• Igandea, Uztaila 22nd, 2012

Osagaiak: behi + iria

Esanahia: behien iria

Bilakaera:

- behi + iria

- betiria

- beturia

Azalpena: Iberiako herrien izendapenen atzetik, herri bakoitzaren bizimoduaren oinarria ikus daiteke. Beturia aldean, hau da, gaur egungo Andaluzia dena, seguruenik behiak ziren elikaduraren oinarri eta, horregatik, erro horrekin sortuko ziren “Betica” eta “Beturia” toponimoak.

Izenkideak: Turdetania (urdea hitzetik sortua)

Egilea: Baltasar Etxabe (1607. urtea)


VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.

2 iruzkin

  1. Kontxo, Baltasar Etxabe, bai, europar etimologiagintzaren erreferente hura… bai… zera…

    Txo, benetan, zergatik ez duzue curriculuma botatzen “el club de la comedia” edo horrelakoren batean?

    UN:F [1.8.8_1072]
    Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
  2. Kaixo Borja,
    Ez dakit zergatik harritzen zaren. Gaur egun ez baina abeltzaintza bizimoduaren oinarria zen garaian, animalien izenekin ehunka toponimo egin ziren, “Urdaibai” esaterako horren lekuko duzu.

    Beraz, Etxabek orain 400 urte esandakoa ez da bat ere harrigarria. “behi” hitzarekin ere hor dituzu “betizu” hitza adibidez, bilakaera antzekoa eginez.

    Azkenik, iberriarrek haien herri eta auzoei “ili” (hiri) eta “barrio” (barria) izena jartzen bazieten (Granadaren izena esaterako “iliberri” zen), ez da harrigarria eskualdearen izenak euskararen antza izatea.

    UN:F [1.8.8_1072]
    Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Iruzkina gehitu