• Asteazkena, Abendua 05th, 2012

Asteazkenean ETB baten Iruña-Veleiari buruzko dokumentala ikusgai izango dugu gaueko 22:15ean.

ETBk gai honi buruz ematen duen lehenengo albistea izanik (adibidez, Biltzarreko informazioa emateko ziren baina azken momentuan atzera egin zuten), oso garrantzitsua da adi egotea, ondo egindakoak eskertzea eta izan litzakeen hutsuneez konturatzea.

Hona hemen gako batzuk: datazioen gaia nola jorratzen den, edo kata kontrolatuak, edo auditoria arkeologikoak, Adituen Batzordearen jarrera eta egin zituen eta egin ez zituen lanak, baimendugabeko faltsunasunaren aldeko  filtrazioak, egiazkoak direla dioten txosten edo egileak noraino agertzen diren (Txilarredegitik Harriseraino), arkeometriaren lorpenak aipatzen diren ala ez (fibula prenestina, Galesko itsasontzia, Nebra diskoa…), Mitxelenaren artikulua edo Lakarraren aintzineuskerari buruz esaten dena…

Webgune honen jarraitzaileei gonbitea egin nahi dizuegu iritzia emateko, ikusteko zein den dokumentalak izango duen harrera jendearen artean. Esku hartzeko prest??

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
ETBren Iruña-Veleiari buruzko dokumentala: zine foruma1.0101
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.

7 iruzkin

  1. Ale, eta orain epaiketa publikoa. Zertarako? Ondoren lapidatzeko?
    Gauzak zeuok nahi bezala eginda ikusi nahi badituzue, egin itzazue zeuok, baina utzi besteok bakean. Illuminati berriak ote zarete ba?

    UN:F [1.8.8_1072]
    Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
  2. 2
    Euskararen Jatorria 
    Asteartea, 4. Abendua 2012

    Hasier, zine foruma ez da epaiketa publikoa, alajaina. Testuan ikusten duzunez “ondo egindakoak eskertzea” jarri dugu, dokumental hau aurrekoa baino askoz hobeto egongo dela espero dugulako.

    Hala ere, gure uste apalean hutsunerik egonez gero ez zenuke txarto hartu behar horietaz hitz egitea. Galdera bat adibidez: ikusleek jakingo dute Txillardegi egiazkotasunaren alde zegoela?

    Ondo izan

    UN:F [1.8.8_1072]
    Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
  3. Ba nik orain arteko zuen jokabidea ikusita, inkisio berritzat hartu dut. Zer nahi duzue ba esatea.

    UN:F [1.8.8_1072]
    Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
  4. Emisioa amaitu berri den honetan, eta ZineForum hau hasteko, interesgarria izan daiteke EUSKARARENJATORRIA elkarteko kide nabarmena den baten facebooketik hona aldatzea berak esandakoak.
    (Irakur bitez sarrerok azkenetik lehenengora)

    ———————–
    Leire Saitua Iribar
    Metodologia sanoa?? Jua, jua.
    Somos más tontos que tontos! Encuentran en Veleia inskripciones egipcias que no encuentran ni en Roma ni en Grecia, y entonces dicen que no son posibles. Son vascos de los cutres: a por setas a por setas. Si aparece algo que no está previsto… se dice que es falsificado, y hala, ya no hay hallazgo!.
    ———————
    Leire Saitua Iribar
    Materialak ez dituzten salantzan jartzen, tira zerbait da. Atzera egiten ari dira.
    ———————-
    Leire Saitua Iribar
    Grafologiarena ginda!
    ————————–
    Leire Saitua Iribar
    Tira… Iruña Veleia. Datazioak, arkeometriak eta katak, eta argitu.
    ————————–
    Leire Saitua Iribar
    ‎”Nik pentsatzen dut….” ez, ez, ez. Arkeometriak egin!
    ————————–
    Leire Saitua Iribar
    Qué peligro! Dice Nuñez que tienen amarrado el yacimiento hasta 2020. Levantarán una basílica sobre el yacimiento?
    ————————-
    Leire Saitua Iribar
    Hiztegi Etimologiakoa ezin dio Euskaltzaindiak eman Lakarrari, hori baino ez genuen falta!
    ————————
    Leire Saitua Iribar
    Aupa Martin! Azkenengo hitza laborategiek eukiko dute azken hitza!
    ————————
    Leire Saitua Iribar
    Velazquez.ena ez bada faltsua da! Lógica aplastante. Ez Lakarra jauna, Velazquez.ena ez, eta Cervantes.ena izan daiteke.
    ———————-
    Leire Saitua Iribar
    Lakarra, makarra! Hizkuntzalariek eukiko dute azken hitza, jua, jua!
    ———————–
    Leire Saitua Iribar
    Gorro indoeuropean zen “aditua”, zer ari da Knor kritikatzen!
    ———————–
    Leire Saitua Iribar
    Ruben Cerdanen txostena gaizki badago, analitikak gaizki egin bazituen, berriz egin. Ez dugu horregatik gure ondarea kolokan jarriko.
    ————————-
    Leire Saitua Iribar
    Mertxe Urteaga pozik. Mertxek ez du Veleiako ondarea nahi. Argituko balitz eta egiazkoak izan, ha ze disgustoa!
    ————————–
    Leire Saitua Iribar
    Lakarrak, Mertxe Urteagak, Elexpuruk… denak aipatzen dituzte Harris, Colmenero, Baxarias, Arnaiz, Ulrike,.. Gasteizko Kongresoan egondakoak. Hasier zuk bai anka sartzea, elkarrizketatu ez dokumentalerako!
    ————————–
    Leire Saitua Iribar
    Lakarra. Konfiantza ikaragarria jarri du jendeak beregan… BOTEREA!
    ————————–
    Leire Saitua Iribar
    Lakarra, Arratzukoa, eizu atzera, aparkata zaitez alde batera, ze igual benetazkoak izango dira, eta eskabadorazaleek destrozue egingo doskue!
    —————————
    Leire Saitua Iribar
    zer egiten du Hasier Etxeberriak RUP eztabaidatzen? Ezetz ba, arkeologia ez dela sineste kontu bat, zientzia dela, arkeometriak egin, datazioak… eta kitto!
    ————————–
    Leire Saitua Iribar
    Aupa Eliseo! Claro que hay intereses. Nuñez estaba en el jurado y le dieron el premio, director de la excavación, hala, a pasar la excavadora!
    ————————-
    Leire Saitua Iribar
    ‎”Indubito… promeo” boratzen dio Lakarrak Elexpururi. Berari ez zaizkio interesatzen Iruña Veleiako aurkikuntzak?
    ————————–
    Leire Saitua Iribar
    Zer dino Hasier Etxeberriak, Lakarrak hitzak proposatu eta Mertxek idatzi dituela ostrakak labanaz?
    —————————-
    Leire Saitua Iribar
    Laboratorio de Israel, en el que las pruebas no se realizan, Lakarra discipulo de Michelena Tovar, ministro de la propaganda de Franco saca de la cárcel a Mitxelena, Agustin Azkarate que se quiere quedar con todo lo que hay en la Arqueología de Euskal Herria… Sólo nos falta la CIA. Y hacemos una novela en vivo y en directo.
    ————————–
    Leire Saitua Iribar
    ‎”Guztiz ezinezkoa da, garai horretan” dio Lakarrak, lehen garai horri buruz ezin dela ezer esan…. (?)
    ————————–
    Leire Saitua Iribar
    Euskal zirkoa montatu dute, eta dena ez dutelako herentzia eder hori nahi.
    ————————–
    Leire Saitua Iribar
    Mertxe, zuk egin al dituzu Nuñez-ek aipatzen dituen sakuko falsifikazioak? Hain seguru egoteko…
    ————————-
    Leire Saitua Iribar
    Es un Pedagogiom, eskola, perfectmente posible que hubiera errores.
    ————————-
    Leire Saitua Iribar
    ‎2 años para que la Guardia Civil y la Ertzantza se declararan incompetentes. Ya les vale. Ni que fueran para probar la paternidad de Julio Iglesias.
    ————————
    Leire Saitua Iribar
    Evidencias físicas, eso es lo que hay que investigar, no que no me cuadra porque voy a tener que cambiar mis apuntes en la facultad.
    —————————
    Leire Saitua Iribar
    Fijaros cómo usan la música. El documental que quiere ser imparcial no lo es ni de lejos!
    ————————–
    Leire Saitua Iribar
    Jukio Núñez es un mediocre. Hizo una visita absulutamente mediocre delante de Harris. Tendrá que demostrar que tiene algún mérito más que ser el “único romanista” de la UPV, experto en mausoleos…. igual es que con la escavadora quiere hacer sitio para el mausoleo a la difunta historia del euskera.
    —————————-
    Leire Saitua Iribar
    Lo del pegamento es de juzgado de guardia, ello solo en sí mismo, porque se usa habitualmente en los yacimientos., cabrones!
    —————————-
    Leire Saitua Iribar
    Están reculando, Lakarra, … es un escándalo. Nos toca una herencia del copón, y una peña. sin pruebas “que no, que no,…” que no quieren la herencia. Pues que se vayan a otra casa, que a nosotr@s nos gusta esta con todo su patrimonio!
    ————————-
    Leire Saitua Iribar
    Ahora sigo en castellano, para l@s amig@s que están siguiendo sin entender. Que esto es muy gordo y necesitamos ayuda de toda la gente honesta que quiera apoyar.
    ————————
    Leire Saitua Iribar
    Si las analíticas estaban mal hechas por qué no las repitieron en otro laboratorio?
    Resulta que no está acusado Cerdán, el que se ocupo de las analíticas que no se hicieron.
    —————————–
    Leire Saitua Iribar
    Hasier faltsua! Diozu, hain garrantzitsua bada zergatiz ez dagoz hemen mundu osoko arkeologoak? Zergatik uste duzu etorri dela Harris?!! Eta, zergatik ez duzu zuk elkarrizketatu??
    —————————-
    Leire Saitua Iribar
    Aldizkari zientifikoak? Burbuila zientifikoak Euskal Herrian behintzat egin du estanda kasu honekin. Kostatuko zaie buelta ematea. Burua altxatzea, hain makur duten euskal arkeologoei.
    —————————–
    Leire Saitua Iribar
    Euskerazko idazkunak, geure ata sutan, zereutan omen, baino sutan egoteko modukoa ere bada kontua!
    ————————
    Leire Saitua Iribar
    Ohiko metodologia bakarrik ez, Harris matrix metodologia, gaur egun aurreratuena. Nuñezen eskabadora inondik inora onartzen ez duena.
    —————————
    Leire Saitua Iribar
    ‎”Donde se esperaría” ez da argumento zientifikoa. Datazioak egin behar dira. Pruebas de paternidad, menos rollo con lo que se esperaría y lo que no.
    —————————
    Leire Saitua Iribar
    Hasier, Hasier, zu zara orain aditua? Zer ikusi behar ote dugu oraiindik!
    —————————–
    Leire Saitua Iribar
    Alberto Barandiaran, zergatik ez da etorri Kongresora? Beste listo bat? Dena dakienez ez du info gehiago behar,,, aupa hi! Hasier Etxeba, zu bai zu, Harris Arkeologian aditu mundiala ez duzu elkarrizketatu Bermudatik etorrita, eta beste hauek jarri… Ya te vale!
    ————————–
    Leire Saitua Iribar
    ‎”Injustizia bat egon da”, ez, Mertxe. Difamazio bat, frogarik gabe, eta hori ordaindu egin beharko duzu, zeuk eta besteek! Eta hola ez bada gureak egin du, ze Gasteizen esan zenida bezala… “badakizu…” Zintzotasunak kale egin digu, eta buelta eman beharra dago.
    ——————————–
    Leire Saitua Iribar
    Hasier, zergatik ez duzu Harris eraman eztabaidara? Zuk ya gehiago dakizulako? Ez zaizulako interesatzen gure ondarea. Interesatuko balitzaizu, aukera zirrikitu bat balego pista horreri ekingo zeniolke.
    ————————–
    Leire Saitua Iribar
    Arkeooiga bakarra Mertxe Urteaga… ondo, Gasteizeko kongresoan ondo ikasi du ikasgaia, geruzak liburu baten orria dira. Eskabadora orduan ez, ezta?
    —————————–
    Leire Saitua Iribar
    Tortilla oso ona, Mertxe Urteaga urduri, ez nau arritzen, oso gogorra da egiten ari dena, faltsifikazio salaketa bat, frogarik gabe.
    ——————————–
    Leire Saitua Iribar
    Aupa Mertxe, Harris Matrix sistem. Eta Harris zergatik ez du elkarrizketatu? Ezetz esan Harrisi orain aditzera ematen ari zarena. Harrisek ikusi ditu registroak egunotan, eta komisioak ez zituen aztertu, bi ilabetetan euren eskura izan eta gero. Ze inpunitate, iban sobrados y pensaron que nadie les iba a cuestionar!
    ————–
    Leire Saitua Iribar
    Euskaltzaindia ere kolokan, ba erori dadila horren ustelak badira, edo inozoak!
    ——————————–
    Leire Saitua Iribar
    Zergatik ez dago Euskararen Jatorria eztabaidan? Nork antolatu du Kongresoa, nork ekarri du Harris eta beste adituak?!
    ——————————-
    Leire Saitua Iribar
    zertan ari dira? 30 hamar urte indusketetan lanean Mertxe Urteaga eta 300 pieza posible… arkeometriak, datazioak, menos rollo!
    ———————————-
    Leire Saitua Iribar
    iRUÑA vELEIA, etb1en, Horixe direla benetakoak piezak
    ———————————
    Leire Saitua Iribar
    Ondarrak dira aztertu beharrekoak: hori ba! Ta noiz hasi behar dute, 4 urte pasa dira ostrakak sekuestratu dituztenetik!
    ———————————-
    Leire Saitua Iribar
    Falsifikazio ez, sekuestro. IruñaVeleia etbn
    ———————————–
    Leire Saitua Iribar
    Aurkikuntza arkeologiako ZORIONTSUA, benetan. Etb1 Iruña Veleia dokumentala eta eztabaida.
    ————————————-
    Leire Saitua Iribar
    Iruzur? Bai, baina Komisioak
    ———————————
    Leire Saitua Iribar
    Berridatzi, berridatzi euskararen historia.
    ——————————–
    Leire Saitua Iribar
    Aupa Knor, goian bego. Euskal filologia ofiziala ustela! Gorrotxategik dio: gero erabaki nuen faltsuak zirela. Arkeologiako frogak egin gabe! Flipa!! Gorrotxategi jaunak Jaungoiko konplejua du!
    ————————–
    Leire Saitua Iribar
    Kongresuan adituek esan digute hezurra modu horretan falsifikatzeko 100 urte beharko zirela. Ezinezkoa da!
    ———————–
    Leire Saitua Iribar
    Araba cuna del euskera. Aupa hi, ez utzi lapurtzen! Iruñe Veleia, geurea!

    UN:F [1.8.8_1072]
    Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
  5. Lotsagarria Leire Saitua anderearena.
    Enorantziaren (eta jakin nahi ezaren) ajeak…

    UN:F [1.8.8_1072]
    Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
  6. Halakoak irakurrita, lotsa ematen dit, batzuetan, euskaldun izatea.

    UN:F [1.8.8_1072]
    Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
  7. izateak.

    UN:F [1.8.8_1072]
    Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Iruzkina gehitu