• Osteguna, Abendua 06th, 2012

Bideoa ikusteko: EITB Nahieran

Balorazio gehiago: Martin Elexpuru Ostraka Mundua Angulo Oscuro Zuzeu

Iruzkinak gai honi buruz webgune honetan: 7 iruzkin 3 iruzkin

Arabako Iruña Argitzeko Batzordearen balorazioa


1) Sortzetiko hutsunea: Nazioarteko Biltzarreko hizlariei betoa jartzea. Gai hau sakon eta zabal aztertzea zuen helburua Hasier Etxeberriak zuzendutako dokumentala baina, “kasualitatez”, gai honi buruz ponentzia bana idatzi duten eta Gasteizen azaroaren 24an egon ziren hizlariei ez zieten dokumentalean tarte txikiena utzi nahi izan hitz egiteko: Edward Harris, Antonio Rodriguez Colmenero, Joaquim Baxarias, Luis Silgo, Antonio Arnaiz (Ulrika Fritz, Miguel Thomson ere egon ziren eta baita Elexpuru ere, nahiz eta azken honek dokumentalean bai parte hartu zuen parte).

Badakigu denei hitza ematea agian gehiegi zela baina hauetako bi gutxienez eta Biltzar bera ez agertzeak dokumental hau hankamotz utzi du hasieratik. Adibidez Harris agertu nahi ez izatea oso adierazgarria eta dokumentalak izan behar zuen “oreka” deuseztatu du.

Horrez gain, Euskeraren Jatorria eta Arabako Iruña Argitzeko Batzordea dokumentalean zuzenean ez agertzea, nahiz eta guk orain 4 urte gaia argitzearen aldeko mugimendua hasi genuen ez da oso bidezkoa izan: Durangoko Adierazpena, 2 biltzar Langraizen, ondorengo guztietan hitzaldi bana, bisitak, ekintzak, iritzi artikuluak, webgune hau, oraintxe egindako Nazioarteko Biltzarra…

2) Moderatzailearen papera. Hasierrek orain urtebete eskaini zigun “Euskararen jatorria: enigma europar bat” baino hobeto aritu da hemen, orekatuagoa alegia, baina, hala ere, alde batera egin du nabarmen, eta amaieran Elexpururen eta Alberto Barandiaranen liburuei buruz egindako aipamen hain desberdinak horren laburpen argi eta garbia dira.

Harrigarria izan da nola hasieran batez ere narratzaileak faltsutasunaren aldeko argudio pilo bat botatzen zituen bitartean, egiazkotasunaren aldeko argudioak elkarrizketatutako pertsonen ahotik baino ez ziren ateratzen: Koen, Elexpuru, Filloy, Gil edo Frank. Kasu batean oso nabarmen egin da: hasierako dokumentalean Hasierrek Lakarraren argudioak azaldu dituenean izan da eta ez Lakarrak berak, arbela batean idazten eta bera ahotsik gabe ikusten genuen bitartean.

Hasierrek Amelia Baldeonena aipatu du berarekin hitz egin gabe. Ameliak ez zion kasurik egin Gorrochateguiren gutunari, bera indoeuropeoan katedraduna delako eta Henrike Knorr, benetakotasunaren aldekoa, euskaran katedraduna zelako. Bietatik bat aukeratzekotan, argi zegoen, Henrikeri egin behar ziola kasu.

3) Irudien erabilera maltzurra. Zur eta lur geratu gara Alberto Barandiaran elkarrizketatzean, atzeko irudian ikerketa zentro bat -izena eta guzti- etengabe enfokatzen ikusi dugunean. Ezin genuen sinetsi, kazetari bati “ikerle” itxura ematen. Alberto Barandiaranen “Veleia afera” liburua,  gai polemiko bat nola ez den tratatu behar ikusteko eredu ezin hobea da: alderdi bakarrekoak soilik elkarrizketatu, informazioa ezkutatu, balantza alda dezaketen puntuak ezkutatu (datazioak…), etab.

4) Mertxe Urteaga. Gasteizko I. Nazioarteko Biltzarrean egon zen eta, antza, Harrisen ponentzia ondo harrapatu zuen, Kontraprograman erabili zituen argudioak ez zituelako hemen erabili. Kontrakoa: orain dio Eliseo Gilek ondo egin duela indusketa lana, hau da, Harrisek esan zigun gauza bera. Eta dio gero ostrakak manipulatu egin direla, hau da atera eta gero. Pena izan zen Elexpuruk hau ez aprobetxatzea zuku guztia ateratzeko: Urteagaren iritziz indusketaren 1. fasea  ondo egin bada, EHUko arkeologo taldearen txosten arkeologikoak ez du deus balio fase hori kritikatzen duelako bortizki eta beraz, kontraesan handian daude.

5) Joaquin Gorrochategui. Henrike Knorri buruz esandako erdiegia hori, haien alde jarri zela hil baino lehen, gezur handiak baino gezurragoa izan da, Elexpuruk amaieran ederto erantzun dionez. Jakin dezazuen Henrikek grafitoen datak geroagokoak izan zitezkeela esanez (II.-V. mendekoak baino VI.-IX. mendekoak, San Joan komentua hor zegoelako)  Lakarra eta Gorrochateguiri eposta bat bidali zienean hauek erantzun ere ez ziotela egin. Eta gero bere mezua aipatu, eta Henrikerentzat Eliseo Gil faltsutzailea dela pentsatu izan balu aurkeztea ere!

6) Joseba Lakarra. Esan du “zuzena” ez den gauza bat: grafitoek ez dutela eraginik bere teorian, Mitxelenaren teorian baizik, berea ez delako erromatarren garaiko euskerari buruzkoa aurrerakoari buruzko baino.  Hau ez da horrela eta berak ondotxo daki, bere proposamena kontuan hartuta orduan bai ezinezkoak liratekeelako aurkitu dugun euskera topatzea mendu gutxi batzuk geroago.

Bestetik penagarria telebistan erakutsitako jarrera, edukiak modu egoki batez kritikatu beharrean, pertsona deskalifikatzen: “bekaria”… Horrelako jokaerak onartezinak dira eta bere “maila”ren adierazleetako bat dira!

“Grafologiagatik batzuei 30 urteko zigorra jarri dietela” esan zuenak ez du barkamenik. 30 urte pertsona bat hiltzeagatik proba asko egon eta grafologia beste bat izango zen Grapokoentzat baina hemen hori aipatzea! Ez dute proba bakar bat ere ez eta Eliseo kartzelara sartu nahi. Barrura sartzea merezi duena Lakarra bera da, bere teoria zalantzan jarri duena, hau da, Eliseo, kartzelara eraman nahi izateagatik.

7) Julio Nuñez: Lurmenek indusketa lana txarto egin zuela berriro diosku. Eskerrak Edward Harrisi entzuteko aukera izan genuela: “esan beharra dago Iruña-Veleiako arestiko indusketak metodo moderno ortodoxoen barruan egin direla eta horregatik Iruña-Veleiako aurkikuntzen balio estratigrafikoa zalantzaz kanpo dagoela”.

8. Martin Elexpuru eta Pello Eizagirre. Martin eta Pello gauza batzuetan primeran egon ziren baina, gure uste apalean, gaia ez zen eraman behar izan faltsutasunaren aldekoek nahi zuten lekutik: grafitoak ostrakak garbitzean baino ez zirela agertu, RIP, Nefertiti…

Guztiz kontrakoa: datazioak, datazioak eta datazioak. Barkatu, baita katak eta auditoriak ere. Hau da, Italian 60 urte egon ziren eztabaidatzen fibula prenestina egiazkoa zen ala ez. Argudioak bi aldeetan zeuden! Alemanian 13 urte Nebra diskoagatik! Altamiran 18 urte!…

XXI. mendean nola egon gaitezke horrela denbora galtzen munduan arkeometriako punta-puntako 40 laborategi daudenean! Nola da posible Adituen Batzordeak Eliseo Gili datazioak egitea uko izana! Nola da posible kata kontrolatuak egiteari uko izana! Nola da posible auditoria arkeologiko bat egin nahi ez izana!

Gure uste apalean horixe da une honetan eta 4 urte hauetan izandako milaka eztabaiden ondoren, jende guztia aspertu baino lehen, geratzen zaigu bide bakarra: ZIENTZIA. Gainera,  Epailea bide horretatik joatea behin baino gehiagotan aipatu behar izan zen. Zorionez Koenek bai aipatu zuen gaia, baina eztabaidan ere puntu nagusi bihurtu behar izan zen.

9) Ondo egindakoak zoriondu. Azkenik ETB eta Hasier Etxeberriari zorionak eman beharrean gaude lehenengo aldiz gai honi buruzko informazioa eskaini digutelako (lau urte hauetan ETBl egin ez duena) eta nahiz eta modu orekatuago batez eta iritzi gehiagorekin (Harris) eman gabe geratu den.

Datazioak egiten direnean -ondo egiten badira-, ea ETBn hauteskunde garaian politikariekin ikusten ditugun moduko eztabaida orekatu bat ikusten dugun!

Datazioek dute hitza!

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
ETBko dokumentalari buruzko balorazioak5.5104
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.

8 iruzkin

  1. Zein zintzotasun gutxi. Ez al zenuten ZineForumaren sarrera antolatu (http://euskararenjatorria.net/?p=6048) honelako gauzak argitaratzeko? Ala lotsa ematen dizue zuetako batek esandakoen atzetik argitaratzeak? Horregatik enegarren sarrera berri hau? Egia esan ez zaizue arrazoirik falta lotsagorritzeko: http://www.youtube.com/watch?v=1Ppj-dY8Fo0

    UN:F [1.8.8_1072]
    Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
  2. Zaborrari zabor izenez deitu behar bazaio, hobe da hala deitzea itzulinguruka ibiltzea baino. Eta hau niretzat zabor hutsa da.

    UN:F [1.8.8_1072]
    Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
  3. 3
    H. Etxeberria 
    Larunbata, 8. Abendua 2012

    Esan behar da, nire defentsan hemen jarri nuen lehen iruzkin bat, kendua izan dela. E la nave va.

    UN:F [1.8.8_1072]
    Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
  4. 4
    euskerarenjatorria 
    Larunbata, 8. Abendua 2012

    Hasier, ez dugu ezer kendu. Oker ez banago, beste postean zegoen. Goian dituzu beste post-en zure iruzkinetarako loturak. Ondo izan.

    UA:F [1.8.8_1072]
    Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
  5. 5
    Euskararen Jatorria 
    Igandea, 9. Abendua 2012

    Iruzkin hau jarri du Hasier Etxeberriak Zuzeun:

    Guztiz adierazgarria da neure defentsan egindako iruzkinetako bat desagertu izana Euskararen Jatorriaren gunetik. Han dagoela diote, baina nik ez dut ikusten. Gutxi gora behera nioen lotsatzeko modukoa dela muntatu zuten artikulu-sarrera dokumentalaren inguruko ZineForuma egiteko aitzakian. Lintxamendu aurretiazko baten erabakia zegoen han.

    Eta gero, euretakoa den Leire Saitua izeneko andrearen Facebookeko hormakoa ikustea oso adierazgarria dela aurretiaz zegoen gorrotoaz jabetzeko (ikusi iruzkinetan): http://euskararenjatorria.net/?p=6048

    Eta hori guztia gutxi balitz, badutela Jatorriakoek zertaz gehiago lotsagorritua ere banioen, telefonoz deika ibili zitzaidan emakume honen beronen halamoduzkotasuna erakusten duen bideoa ikusirik: http://www.youtube.com/watch?v=1Ppj-dY8Fo0

    Ez dut eztabaidetan sartu nahi, baina besterik ez bada, eskertu nahi nuke bai dokumentalean eta, bereziki, eztabaidan eskuartu duten guzti-guztien ahalegina, bai baitakit ez dela gozoa izan eta, bidenabar, hemen bertan Van de Driesschek egin duen aitortza eskertu nahi dut eta baita ere Elexpuruk bere blogean egin duen adierazpena ere. Horiek biek badakite,tarteko izan diren beste guztiek bezalaxe, gu zintzo eta ongi nahian ibili garela langintza honetan. Jatorriakoek Kongresu ditxosozkoa antolatu zutenerako, guk aspaldi genituen amaituta grabaketak, ezin beraz, parean egokitu denak. Gainera, Edward Harrisen aipamena, aski garbi geratu da saioan zehar. Ikusten da jaun-andere hauek ez direla jabetzen telebistako gure langintzaren nolakoaz.

    Eta bai, nik bi liburu aipatu nituen saio amaieran, eta euretako bat, Alberto Barandiaranena, bertan jartzen duena gustatu ala ez, euskal kazetaritzaren liburu gailurretakoa iruditzen zait, esan bezala. Delitua al da hori pentsatzea eta halaxe adieraztea? Ematen du baietz.

    Bestalde, nahi dutena pentsa dezakete Euskararen jatorria Elkartekoek, baina Orson Wellesek FAKE bere filman darabilen esaldi hori, “Faltsifikazio hau benetakoa da” niri oso iradokitzailea egin izan zait beti, ez dakidan arren zehatz esplikatzen. Akordatzen naiz Sautrelan ere erabili genuela eta IturrinoHandia nire eleberrian ere bai. Fijazioak. Neureak. Zer egingo diogu ba?

    Ez nukeena hasi nahi da Euskararen Jatorriakoen buruarekin pentsatzen. Seguru ez direla gaizktoak izango, baina orain artekoak ikusita, erregalatzeko dauzkat. Nahi al dituzu zeuretzat?

    Hasier jauna,

    Benetan kezkatzekoa da zure iruzkina ezabatu dugula esaten ibiltzea. Erantzun genizun non zegoen eta hala ere ezabatu dugula diozu. Hemen duzu lotura, jakinarazitzat eman nahi ez baduzu ere. ehttp://euskararenjatorria.net/?p=6048. Bitxia da ikustea gure webgunearen zenbait lotura ondo topatzen dituzula eta beste batzuk ez.

    Gure elkarteko Leirek askatasun osoa du bere iritzia emateko. Gauza batzuk ez ditugu konpartitzen baina ez du Elkartearen izenean egin eta hori bereizten jakin beharko zenuke.

    Elexpuruk eta Koenek zuek zintzo ibili zaretela uste badute, haien iritzia gurentzat erabat errespetagarria da baina hauteskunde garaiko ezbaida bat moderatzen nekez jarriko zintuen ETBk hemen erakutsi duzun partzialitateagatik.

    Harris saioan aipatu izan da halabeharrez, bere bisitak izan duen garrantziagatik, baina zuek atera nahi ez izateak gai hau nola enfokatu nahi izan duzuen ulertzen laguntzen du.

    Faltsifikazioaren esaldia hasieran jartzeak ez da ez txukun, ez garbi, ez etikoa izan, eta dokumentala nondik joan den erabat adierazgarria (pena ez zauldela Eliseoren larrupean).

    Barandiaranen atzeko irudiak ere leku beretik doaz Hasier, tamalgarria. Eta bere liburua, datazioek egiten badira, zertarako balioko duen ikusiko dugu (6 hilabete ditugu).

    UN:F [1.8.8_1072]
    Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
  6. 6
    Iruindarra 
    Igandea, 9. Abendua 2012

    Tamalgarria erabiltzen den doinua.
    1.-Inork ez daki segur benetan garai horretakoak diren edo benetan faltsuak diren.
    2.-Horretaz eskatu dira datazioak.
    3.-Bitartean, inork ez du egia osoa.
    4.-Nola bada erabili kalifikazio hauek?

    Honela ez dugu indarrik batuko. Honela ez goaz inora. hau ez da garbi eta zorrotz hitzegitea. Hau arrokeria da. Eta arrokeriak ez du gauza onik.

    UN:F [1.8.8_1072]
    Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
  7. 7
    euskerarenjatorria 
    Igandea, 9. Abendua 2012

    Iruindarrak arrazoi du eta gure balorazioaren azken bi lerro kendu ditugu. Hala ere, jakin ezazu, Nazioarteko Biltzarrean egon izan bazina, beste ikuspegi bat izango zenuela: ezinezkoa da Arabako Iruñan dagoen altxorra (euskera, latin bulgarra, hizkuntza zelta, historia, paleokristautasuna…) faltsifikatzea, ezinezkoa!

    UA:F [1.8.8_1072]
    Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
  1. [...] eta erridikulizatua, argudiorik gabe, erantzunik gabe, haizeak nondik jotzen zuen jakin ere gabe.Euskeraren Jatorriak egin du bere balorazioa bere [...]

Iruzkina gehitu