Osagaiak: zur+bel+o+aga
Esanahia: oihan beltzak (baso sarriak)
Bilakaera:
- zur+bel+o+aga
- zuberoa
Azalpena: Zubero asko dago eta toponimo horrek (gehienek bezala) lekuaren nolakotasuna edo berezitasuna adierazten du.
Toponimo honen kasuan bat nator gorago aipatutako Morvanekin: ZUR-BEL, zur (bois), bel (noir), hau da, OIHAN BELTZA (zura konkretua generikotzat hartuta). Frantsesez bois hitzak zura nahiz oihana adierazten du.
Euskaraz ere zur hitzak zenbaitetan, âegurâ edo âoholâ konkretua baino adiera zabalagoa izan dezake. Horrela, Azkuek jasotzen duenez, zura eta lurra adierazten du (B-oñ-ots), âtout le bien, lit.: bois et terreâ
Beraz, ZUR-BEL (oihan beltz), gehi O (lokatiboa), gehi AGA (ugaritasuna). Hots, baso sarriak dauden lekua. Honen bitartekoa den toponimo interesgarri bat dago Nafarroan, hegoaldetik Urbasara sartzean: ZUNBELTZ, oihan beltza antzinako galtzadak zeharkatzen zuen baso sarriaren atarian.
Izenkideak: Zubero, Zunbeltz
Egilea: Josu Naberan