori aurreko lan taldearena da. A. Uriarte
- Artikulu hau horrela uztea (egiazkotasunaren aldeko informazio gehiena egon gabe: epaitegiak datazioak onartu izana, 19 txosten/irizpiden/proposamen daudela horren alde, azkena Txillardegirena, 2.000 sinadura jaso izana, SOS plataforma) eta ezin aldatzea negargarria da. Arabako Iruña Argitzeko Batzordea
Ikus Iruña-Veleia artikulua Wikipedian:
“2006ko ustezko aurkikuntzak
Pertsona-izenak ez diren lehen euskarazko hitz idatziak, Antzinako Egiptoko historiari buruzko hieroglifoak eta kalbarioaren irudikapenik zaharrena aurkitu zituztela zabaldu zuten 2006ko ekainaren 8an.[1] Susmo ugari sortu zen, ordu arte Antzinako Erromaz, Antzinako Egiptoz eta aitzineuskaraz jakinak ziren datuekin bat ez zetozelako eta «aurkikuntza» horiek guztiak kamerek erregistratu gabe egin zirelako, besteak beste.
Hurrengo urtearen bukaeran, Arabako Foru Aldundiko agintea Alderdi Popularraren eskuetatik EAJren eskuetara igaro zenean, erakunde horrek ikerketa sakona egitea agindu zuen azkenik, eta Administrazio publikoek gai gutxitan erakutsi duten bezainbesteko gardentasunez eman zuen ikerketa horien berri.[2] Adituek ondorioztatu zuten aurkikuntzak faltsuak zirela.[3] Arabako Foru Aldundiko Kulturako diputatu Lorena Lopez de Lacalleren esanetan, «Iberiar penintsulan sekula izan den iruzur arkeologikorik handiena» izan da.[4]“
XX. mendeko euskaraz idatzitako testuak
Iruña-Veleian XX. mendeko euskaraz idatzitako testuak agertu ziren, norbaitek erromatar garaikotzat mozorrotuak.[5] Euskarazko lehen hitz ez-onomastikoak (ez-pertsona-izenak) aurkitu omen ziren, etxe baten azpian topatu ere. Hondakinen artean, zeramikazko eltze zatiak aurkitu omen ziren, bertan euskarazko esaldi laburrak ageri zirela. Grafito izena hartzen dute. Hauek dira hasieran argitaratu zirenak[6] (alboan, grafia gaurkotuan):
- URDINISAR – urdin izar (?)
- ZURI URDINGORI – zuri, urdin, gor(r)i
- EDANIANLO – edan, jan, lo
- IANTAEDAN – jan ta edan
- IAUN – jaun
- GEURE ATAZUTAN – geure aita zutan (zugan)
- IESUS IOSHE ATA TAMIRIAN AMA – Jesus, Joxe aita ta Mirian ama
Hasierako unean, euskaltzaleen artean ilusio handia sortu zuen euskararen lekukotasun idatzi hain antzinakoak lortu izanak.[10] «Aurkikuntzak» plazaratu eta hilabete gutxira, EHUko hiru katedradunek (Joakin Gorrotxategi, Joseba Lakarra eta Juan Jose Larrea) lehen kritikak argitaratu zituzten.[8] Euskaltzale askorentzat, geroago etorriko zen iruzurraz jabetzearen desengainua, adituen txostenek bata bestearen atzetik «aurkikuntza» horien guztien oinarri eza agerian jartzean.[11]
Hala ere, aitzineuskaran, egiptologian edo Antzinako Erroman espezialista ez diren zenbait euskalarik eta euskaltzalek zalantzan jartzen dute adituen lana, eta euskarazko idazkunak egiazkoak izatearen aukerari eusten diote oraindik;[12] horretan nabarmendu dira Juan Martin Elexpuru[13] eta Hector Iglesias[14][15] hizkuntzalariak. Aitzineuskaran —ostraka horien garaiko euskaran— espezialista ez diren euskalari horiek ez dituzte gai horretako eta grafologiako adituen ondorioak onartzen, eta proba fisiko-kimikoak egitera dirua bideratzea galdatzen diete Administrazio publikoei.
Batera aurkitu ziren euskarazko, latinezko eta hieroglifikoetako idazkun horietan faltsukeria frogatuak dozenaka direlarik, euskarazko idazkunak iruzurretik «nola edo hala salbatzeko afan hori» izatearen arrazoia da —Euskaltzaindiko Azkue liburutegiko zuzendari Pruden Gartziaren iritziz (eta aintzineuskarako adituetako bat den Ricardo Gómez bat dator iritzi horrekin)[16]— aurkikuntza horien egiazkotasunaren defentsa «euskararen defentsa»rekin identifikatzen dutela zenbaitek. «Baina bistan da posizio hori absurdua dela; euskararen defentsak eskatzen duena da, hain juxtu ere, faltsukeria honen salaketa garbi eta ozena. Eta hain zuzen ere horretan ari dira, euskararen eta euskaltzaleon zorionerako, bai Arabako Diputazioa, bai Euskal Herriko Unibertsitatea».[17]