• Osteguna, Abendua 24th, 2020

Elkarte, enpresa, norbanako… bakoitza gure eguneroko zereginetan gabiltz eta ez gara konturatzen mundu mailako eraso handi baten aurrean gaudela: gobernuak beraien herritarren kontrako erasoa. Aurtengo heriotzak %20 igotzeak justifikatu ahal du eskubideen etengabeko bortxaketa, ekonomiaren suntsiketa (txikien ekonomia, korporaziena gorantz doalako), herritarrei etengabe beldurra sartzea, ume gixajoek (eta gainerakoek) oxigeno gutxiagoz eta anhidrido karboniko gehiagoz bizi behar izatea (epe luzerako kalte larriak eragingo dituztenak), etxeratze agindua (gauean birusak arinago ibiltzen al dira?), txakurren modura mozala etengabe eraman behar izatea (nahiz eta bakarrik joan, nahiz eta 2 metro baino distantzia handiagora egon, nahiz eta ikerketa batzuen arabera birusa ez den airetik transmititzen)…
Norberaren kontuak alde batera utzi eta eraso honi erantzuteko ordua heldu zaigu.

Orain larriena dator, herritar guztioi, inolako bermerik ez duen medikamentu transgenikoa sartu nahi digute. Onartuko al dugu??

Biltzarre: Pfizer, Moderna… medikamentu transgenikoak ez dira txertoak  eta 40.000 euskal herritarrei urtarrilean

Urtarrilean Osakidetzak eta Osasunbidek 40.000 euskal herritar “txertatu” nahi dituzte medikamentu transgeniko berri honekin. Mesedez, ikusi eta aztertu zer egin nahi duten:

Kobid-19 txertoaren aurka azaltzen diren, mediku eta osasun arloko 100.000 langile inguru batu dira haien ikuspuntua zabaltzeko

Farmazeutikekin interes ekonomikorik ez dituzten profesionalak eta haien iritzia emateko beldur ez diren osasun arloko aditu  hauek Kobid-19 txertoaren kalteaz mintzatzen dira argi eta garbi. Komunikabideak, gobernuek eta farmazeutikek nahita ezkutatzen dituzten gakoak zeintzuk diren aipatzen dituzte argi eta garbi.

BENETAKO ikuspuntu mediko eta zientifiko batean oinarriturik, hitz egitera AUSARTZEN direnak eta Gizartearen aurrean EGIA esateko prest daudenak. https://elinvestigador.org/expertos-medicos-contra-vacunas-covid19/

Pfizer txerto transgenikoa

- Ez dituzte segurtasun protokolo gehienak betetzen

- Ez dute behar bezala probatu nagusiengan ezta umeengan, ezta animaliengan ere. Gizakioak laborategietako probarako “saguak” izango gara.

- Farmazeutikek ez dute sor ditzakeen kalteen erantzukizunak euren gain hartu nahi

- Antzutasuna, esklerosi anizkoitza, alergiak, koagulazioak… eta beste gaixotasun batzuk bultza ditzakeen osagai batzuk dauzka

- Ez du ziurtatzen Covid 19 larria saihestuko duenik

- Milioika pertsonari jartzen badiote, %5engan kontrako efektuak izan ditzakeenez, pertsona kaltetuen kopurua gaur egun Covid-ek eragindako pertsona kopurua baino askoz handiagoa izan daiteke

- Ingeniaritza genetikoaren bidez egindako lehenengo medikamentua da, eta izatez ez da jada txertoa, indargabetutako birusetan oinarritzen ez delako. Gauza guztiz berria da, inoiz ikusi ez dena eta gizakia transgenikoa bihurtzeko lehenengo urratsa da, ARNn oinarritzen delako.

Mesedez, bideo hau ikusi: https://youtu.be/X7BVPqCtD50

Talde immunizazioa 2020 aurretik eta ostean

Lehen OMEk esaten zuen talde immunitatea birus bat gizarte talde baten zabaltzen zenean eta denon sistema immunologikoa horren aurkako antigorputzak sortzen zituenean gertatzen zela baina orain dio talde immunitatea denok txertatuta gaudenean gertatzen dela??? Hau magia

https://twitter.com/simondolan/status/1341306917076021248?s=08

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu