Esanahia: Alaitzen gara. Ez dagokigu guri, ez da egokia guretzat.
a)
- Jçioq dugu
- Izioki dugu (Gaudeamus)
b)
- guec ajutu eç dugu
- guek aiutu ez dugu (non nobis sufficit)
Azalpena:
a) Izioki dugu: Gaur egun Bizkaiko tokiren batzuetan ixioki hitza aurkitzen dugu, gutxi gora behera âsugarri, su egiteko gaiaâ adieraziz. Baina nire ustez, antzina beste esanahi metaforiko bat zeukan, eta emozio bizi baten ideia seinalatzeko erabiltzen zen. Gaur egun Bizkaian ere antzeko konposizioak agertzen dira, esate baterako irisigi / irizigi aditzak âpozik, asebete egoteaâ adierazten du, hitz hau izio aditzaren kausatibozko forma bat delarik. Honela, izioki dugu estruktura ânahi dugu / behar dugu / atsegin duguâ bezalako esamoldeetako taldeari legokioke, sustantibo eta aditz laguntzaile batez formaturikoak. Gainera, jatorrizko testuan âgaudeamusâ aditz latindarra ikus dezakegu, eta ziurrenez izioki dugu esaldi horren itzulpena bide da.
b) guek aiutu ez dugu. Esaldi hau aurrekoa baino askoz errazagoa da ulertzea, zeren bere osagai guztiak oso ongi ezagunak baitira. Berriro ânahi dugu / behar duguâ bezalako esamolde baten aurrean gaude, oraingoan aiutu = âegokiâ hitz bizkaitarra aurkitzen dugularik. Jatorrizko testuan ânon nobis sufficitâ = âguri ez dagokigu, ez da gauza aiutua guretzatâ esaldi latindarra agertzen da, beraz, ziurrenez guek ajutu ez dugu horren itzulpena litzateke.
Egilea: Eduardo Aznar
Informazio gehiago:
http://www.errioxa.com/3_personajes/4_1_varios/aznar_martinez.htm
Ostirala, 16. Abendua 2022
Proposamena:
Euskarazko eta latineko glosak ez dira paraleloak baizik eta elkar osatzen dutenak; berdinaz hitz egiten dutenak bai.
a) Jçioq dugu
Izioki dugu / Itxi ongi dugu-Itxungi (Oñ.) dugu
(Gaudeamus) / Poz gaitezen
b) guec ajutu eç dugu
guek aiutu ez dugu / guk ixutu (Oñ.) ez dugu
(non nobis sufficit) / ez da nahikoa guretzat
Nahiz eta OEHko,
aiutu.
Ayuda. v. aiuta.-k ere aukerak dituen.