• Osteguna, Urria 29th, 2020

Gaur Gasteizen Josemari Lejardi-Gabixolak hiru hilabete luze jan gabe egon ondoren, gose grebari utzi dio.

Eusko Legebiltzarrean hitz onak jaso (zientzia dela argitzeko bidea) baina talde parlamentario bakar bat ere ez zegoen osoko bilkuran proposamena aurkezteko prest.

Hala ere, Arabako Foru Aldundiko diputatu berriarekin, Ana del Val-ekin, egindako bileran, 12 urte ondoren, beste jarrera bat topatu da eta egoera desblokeatzen lagundu du: “hor altxor bat dugu”, “arkeologo independente bat kontratatuko dugu”,  “aztertu ez diren grafitoak gorde eta aztertzeko asmoa dugu” “EHU ez da berriro indusketan egongo”…

Esan dutenez konfiantza marjen bat eman behar da eta erne egon ea esandako guzti hori betetzen den.

Paco Etxebarriaren eta Jose Angel  Cuerdaren bitartekaritza lana eskertu dute.

Naiz

Berria

Iruña-Veleia: Ez dago emaitzarik borrokarik gabe

Iruña-Veleiaren egiaren aldeko borroka luze eta konplexua izan da. Duela 14 urte abiatu zen. 2008an, Lorena López de Lacallek Eliseo Gil  buru zuen Lurmen enpresaren kontratua eten eta Ministerio Fiskalaren aurrean salatu zituen ustezko faltsutze eta iruzur fiskala zela-eta.

Lurmen kanporatu ondoren, Diputazioak Gasteizko EHUko Letren Fakultatea, grafitoen faltsutzearen tesia mantentzen zuena, kontratatu zuen, Iruña-Veleiako indusketekin jarraitzeko. 12 urtetan aztarnategian egin duten gauza nabarmen bakarra, 15 egunetan, Julio Núñez irakaslearen agindupean, hondeamakina batek, 1,5 metroko sakonean, ilegalki egindako txikizioa da.

2020an, Arabako Audientziak Eliseo Gil kondenatu zuen dokumentuak faltsutzeagatik, polemikagai ziren piezak ohiko laborategietan egin ohi diren dataziorik egin gabe, epaiketa batean.

Epaiketa arte, hainbat pertsonek eta taldek Iruña-Veleiaren Egiaren aldeko borrokan erakutsi duten konpromisoa ere nabarmendu behar dugu.

Gabixolaren gose grebak (99 egun) eta beste 4 lagunena, arabarraren, eta oro har, euskal herritarren aurrean egindako interpelazio-kanpaina indartsu batek (artikuluak prentsan, elkarrizketak irratian eta prentsa inprimatuan, informazio-orriak, pankartak, auto-karabana berriemaileak…) bultzada erabakigarria eman du Iruña-Veleiako Egia argitu dadin.

Elkarrizketatu ditugun talde parlamentario guztiek beren adostasuna erakutsi dute  Zientzia izan dadin Iruña-Veleiako auzia ebatzi behar duena, nahiz eta inork ez duen lehenengo urratsa eman nahi izan.

Baina Kultura Diputatua den Ana Del Valek (Inma Sanchez Kultura Zuzendariarekin batera), pasa den 21ean emandako elkarrizketan, Iruña-Veleiaren garapen integralaren oinarriak ipintzean,  Gabixolaren grebari amaiera ematea ahalbidetzen du: “Orain arte egin dena erabat desegokia izan da eta ez digu utzi bertan dugun egundoko aberastasun handia ikusten”. Plangintza berri bat egin, ideia berriekin eta askoz ere arrazoituagoa”. EHU-UPVri kontratua erretiratu, 12 urteotako balantzea egin, indusketak zuzentzeko arkeologo independente bat kontratatu, aztertu ez diren grafitoak gorde eta horiek zein gatazkagai izan diren piezak aztertzea.”

“Eta faltsuak badira?”, Del Val andereak egindako galderari, guk hau erantzun genion: “Guk beti onartuko dugu zientziak esaten duena”.

Egoera berrian konfiantza eduki arren, beti egongo gara erne Kultura Diputatuak aldarrikatutako prozesuari begira.

Eskerrik asko bisita, artikulu eta ekintzekin gose-greba hau bermatu duten guztiei.

Eskerrik asko Iruña-Veleiaren Egia argitu dadin lagundu duten medioei. Eta besteei, publikoei (EITB) zein pribatuei (Correo Español, etab…), Iruña-Veleiari buruz gezurrak jarrai dezan kolaboratu dutenei, gogoratu nahi diegu, zentsuraren alde eta adierazpen-askatasunaren aurka egon direla.

Eskerrik asko Paco Etxebarriari, zeinak, gose-greba honen irtenbide justua bilatzen lagundu ez ezik, esan baitigu zientziak, eta ez epaiketek, izan behar duela Iruña-Veleiari buruzko egia adierazi behar duena.

Eskerrik asko Jose Angel Cuerda Gasteizko alkate ohiari, Iruña-Veleiako indusketaren esponsorizazioa zeharka sustatu zuenari eta horrekin 400 grafitoen aurkitzen lagundu zuenari, eta Iruña-Veleiarentzat bide zientifikoaren alde dagoenari, publikoki eskertu nahi diogu bere laguntza.

LABURTUZ, BORROKA ADORETSUARI ESKER, OSASUNA ETA BIZITZA ARRISKUAN JARRIZ, IRUÑA-VELEIA DESAGERTZEA NAHI DUTENAK GARAITUAK IZAN DIRA. IRUÑA-VELEIA INOIZ BAINO BIZIAGO DAGO.

Gasteiz, 2020ko urriaren 29an

Iruña-Veleia argitzearen aldeko gose grebalariak


VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: Gose greba
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu