• Asteazkena, Otsaila 14th, 2024

Fontes Linguae Vasconum aldizkarian(https://revistas.navarra.es/index.php/FLV/article/view/3652/2588) Irulegiko Eskuari buruzko hainbat ikerlek idatzitako ponentziak argitaratu dituzte, gehienak EHUko Letren Fakultateko irakasleek egindakoak. Laburbilduz, irakasle gehienek esaten dute Irulegiko Eskua ez dagoela euskeraz idatzita, ezta berarekin harremana duen beste hizkuntza batean.

EHUko irakasleen argudioak guztiz eztabaidagarriak dira. Adibidez, Lakarrak dioenean “ezinezkoa da hitz horrek zorion hitzari erreferentzia egiten dionik esatea… forma horiek guztiak Irulegiko pieza baino «berankorragoak» direlako”. Esan beharra dago Letren Fakultatean irakasten dena Mitxelena eta Lakarraren “teoriak” direla, antzinako idazkun oso gutxi izan ditugulako. Beraz, idazkun gehiago agertu ahala, teoria horiek moldatu ala zuzendu egin beharko dituzte eta ez esan, teoria horiengatik horren antzeko euskerazko testurik ezin dela izan.

Manterolak eta Mounol irakasleek Irulegiko “sorioneku” hitza “lekuine, eskuin eta aitoa hitzen bilakaera fonetikoaren ispiluan ikertu” dute, eta ondorioztatu dute “Irulegiko Eskuko lehen hitzak ez diola beste eredu horiek izandako bideari jarraitu”. Hizkuntza guztietan irregulartasunak daudela denok jakitun gara eta horregatik “zorioneku” hitza euskeratzat ez hartzea logikaren kontrakoa iruditzen zaigu.

Bestetik Mikel Martinez-Aretak dioenez “…ezin da zubirik eraiki Irulegiko Eskuan agertutako hizkuntzaren eta mende batzuk geroago agertzen den euskararen artean.” Baina ikerle askok Irulegiko Eskuaren interpretazio proposamenak euskeratik egin dituzte Orotariko Hiztegian oinarrituta. Kontua da sakon ezagutu behar direla euskalkiak “kebe” “hemen” esan nahi duela jakiteko, etab.

Azkenik, idazkunean zuloz egindako letren ondoan marra batzuk daudela eta, agian “zorioneku” ez duela jartzen eta bai “sorioneke” dioskute Velazak eta Gorrochateguik. Gure ustez, azken bertsioa -idatzi zena-, izan behar da balio behar duena: “sorioneku”. Eta idazkuna Marokon topatu izan balitz, agian irakurketa zalantzan jarri liteke, baina Euskal Herrian irakurketa hori zalantza jartzeak ez du intentzio onik.

Ikerketa batzuk ezagutzea ezinbestekoa da gai honi ikuspegi zabalagotik begiratzeko. Adibidez, “Euskaliberiar hitzak penintsula osoko hilarrietan” hitzaldian (http://euskerarenjatorria.eus/wp-content/uploads/2019/03/06-Mintegi.pdf) ikusi genuen I, II., III. mendeetan euskerazko ala iberierazko hitz asko agertzen direla penintsula osoan, Portugaleraino. Horiek irakaskuntza ofizialak bultzatu duen “eremu zeltiberikoan” agertu dira eta, beraz, zalantzan jarri behar dena da “zeltiberia” horren atzean zer dagoen: ATTA (Guadalajara, Portugal…), ATTAEGINA (Extremadura), AMMA (Portugal, Leon, Salamanca, Zamora…), AMOENA (Extremadura, Portugal…), LETONDO (Portugal, Soria…), EGUSCO eta EGUZCINI (Zamora), IBARRA (Extremadura), SESENCO (Soria)…

Hauek ez dira teoriak, ebidentzia zientifikoak baizik. Hauek ikusita, nola ausartzen dira esaten, hemen, euskera hizkuntza berria dela, edota zeltaz hitz egiten zela… zelta egiten omen zen eremu osoan (penintsulako mendebaldea) euskal ala iberierazko hitzez josita badago?

Baina ebidentzia zientifiko gehiago dago euskerak eta iberierak gauza batzuk partekatu zituztela esateko, ez soilik grafia, Irulegin bezala, zenbakiak adibidez. (https://www.youtube.com/watch?v=fTm0RATxAqY). Eta beraz, Irulegikoa euskaraz egotea guztiz normala dela. Orduña eta Ferrer irakasleek berretsi zutenez, iberierazko eta euskerazko zenbakiak leku beretik datoz. Horren aurrean, Lakarrak eta De la Hozek esan ziguten ezetz, ez dagoela loturarik. Zuk zer uste duzu? BAN, BIN, IRUR, LAUR, BORSTE-BORS, SEI, SISBI, SORSE, ABAR-BAR, ORKEI (HOGEI).

Baina ebidentziak ez dira amaitu, eta hor dugu Iruña-Veleia, hilabete hauetan, laugarren aldiz, eskabadoraz zenbait eremuren suntsipena jasan duen indusketa. Hor agertu ziren hitzek, 16 urte geroago, Europako laborategietan datatu gabe jarraitzen dute. 3.000 euro baino gutxiago balio duten proba zientifikoen bidez kedarra duten testuak, adreiluetanegosi aurretik idatzi diren testuak, letrak karbonatoz estalita dituzten hitzak datatu daitezke baina ez dute egin nahi eta ez dute utziko egiten, hainbat euskal filologoren teoriak eta euskalduntze berantiarra muturrez aurrera jausiko litzaiekeelako.

Esan beharra dago, une honetan borroka ideologiko handia dagoela. Estatu espainiarra, Academia de La Historia eta hemengo bere laguntzaileen bidez, gure hizkuntzari balioa kentzen saiatzen ari da (gehiena beste hizkuntzetatik hartu duela…) edota euskalduntze berantiarra zabaltzen (eskoletako liburuetan, ETBko dokumentalean…). Horren helburua euskera gutxiestea edota hizkuntza zapaltzaile gisa azaltzea da, delako zelta ordezkatu omen zuelako. Euskaldunok kontziente izan beharko ginateke eraso ezkutu honen irismena norainokoa izan daitekeen eta nortzuk ari diren bultzatzen.

Azkenik, Euskeraren Jatorriak urrian egindako bilkuran, Irulegiko Eskuari buruz jaso ditugun 17 interpretazio proposamenak erakutsi zirela gogoratu nahi dugu. Egile askok euskeratik interpretatzen dute, beste batzuk iberieratik eta baita bietatik ere, eta bat “zeltiberismotik”: http://euskerarenjatorria.eus/?page_id=41514

Ez, EHUko Letren Fakultateak ez digu “Zorioneku” lapurtuko Iruña-Veleia lapurtu nahi izan digun moduan!

Euskeraren Jatorria Elkartea

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkin bat

  1. Interesatzen bazaizue, erantsita doakizue lotura hau datu historikoekin eta proposamen batzuekin, tapoi akademikoan gal ez daitezen :

    http://fgacedo.blogspot.com/2024/02/las-dos-variantes-del-texto-de-la-mano.html?m=1

    UN:F [1.8.8_1072]
    Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Iruzkina gehitu