• Osteguna, Azaroa 05th, 2020

Elexpururen blogetik hartuta: ā€œHeriotzarako erromatar ohiturak Soriako Tierras Altas eskualdean. Euskararen aztarnak antzinako epigrafianā€ erakusketa ireki zen atzo Bergaran

Bergarako Laboratorium Museoaren beheko solairuan jarri da erakusketa. Hemen euskeraz eta gazteleraz Museoak erakusketaz ematen duen informazioa. Sei hilarri ekarri dira Soriatik, eta horietako lauk badute euskarazko izenen bat. Xehetasun gehiago emango dugu hurrengo sarreretan, oraingoan berria zabaltzera mugatuko gara. Datozen Gabonak arte egongo da zabalik. Eduardo Alfaro arkeologo soriarra da erakusketaren komisarioa, eta bera izan da hilarri gehienak aurkitu eta ikertu dituena. Doktoretza tesia egina du gaiaz.

Momentuz, pandemia dela eta, Bergararrek eta haren herri mugakideetako pertsonek bisitatu ahal izango dute bakarrik. Hauexek dira: Antzuola, OƱati, Arrasate, Elorrio, Elgeta, Eibar, Soraluze, Elgoibar eta Azkoitia. Inaugurazio ekitaldian Eusko Jaurlaritzako Ondare Zuzendari Mikel Aizpurua, UNEDeko zuzendari IƱaki Esparza eta Bergarako Alkate Gorka Artola izan ziren, besteak beste. Goienaren kronika. El MirĆ³n de Soria

Erakusketaren ordutegia: Astelehen eta astearteetan itxita. Asteazken eta ostegunetan: 10:00-14:00. Ostiral eta larunbatetan: 10:00-14:00/16:00-19:00. Igandeetan: 10:00-13:00

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: Antroponimia
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu