• Asteartea, Abendua 14th, 2010

Josu Naberan

AITA: buelta asko eman arren ez diot aurkitzen etimologia konbentzigarrik. Izan ere “ahaide” beste hitz bat da bere zentzu bereziarekin, “AITA” hitzetik desberdina.

Aurkeztekotan, honela aurkez daiteke:

AITA/AITE(A): ahaide hitzaren zentzu berarekin?. Horrela balitz, (ahaide=*aho-(ha)-ide?)  enbor bereko kide, berbereek AÏT hitzari ematen dioten antzeko esangurarekin: leinua (Aït Merghat, Aït Sedrat…)

Formari dagokionez, ATTA da beharbada jatorrizkoa (horrela ageri da Kaukasoko varkun eta kubatxi hizkuntzetan; eta Iruña Okan ATA), eta gero  AITA… bilakatu.

Seguruenik, hasiera batean ez zeukan maskulinotasun zentzurik (hitz jentilizio zatekeen), harik eta AMA hitzarekin kontrajarri arte.

Antonio Arnaiz

AITA zalantzarik gabe euskalkietan berdintsua da.

Honako hizkuntza hauetan ere badago: ibiriera, etruskoera, sumeriera eta egiptoera, esanahi berberarekin.

ATA=Atea (erlijio usko mediterraniarra),

Nahiz eta gurutze ondoan agertu, edo “Aita” zentzuarekin (Iruña Okako ostraketan), badirudi erlijio kristau berriak erlijio usko mediterraniarra ordezkatu nahi duela dirudi, antzekotasun semantiko fonologikoak aprobetxatuz.

Gauza bera gertatzen da ADAN eta EDEN Bibliaren Hasieran (Genesis). ADAN ez da pertsona gisa aipatzen, antzineko erlijioko s EDEN, ATA edo ATAN da. Bakarrik, Jerusalemgo Bibliaren 4:25 bersetean Adan Set-en aita gisa agertzen da. Erlijio judeo-kristauak baino ez du pertsonifikatu.

AMA daukaten hizkuntza usko mediterraniar berberetan agertzen da ATA. AITA ez da beste hizkuntzetan agertzen eta, beraz, kontzeptu hau beranduagoko adela dirudi.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Informazio osagarriak9.0101
Atala: Aita
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu