• Asteazkena, Urria 14th, 2020

Euskeraren Jatorriaren 14. Biltzarra: Euskaldunok eta iberiera

Egino (Aterpea-Otoitz etxea) –Araba – 2020ko urriak 17

Aurkezpena

Iberiera: hain ondoan dagoen eta hain urrun dagoen hizkuntza.

Ondoan? Etxean bertan dugu: Nafarroan hainbat testu agertu dira: Mendigorrian, Erriberrin, herri askotan topatutako txanponetan (Barskunes…), Iruña-Veleian zeinu batzuk, Errioxan…

Iberiera ez da soilik iberiar penintsulako hizkuntza, askotan horrela uste den arren. Testu iberiarrak Kanariar uharteetatik Akitaniaraino topatu dira. Hau da, oso eremu zabalean erabili izan zen. Eta Euskal Herria Iberia eta Akitania esparru horren erdi-erdian dugu. Kasualitatea?

Astiro-astiro, bi hizkuntzen arteko loturak gero eta ageriago geratzen ari dira, adibidez, zenbaki sistema biak ama beretik datozela frogatuta geratu da, iberierazko zenbakiak ikusita: ban, bi/bin, irur, laur, borste/bors, sei, sisbi, sorse, abar, orkei…

Baina Euskal Hizkuntzalaritza ofizialak iberieraren aurrean hartu duen jarrera Iruña-Veleiarekin, euskalduntze berantiarrarekin edo Soriako hilarrien altxorrarekin hartu duen berbera izan da: gezurrak esan, balioa kendu, ostrukarena egin… Horrela iberieraren eta euskeraren zenbakien artean loturarik ez dagoela esatera ausartu da, eta gainerako mundu “akademikoak”, Euskaltzaindiak… astakeri berri horren aurrean mutu jarraitzen dute, jadanik harritzen ez gaituena.

Bilkura honetan bi hizkuntzen arteko loturak hobeto ezagutu ahal izango ditugu eta euskaldunok iberiera argitzeko dugun erantzukizuna eta gure hizkuntza prestigiatzeko dugun aukera aztertuko ditugu.

Egitaraua

09:30 Harrera, akreditazioa eta liburuen erakusketa
09:45 Agurra eta Biltzarraren aurkezpena
10:00 Jaime Albillos Arnaiz oroimenean
10:15
Carme Jimenez Huertas bideoz: Aproximación a la escritura ibérica. ¿Por qué no se ha descifrado?  Propuesta metodológica
10:45 Inizituak ikerketa taldea: Can Rodon de L’Horteko tortzela
11:30 Atsedenaldia
12:00
Antoni Jaquemot Ballarin bideoz: Los nombres de los números en ibero revitalizan la teoría iberovasca
12:30
Josu Naberan Naberan: Euskera Dantzara Iberiera euskeraren arabera
13:15 Antonio Arnaiz Villena: La larga lucha de los vascos por el Vascoiberismo a través del tiempo
14:00 Bazkaria

16:00 Mahai ingurua: Euskaldunok eta iberiera

17:00 Patxi Alaña Arrinda: Iberiera Euskal Herrian Azkona eta Arnaizen lanetan oinarrituta

17:30 Jesus Glez Artabe-Marianne van der Sluys Tiserant: La lengua del Sahara verde
18:00
Iosu Urrexola Atxa: Zaratatik hitzera egindako bidea

18:30 Xabier Renteria Uriarte: Krutwing, Garaldea, euskera eta guantxera

19:00 Gontzal Fontaneda: Iruña-Veleia: lehen, orain eta gero

19:30 Biltzarraren amaiera

Izena emateko

Aurrez aurreko parte hartzea: 40 € (bazkaria eta liburuxka barne)

Online hitzaldi guztiak urriaren 20tik abenduraren 31 ikusteko: 20 €
Partaideen artean espazio zabalak utziko dira, areto handia delako.

Laboral Kutxa: ES96 3035-0038-91-0380081747 (abonuan abizenak jarri)

Izena emateko: Izena emateko fitxa

Informazioa: euskerarenjatorria@gmail.com
Zenbaki iberiarrei buruzko bideoa (oso polita eta laburra)

Lekua aldatu da, Nafarroan biltzeko zailtasunak jarri dituztelako


VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu