• Igandea, Apirila 12th, 2020

Larraitz Ugartek artikulu hau argitaratu du Argia aldizkarian. Pasatako bi asteetan ezbaida da ere egon da Mikel Urkixo eta Jose Antonio Villarren artean:

Mikel Urkixo: Iruña-Veleiari buruzko nire ikuspegia

Jose Antonio Villar: Salomon Erregea epaile

Mikel Urkixo: Iruña-Veleiari buruzko nire ikuspegia (II)

Jose Antonio Villar: Mikel Urkixoren erantzunari erantzuna

Mikel Urkixo: Iruña-Velia: Jose Antonio Villarri erantzuna

Eztabaida nola laburtuko genukeen: Mikel Urkixok, euskal filologia ikasi ondoren, ez omen du ikasi gai arkeologikoetan arkeologoek dutela lehentasuna eta gainera, topatutako grafitoak datatu ahal badira, arkeometriak duela lehentasuna. Penagarria Milekek Henrike Knörri ez diola kasurik egin: “hau gai arkeologikoa da eta hizkuntzalari eta historilariok gero hitz egin behar dugu, lehenengo arkeologoek noizkoak diren esan behar digute”

Larraitz Ugarte: Iruña-Veleiak duen garrantzia
Iruña-Veleia modu garbian argitzea euskaldun eta euskaltzale bezala uste baino garrantzi handiagoa daukala pentsatzen dut. Esan beharra daukat Iruña-Veleia kasuan nahikotxo ikertu dudala baina  gehiegi sakondu gabe ere eta ate zehatz batzuk joz edonork ondorioak atera ditzakeela. Hau dena barneratzeko garrantzitsua da ikuspegia zabaltzea eta espero dugun mundu perfektu horretan pertsonen interesak, batzuen egoa, inbidiak, dirua, herri bat asimilatzeko historiaren eraketa eta maite ditugun eta maite ez ditugun politikariak daudela jakitea.

Gure herriak kulturalki hainbeste urtetan zehar sufritu duena ikusita ez dut ulertzen gaur egun ere oraindik jendeak Eliseo Gil-enganako zalantzak izatea. Agian politikarien presiopean dauden hedabideek eman duten informazioa eta erakutsi duten jarrera eskasagatik izan daiteke. Gaia objetiboki aztertuta faltsutasunaren aldeko jarrerak eta jokabideak irregulartasunez beteta daude, erabatekoak eta lotsa gabe egindakoak gainera. Goazen gaia aztertzera.

Lehenik eta behin Arabako Foru Aldundiaren jokaera susmagarria eta zikina. Lorena Lopez de Lacalle orduko Arabako Foru Aldundiko kultura diputatua buru, Eusko Alkartasunekoa (gaur egun Bildu) eta ikertu dudanagatik Opus Deikoa. 2006an Eliseok egindako kata kontrolatuei eta Europako laborategietara eramateko eskaerari entzun gor egin  eta bera kanporatzeko Espainiaren agindupean dagoen UPVko “aditu” batzordea sortu zuen. Batzordekide horren artean UPVko hizkuntza europarrean katedraduna zen Joaquin Gorrochategi zegoen, piezak agertutakoan grabatuta dauden adierazpenetan argi utzi zuen benetakoak zirela baina 4 egunetara Pirinioetan egonda (hala dio gutunean) iritzia aldatu eta inolako euskarririk gabe, ikertu gabe,  faltsuak zirela adierazi zuen. Niri bederen, jarrera hori oso susmagarria egiten zait.

Une horretatik aurrera pertsona horrek faltsutasunaren alde sutsu borrokatu zuen eta Lorena Lopez de Lacallek osatutako batzorde horretan pisu handia hartu zuen. Izan ere, 2008ko azaroaren 19an batzordekideak azkenengoz batzartu zirenean eta Eliseo kanporatzeko erabakia hartu zutenean batzordekideek entregatu beharreko txostenetatik Gorrochateguirena soilik zegoen entregatuta, AFAko webgunean konprobatu dezakegun bezala gainontzeko txostenak 3 aste edo hilabete beranduago entregatu ziren. Egun horretan bertan Foru Agindu batekin Eliseo Gil eta bere lan taldea euren burua defendatzeko aukera barik kanporatuak izan ziren.

“Eliseo kanporatuta, aztarnategian nahi zutena egiteko bidea zabaldu zuten, lehen helburua lortuta. Lotsa barik eta susmoak aldentzeko neurriak hartu gabe UPVk aztarnategiko kudeatzeko ardura hartu zuen, hori gutxi balitz UPVko arkeologia saileko Julio Nuñez batzordekidea zuzendari izendatu zuten”

Behin Eliseo kanporatuta aztarnategian nahi zutena egiteko bidea zabaldu zuten, lehen helburua lortuta. Lotsa barik eta susmoak aldentzeko neurriak hartu gabe UPVk aztarnategiko kudeatzeko ardura hartu zuen, hori gutxi balitz, UPVko arkeologia saileko Julio Nuñez batzordekidea zuzendari izendatu zuten. Baina pertsona honek faltsutasunaren aldeko txostena garatu zuen ezta? Bai, epailea eta onuraduna izan zen. Bere profesionaltasuna eta jarrera zintzoa adierazteko Eliseok pieza asko ateratako gunean kontrol barik hondeamakina sartu zuen 8.000m karratuko arloa suntsituz ( suntsipena). Plataforma batek salaketa jarri zuen baina epaitegiak egun batean artxibatu egin zuen. Guztion ondarea gupida barik eta Eliseok bere errugabetasuna frogatzeko baliagarriak zituen frogak suntsitzeagatik zerbait esan du erakunderen edo politikariren batek? Ez, batek ere ez.

(jarraitzen du)

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: Artikuluak  | Etiketak: ,
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu