• Igandea, Iraila 02nd, 2012

Maiatzean Irungo Ficoban egindako biltzarrean, Dennis J. Stanford eta Bruce A. Bradley ikerleei entzuteko aukera egon zen. Ikerle hauen iritziz, solutrense garaian, orain dela 22.000-15.000  urte, izotzak Europa eta Iparramerika lotuta zegoen garaian, baliteke Bizkaiko Golkotik abiatutako jendea Iparramerika kolonizatzea.

Hipotesi horren oinarria besteak beste AEBko Virginia estatuan aurkitutako arkaitzez egindako hainbat tresna izan dira, Europako solutrense garaikoen ia berdin-berdinak.

Hipotesi hori liburu batean jaso dute orain “Across Atlantic Ice” eta dagoeneko Amazonen-en salgai dago. Liburuari buruz, iraileko Muy interesante aldizkarian artikulu luze bat egin dute, gaia nahiko ondo laburtzen duena. Artikuluan gutxitan entzun dugun kontzeptu berri bat dakar: kronorrazismoa, hau da hainbat jendek gure arbasoez duten ikuspegi eskasa, ezer egiteko gauza ez zirela uste zutenen pentsamendua.

Informazioa Kaliforniako Unibertsitatean

Amazon

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.

4 iruzkin

  1. Muy Interesanteko artikulua eskuragarri hemen http://es.scribd.com/doc/107157786

    UN:F [1.8.8_1072]
    Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
  2. Muy Interesanteko artikulua eskuragarri
    hemen http://es.scribd.com/doc/107157786

    UN:F [1.8.8_1072]
    Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
  1. [...] Egilea: Euskeraren Jatorria • Astelehena, Martxoa 16th, 2015 Stanford eta Bradley irakasleek Across Alantic Ice liburuan Iparramerika lehenengo aldiz Europatik joandakoek kolonizatu zutela proposatu zuten. [...]

  2. [...] gutxi hipotesi hau planteatu zuten Dennis J. Stanford eta Bruce A. Bradleyk Acrost Atlantic Ice liburuan. Bada antza, lehenengo proba genetikoak egin dituzte eta hipotesia baieztatuta egon liteke. Horri [...]

Iruzkina gehitu