• Asteazkena, Ekaina 05th, 2013

Denboraren poderioz, pertsonak eta hauek egindako lanak, tamalez, ahazten dira. Horregatik, liburu honetan Antonio Tovarren mendeurrenean, berak egindako lana berreskuratu nahi izan du Alvaro Ocariz hizkuntzalariak.

Nor izan zen Antonio Tovar? Gure hizkuntza ikertu eta maite izan zuen persona bat. Haur bat zenean,  Elorrion bizi izan zen eta han hasi zen gure hizkuntza  ikasten. Frankismoren garai ilunetan Katedra bat sortu zuen Salamankan eta Koldo Mitxelena jarri zuen Katedra horren buru. Euskarari buruz hiru liburu idatzi zituen, eta hiruak agertzen dira laburbilduta  liburuan: “La lengua vasca” , “El euskera y sus parientes” eta “Mitologia e ideología de la lengua vasca”. Euskaltzaindia, Eusko Ikaskuntza eta hainbat euskal erakunderi laguntza eman zien.

Gure hizkuntza altxor bat zela konturatu zen eta bere iraupenaren alde lan egin zuen. Liburu honetan bere bizitza eta bere lana  isladatzen dut, euskararen alde hainbeste lan egin zuenari omenaldi bat egiteko asmotan, denok ezagut dezaten nor izan zen eta zer egin zuen euskararen alde .

Liburuaren ale bat jaso nahi izanez gero bidali mezu bat helbide honetara (20 euro, bidalketa dohainik): alvaroocariz[abildua]yahoo[puntu]es

Liburuaren aipamena prentsan

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Alvaro Ocariz: Antonio Tovar, el filólogo que encontró el idioma de la paz1.0101
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu