• Igandea, Abendua 04th, 2022

Irulegiko idazkunak bide berriak zabaldu dizkigu euskeraren ikerketan, alde askotatik begiratuta.
Horregatik, abenduaren 17an bilkura berezi bat egingo dugu Barrikan.
Euskeraren Jatorria elkarteak antolatzen duen, dugun…
5gn Euskeraren Xarma  izango da.

Uste dugu aukera historikoa dugula
euskerari,
baskoiberismoari,
euskal historiari eta
benetako hizkuntzalaritzari
aupada ederra emateko,
besteak beste orain arte itxita egon diren ateak zabaltzen hasi garelako.

Bilkuran, Irulegiko Eskuan idatzita dagoenaren orain arteko proposamenak izango ditugu hizpide
eta
ekarpenak egiteko zein ezta/baidatzeko aukera izango dugu denon artean.

Ikerle batzuek ziurtatu digute euren presentzia dagoeneko:
- Josu Naberan
- Paulo Arrieta

Irulegiko eskuaz gain Euskal Herriko iberierazko grafiaz ditugun beste testuak ere erakutsiko dira
eta iberiera lantzeko gaur egun dauden tresnak azalduko dira (datu baseak, hiztegiak, etab.).

Amaieran, ikuspegi askotatik euskeraren jatorria landu duten ikerleak omenduko ditugu, besteak beste Felix Zubiaga ,
Jon Nikolas ,
Jabi Goitia eta
Josu Naberan.

Ekarpena:
- Bazkaria barne, 30€
- Bazkari barik, 15€
Laboral Kutxa: ES39 3035-0038-91-0380081747
Abonuan izen-abizena jarri eta emaila bidali.

Izena eman: euskerarenjatorria@gmail.com
Info + proposamenak aurkezteko: 663 901 248

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Euskeraren Xarma: Irulegiko Eskua (Abenduak 17, larunbata, Barrika-Bizkaian)9.0101
Atala: Bestelako biltzarrak  | Etiketak: , ,
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu