- Epaitegiak erabakitako laborategia izan da, Ministerio de Culturakoa. Arkeologoen artean ez da ezaguna eta gehienek ez dute hona datatzera ezer bidaltzen.
- Laborategia euskalduntze berantiarra bultzatzen dutenen menpe dago. Beraz, ez da inpartziala gai honetan.
- Lan hau egiteko behar zuten mikroskopiorik ez zeukaten eta lan honetarako beren beregi bat erosi zuten. Normala da?
- Teknikari bakarrak sinatu du, Jose Vicente Navarrok, normalean horrelako gai polemikoetan 2-3k sinatzen dutenean.
- J.V. Navarrok epaiketan adierazi zuen grafitoak datatzeko esperientziarik ez duela. Bere esperimentua kontrolik gabe erabili zuen, hau da, adin ezaguneko grafitoekin alderatu ea emaitza berdinak ematen dioten. Gainera, lehen aldiz erabili duen metodo hori ez du antza beste inork inoiz erabili.
- 36 grafito “faltsuak” direla ondorioztatu dute, azaletan 5-10 mikrako metal modernoen aztarnak daudelako.
- Eliseoren defentsako perituak frogatu duenez, zeramikan idazteko indarra behar da eta horregatik geratzen diren hondarrak 50-100 mikrakoak izan beharko lirateke.
- Hau da, hauek manipulatzean, garbitzean ala garraiatzean atxikiak izan daitezke, ez orain gutxi idaztean.
- Ministerio de Culturako teknikari horri epaitegian eskapatu zitzaion piezak aztertu aurretik metalezko erretiluetan izan zituela. Simpsondarren atal bat egiteko bikaina!
- Ministerio de Culturako beste teknikari batek beste txosten bat egin zuen (Tomas Antelok) baina ez zuenez faltsuak zirela ondorioztatzen, ez zen epaitegian agertu eta bere txostena ez zen kontuan hartu. Hau da hau!
- Museoko langile berriztatzaileek grafitoak mikroskopioan aztertu ondoren haientzat benetakoak zirela esan zuten, adibidez, ez duela RIP jartzen, hiru santutan marrak direla, zartatuekin. Baina epaileari bost axola
Iruña-Veleia Kanala
Euskeraren Jatorria