Mikel Belaskoren blogean maiatzean Koldo Mitxelenan Patziku Perurenarekin batera eman zuen hitzaldiaren informazioa ikus daiteke: bideoa, pasarte nagusiak…
Ibaiak, errekak, iturriak… Urak beti erakarri egin gaitu. Esker onez urari
izena ematen diogu eta gure munduan barneratzen ditugu: Deba, Urola, Oria,
Urumea, Bidasoa, Arga, Irati, Eska, Urederra, Ebro…
Batzuentzat, urarekin dugun harremana hain estua da non gure eguneroko hiztegiko hitzik zaharrenak horiexek baitira, ibai izenak. Hizkuntzalari batzuek, esate baterako, euskara ikusten dute Europa iparraldeko hainbat ibai izenetan. Aldiz, herriz herri ibili denak bestelako informazioa hartzen du: urak ez du izenik, lurretik hartzen baitute izena ia beti.
Hitzaldian, beraz, ura izendatzeak sortzen dituen arazoak eta teoriak jorratuko dira. Nola izendatzen dugu ibai bat? Noiztik?
Ostirala, 26. Uztaila 2013
Antxinako ibai famatuenak Eufrates eta Nilo dira, eurak busti bai ziztuzten ezagun ditugun kultura zaharrenak. “Eufrates” BURANO da sumerieraz BE-+URANO “beheko urano” diño. URANO: UR+ANO “ur+zeru=zeruko ur” diño.
“Nilo Azul” ABAI da etiopieraz, bera dalako Nilori %80 ur biltzen dizkion ibaia. ABAI >HAPI dator egiptoeraz. Geroago frantzesak “Nilo” izenaz bataiatu zuten bere ANIL koloreagatik. Haraz gero, euskara apaiz ona izan da urak bataiatzen.