• Asteazkena, Ekaina 29th, 2022

Iruña-Veleia Martxan Arabako Foru Aldundiko Kultura diputatuarekin ekainaren 28an bildu da gaur, gaia konpontzeko datazioak egingo zituela hitz eman zigula gogorarazteko. Baina ez ditu egin eta legealdia amaitzeko falta den epean ez duela egingo dirudi.

Horrez gain ostrakak erakustea eskatu diogu, legez ikerleei ezin dielako ukatu. Ezetz esan digu.

Aztarnategian urtean 900.000 euro gastatzea, aurretik grafitoak egiazkoak diren ala ez zientifikoki argitzeko 10.000 gastatu nahi ez denean, kontraesan handia da.

Harresian agertutako ATA babesteko eskatu diogu eta Eliseo Gilen taldeak, Lurmenek, topatutako beste 12 ATA idazkunekin bat datorrela uste dugu. Babestuko duela adierazi digu.

Iruña-Veleia lurperatzeko bi arrazoi egon daitezke: Vatikanoaren presioa eta euskalduntze berantiarra, grafitoek kristautasunaren historia aldatu lezakeelako eta euskera erromatarren garaian hemengo hizkuntza zela frogatu digulako.

ETB, Academia de la Historia eta Alberto Santana bultzatzen ari diren euskalduntze berantiarraren gezurraren aurka altxatzeko eskatzen diegu herriari, hedabideei eta euskera eta kultur arloko erakundeei, gehiago zabaldu baino lehen (testu liburuetan, National Geograficen…).
Uztailaren 3an Iruña-Veleiaren 1. Jaia egingo da, altxor hau hobeto ezagutzeko eta ondo pasatzeko.

Prentsa ohar osoa: 20628-Iruña-Veleia-ATA-idazkuna-Ana-del-Val-etab

LURMENek 12 ATA topatu zituen indusketan eta beraz, harresia garbitzean ikusi den  harresiko ATA garrantzitsua da, ildo beretik doalako:

Ana del Vall: zer esan zuen eta zer egin du

Iruña-Veleia Martxan elkarteko kide batzuek gose greba egin zutenean bilera bat egin zen berarekin. 3 pertsona egon ziren del Ana del Val-ekin: Nikolas Xamardo, Xabier Rodriguez eta Jose Mari Lejardi, greban gehien iraun zuena (99 egun). Bilera hartan Lejardik gose greba amaitutzat ematea erabaki zuen, Ana del Valek gauza hauek esan eta egingo zuela adierazi zigulako: 

“Iruña-Veleia altxor bat da” (3 aldiz errepikatu zuen) eta “ardura zuen taldeak (EHUk) gauza batzuk ez zituen ondo egin”

“Grafitoen auzia argitu behar da eta gure borondatea argitzea da”. Hori entzunda, pentsatu genuen auzi zientifiko bat argitzeko bide zientifiko bakarra hartuko zela: datazioak eskarmentudun laborategietan egitea eta Aldundiak Eliseo Gilen taldeak topatutako grafitoekin zeuden 20 kutxa garbitzen amaitzea eta ezkutatzen ez jarraitzea. Baina hori ez da egin bi urte hauetan eta ez dute egin nahi.

“Ebaluazio on bat egitea”. Aldundiak webgunean eskegi duen EHUren 10 urteko lanaren ebaluazioa ez da Harris Matrixaren arabera egin (hondeamakinek egindako suntsiketekin erabat kontrajarriak direnez ezinezkoa delako).

Berriak horrela jaso zuen bilera hau, gose greba amaitzeko arrazoia izan zelako: “Andundiko iturriek BERRIAri baieztatu diote bilkura egin egin zela, eta esan dute herritarren eskariak jasotzeko asmoa dutela eta, ondorioz, Lejardik helarazitako eskariak ere kontuan hartuko dituztela. https://www.berria.eus/albisteak/188991/bertan-behera-utzi-dute-iruna-veleian-proba-gehiago-eskatzeko-gose-greba-99-egunen-ostean.htm

Gaur bigarren aldiz batzartu gara Ana del Valekin eta bere konpromisoak gogoratu dizkiogu: gaia zientziaren bidez argitzea, hau da, datazioen bidez, 20 kutxak orain ela 14 urte garbitzen hasi ziren berberek amaitzea (Museoko berriztatzaile biek) eta indusketa talde independente batek zuzentzea.

Baina hala ere, eskaera berri hauek egin dizkiogu: ATA eta bere ondoko grafitoa babestea, hondeamakina berriro ez sartzea, ostrakak ikusten uztea (ikerleei ikertzen ez uztea legez kanpokoa da) eta, azkenik, grafitoak ondare izendatzea.

Ohiko bisita eta bisita berezia

Igandean bi bisita mota egingo dira: ohikoa, Iruña-Veleian gertatutakoari buruz:

Iruña-Veleian zer gertatu den jakin nahi duzu?
Zer da ezkutatu nahi digutena?
Zergatik?
Euskalduntzen berantiarraren ipuina ezagutzen duzu?
Zergatik uzten ari dira gezur hori zabaltzen?
Nortzuk izan ziren bagaudak eta zer gertatu zen Euskal Herrian V-X. mende bitartean?

Eta bisita hau egin dutentzat beste hau egongo da: Erromatarrek zer ekarri ziguten eta zer ez ziguten ekarri?


Gontzal Fontaneda, Patxi Alaña, Jose Mendia eta Nikolas Xamardo “ATA” idazkunari eta Ana del Valekin izandako bilerari buruzko azalpenak ematen

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: Aldundia
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu