• Osteguna, Ekaina 25th, 2020

Miguel Thomsonek Iruña-Veleiako grafitoei buruzko txosten baten egilea da. Bertan egiazko izan daitezkeela dio. Oraingo honetan Ama-Atan honela laburtu du oraingo Eliseoren aurkako epaia:

https://www.amaata.com/2020/06/sentencia-del-caso-iruna-veleia.html#comment-4955519979. Irakur dezagun (parentesien artean guk gehitutakoa):

Epaia Navarroren txostenean oinarritzen da

- Hau da, ostrakak faltsuak zirela esaten zuten Arabako Aldundiaren Aholku Batzorde Zientifikoaren (faltsukeriaren aldeko) txostenei buruz esan du hipotesiak eta iritziak baino ez direla, eta ez dutela balio epaiketa batean. Hau guzti hau  Aldundiak (eta El Correok eta  hemengo hedabidek) emandako kanpainak eta zalaparta guztia eta gero.

- Eliseo indusketatik kaleratzeko erabili zutena Madariagaren ebidentzia fisikoen txostena  ere ez du kontuan hartzen, eta lausoegia eta zehaztugabeegia dela esaten du.

- Grafologiari buruz dio ez duela balio zientifikorik, Aldundiak kereila jartzeko oinarritzat hartu zuen arren, Batzordearen faltsukeriaren aldeko txostenekin batera.

- Eta ertzainak esan zuena, hau da,  ”mundu erromatarreko arkeologiaren faltsifikaziorik handiena” zela, hedabideek hainbesteko oihartzuna eman ziotena, aipatu ere ez du egin epaian.

Navarrok soilik balio du.

- Jose Vicente Navarro geologian lizentziaduna da baina epaiketan adierazi zuen ez berak ez IPCE laborategiko inork ez zutela inolako esperientziarik grafitoak datatzeko erabilitako metodologian.

- Ez zuen grafitoen edo ebakiduren kontrolik erabili adin ezaguneko zeramikan, ez antzinakoetan, ez oraintsukoetan (alderatu ahal izateko).

-Ez du frogatu erabili zuen metodoa inork erabili duenik grafito bat berria edo zaharra den frogatzeko.

- Ez du kontuan hartu grafitoak esku askotatik igaro direla: arkeologoak, aztarnategian garbiketa egiten duten langileak, arkeologia museoko teknikariak, pertsonalki aztertu zituzten batzordeko kideak, grafologoak…

Baina Navarroren txosten hori da epailearentzat balio duen gauza bakarra.

Nire buruari galdetzen diot ea gidari bat gehiegizko abiadurarekin ote zihoan jakiteko, radarrak erabiltzen eskarmenturik edo prestakuntzarik ez duen guardia zibil batek, eta gainera erabiltzen duen aparatua kalibratuta ez dagoena eta nahitaezko berrikuspenak gainditu ez dituena, deklaratzen badu, baliozkoa izango ote litzatekeen haren adierazpena, errua leporatzeko testigantza bakar gisa?

Bestalde, 11 zantzuak eta zero frogak daude eta epaiketetan “zantzuak” horixe dira, “zantzuak” eta ez “frogak”? Baina epaile batek, justua izateko, zantzuetan oinarritzen bada, erruduntasun-zantzuak ez ezik, errugabetasun-zantzuak ere bilatu behar ditu (hasieratik egin ez dutena) eta maila berean kokatu behar ditu errugabetasun-presuntzioaren printzipio konstituzionala errespetatu nahi badu. Eta zantzuengatiko kondena egin daiteke soilik zantzu horiek zalantzarik gabeak badira, **froga zuzenez frogatuak**… Zalantzarik izanez gero absolbitu egin behar delako: in dubio pro reo, zuzenbidean funtsezko printzipioa dena. …

Nire irudipen pertsonala da epai honek ez duela inolaz ere eusten eta ibilbide laburra duela. Denborak esango du zuzen nagoen edo oker nagoen. Arazoa da justiziaz eta zuzenbideaz gain, kasu honetan hori baldintzatzen duten beste faktore asko daudela, eta horiek zaila egiten dutela gertatuko dena aurreikustea. ”

Iruña-Veleia Kanala
Euskeraren Jatorria

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu