• Larunbata, Apirila 30th, 2011

Maitzaren 7an, larunbatez, Euskararen Jatorriaren 6. Biltzarra egingo da Garesen. Oppenhaimerren 2. hitzaldia Donostiako Kutxa Aretoan, maiatzaren 11an, 19:00etan

Izena emateko (45 euro bazkaria eta Andeloseko bisita barne) harremanetan jarri euskararenjatorria-abildua-gmail.com.

Jatorriari buruzko 6. biltzar honetan genetikaren gaia izango da hizpide. Genetika arloan egindako azterketak,  Joxemiel Barandiaranek abian jarri zuen teoria baieztatu dute: euskal populazioa, gutxienez, 9.000 urtez bizi izan da euskal lurraldean.

Genetika arloan egindako lanak ezagutzeko, EHUko DNA bankuko Biomics enpresako Marian Martinez de Pancorbo eta Sergio Cardoso genetiskek arlo honetan egin dituzten lanen berri emango digute.

Ondoren, Complutense Unibertsitateko Antonio Arnaizek iberiar penintsulako lan genetikoak azalduko ditu hizkuntzalaritzaren ikuspuntutik.

Gero, Oxfordeko irakaslea den Stephen Oppenheimerrek britainiarren jatorriaz egin duen ikerketa famatua azalduko du. Bertan, britainiarren osagai genetikoen %66 inguru iberiar penintsularen iparraldetik, Euskal Herritik bereziki, datorrela frogatu du (Irlandan %90 esaterako).

Arratsaldean Andelos herri erromatarra bisitatuko dugu, bertan iberieraz idatzitako eta agian euskara izan daitekeen esaldi garrantzitsua aurkitu zelako. Ondoren, Garesen berriro, esaldi honen esanahia aztertuko da eta etimologiari buruz lehenenetariko liburu bat idatzi zuen Agosti Xahoren jaiotzaren 200. urtea ospatuko dugu bere “Aitor kantabriar kondaira” liburuaren proposamen etimologiko batzuk gogoratuz. Euskararen jatorrian herri ekarpena gogoratzen duen bideo bat eman ondoren, Arabako Iruñan azken urte honetan izan diren gertaera nagusiak gogoratuko dira biltzarraren amaieran.

Egitaraua

Hedabideetan:  Erabili.com Deia Sustatu Berria

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Genetika eta Euskararen Jatorria4.5102
Sarrera honen iruzkinak jarrai ditzakezu ondorengo rss jarioaren bitartez: RSS 2.0
You can leave a response, or trackback from your own site.
Iruzkina gehitu