• Igandea, Ekaina 16th, 2013

Alemaniako Hagenbach-en aurkitutako zilarrezko plakak aurkikuntza oso berezia izan da. Pentsatzen denez, zin egiteko erabiltzen ziren plaka hauek barbaroek Akitanian hartuko zituzten eta gaur egun Alemania den eremura eramango zituzten eta ondoren galduko zituzten gaur egun arte irauteko aukera izanik.

Plaka horietan pertsonen izenak agertzen dira eta Gorrochateguiren arabera izen batzuk akitanieraz omen daude, hau da, euskal izenak izan daitezke. Hemen izen horietako batzuk ikus daitezke:

Sembi  [gen.]
Xembus [nom.]
Obelexxi  [gen.]
Bonnoxus  [nom.]
Carerdonis  [gen.]
Doxxi [gen.]
Hissi [gen.]
Silixiu[s] [nom.]

Ikusten denez, izenetako bat Obbelex da, ia Obelix bezala. Ez dago zalantzarik, plaka hauek Iruña-Veleian agertu izan badlira Descartesekin egin zituzten txiste zital asko egingo zituzten gure datazioen aurkako “ikerleak”. Honi buruzko informazioa: Obelix?

Gorrochateguiren txostena: Placas de Hagenbach

Hagenbach-en topatutako plakak

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu