• Ostirala, Abuztua 05th, 2022

Uztailaren 3an ia 100 pertsona elkartu ginen aztarnategian, bisita gidatu berezi bat egiteko. Izan ere, harresira joan ginen ATA inskripzioa ikustera, egin duten garbiketarekin bistan geratu dena eta Eliseo Gilen Lurmen taldeak aurkitu zituen 12 ATAen ildo beretik doana.

Euskerazko eta gaztelerazko bisitaz gain, erromatarrek Euskal Herrira ekarri zutenari eta ekarri ez zutenari buruzko beste bisita bat eskaini zen, oinarririk ez duten hainbat gauza desmitifikatuz, hala nola elikadura oso urria zela iritsi aurretik, ia arrantzan ez genekiela eta abar.

Ondoren, bazkari herrikoia egin zen eta 90 bat lagunek parte hartu zuten. Iruña-Veleia Martxan-eko kideek, Ana del Vall kultur diputatuak grafitoak laborategi independente eta prestigiodunetan datatzeari uko egin dionez berriz ere (duela urte eta erdi egingo zituela agindu zigun), borrokan jarraituko dute gai hau zientifikoki argitu arte.

https://xn--iruaveleia-v9a.eu/fiesta-de-iruna-veleia-giro-ona-iruna-veleiako-lehengo-jaian/

Hurrengo bisita abuztuaren 7an izango da

11:00etatik 13:30etara. Doakoak dira.
Bisitan hainbat gai azaltzen da: indusketan topatutako grafitoen altxorra, epaiketan jakin izan duguna, hiriaren desagerpena eta Bagaudak, euskalduntze berantiarraren teoria deuseztatzeko duen garrantzia eta bisitarien galderak.
Izena emateko bidali watxap bat 663901248 telefonora edo telegrametik @patxideustu

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu