• Astelehena, Otsaila 08th, 2021

Maria Madalena Iruña-Veleian – 2021ko otsailak 21, igandea, Ziordi-Amarauna

Iruña-Veleian agertutako grafito garrantzitsuenen artean bat indusketaren ikono bihurtu zaigu:

Azken Afaria (III. mendea)

Momentuz munduko “Azken Afaririk” zaharrena izango litzatekeena.
Ez Palestinan, ez Erroman, ez Frantzian. Non eta Euskal Herrian agertu da.

Azken Afari horrek bi berezitasun ditu, oso nabarmenak:

- Jesusen ondoan agertzen dena, ezberdina da, emakumezkoa: Maria Madalena?
- Iruña-Veleiako Azken Afarian Jesus eta ondoan dagoena eskutik helduta daude: emaztea?
Bien artean M bat osatzen dute? (Madalenaren M ikurra?)

Gerora Leonardo Da Vincik XV. mendean  pintatuko duen Azken Afari ospetsuaren aurrekaria?

Kristautasunarekin lotutako beste hainbat aparteko grafito agertu dira Iruña-Veleian:

- Munduko orain arteko kalbariorik eta Jesusen bizitzako pasarteen irudirik zaharrenetarikoak…
- Andre eta gizon kristau martirien seme-alaben testigantzak…
“Gure Aita” otoitzaren pasarteak euskeraz, beste hizkuntza gehienetakoak baino askoz zaharragoak…
- Gay-ek zaindaritzat dituzten Sergio eta Baco martirien aipamena…

- Etab.

Askoren iritziz, grafito horiek eta ager litezkeenak izan daitezke Lurmen kanporatzeko eta jazarpen juridiko eta mediatikoa abiatzeko arrazoi izkutua.

Horregatik egin genuen 2016an “Iruña-Veleia eta Kristautasuna” izeneko jardunaldia http://euskararenjatorria.net/wp-content/uploads/2016/10/01-Iru%C3%B1a-Veleia_eta_Kristautasuna_gidaliburua.pdf

- Ze garrantzi dauka Maria Magdalena mahai horretan egote edo ez egoteak historian?
- Zergatik horrenbeste Magdalena festa, eleiza, eleizate… Euskal Herrian?
- Erromatar inperioak kristauak lehoietara jaurtitzen zituen garaian, zergatik ziren bada hain arriskutsuak?
- Euskal Herrian bizi eta Roman hil, martiri. Zer dela eta?

Topaketa streemingen bidez jarraitzeko aukera egongo da Iruña-Veleia Martxanen Yotububeko kanalean.

Otsailak 20 larunbata Iruña-Veleia

11:00 Bisita gidatua  indusketara (Iruña-Oka)

Otsailak 21 igandea Ziordi (Nabarra)

9:30 Harrera eta aurkezpena
10:00 Nekane Jurado
11:00 Ander Elgezabal
12:00 Marisa Ventura
13:00 Elsa Farrux

14:00 Bazkaria

16:00 Paulo Arrieta
17:00 Ana Maria Vazquez
18:00 Mahai ingurua
19:30 Amaiera

Izena emateko

Ekarpena: 20 €. Bazkaria barne 26 €

irunaveleiamartxan@gmail.com

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Jardunaldia: Maria Madalena Iruña-Veleian10.0101
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu