Euskalduntze berantiarraren gezurra EITB eta Alberto Santanaren eskutik
EITB eta Alberto Santana gezurretan ari dira (Euskalduntze berantiarra dokumentala) euskaldunok jatorriz zeltak izan ginela diotenean. Historiak, genetikak, soziopolitikak eta batez ere etimologiak argi eta garbi frogatzen dute erratuta daudela:
- Historia: 40 izen baino gehiago daude euskeraz eta latinez (ez zeltaz) erromatarren garaiko hilarrietan, Araban, Nabarran, Errioxan, Sorian, Burgosen… EITBk eta Santanak hemen zelta hitz egiten zela esaten dutenean.
- Genetika: ez zen biztanleria-aldaketa handirik gertatu III., IV., V. mendeetan, hain aldaketa erradikala justifikatzeko.
- Soziopolitikoa: garai hartan latina ofiziala bazen, nekez ordezka zezakeen botere militarrik ez zuen hizkuntza ez-ofizial batek beste hizkuntza bat. Izan ere, euskerak atzera egin zuen lurralde askotan garai hartan: Akitanian, Errioxan, Burgosen, Aragoin…
- Etimologiak: Gorbea (go-orbea…), Anboto (anbaildu-oto: amildegi handia…), Deba (de-eba hau da, arrokaren ebaki batetik sortzen den iturria, izan ere, jaiotzan dagoen “Fuente De” horixe esan nahi du: Iturria), Nerbioi (Nerbion <Urbion izenaren bilakaera izan daiteke? Uretan jaio eta Urbin amaitzen delako, biak Ur erroa dutenak. Edo Ler-bi-oi (>Nerbioi) jaiotzan bi iturri ikusgarri dituelako eta toponimian L>N sarritan ikusten delako? Edo latinezko Nerva hitzetik agian. Baina nondik atera dute zelta dela?
a) Azken albisteak
Iruña-Veleiaren gaiarekin batera, Euskalduntze berantiarraren ipunari buruzko hitzaldiak ematen ari gara: Donostia, Deustu, Amurrio, Otxandio. Zure herrian horrelako bat eman nahi baduzu jarri harremanetan: euskerarenjatorria@gmail.com. Eman zen lehenenago hitzaldia:
b) Euskalduntze goiztiarraren bideoa (2018)
Euskeraren Jatorriak egindako balorazioaren bideoa, gaia ulertzeko (6 min)
c) Dokumentala salatzen: Euskeraren Jatorria eta Biltzarre-Historiazaleon eskaera EITBko Administrazio Kontseiluari eta ekintza (2018)
2018ko otsailaren 27an gutun bat eman genien EITBko Administrazio Kontseilukideei eta eskaera argi egin genien: utzi atal hori emititzeari. Baina muzin egin diote.
Euskeraren Jatorriaak Euskaltzaindia, Eusko Ikaskuntza eta EHUko historia irakaslerekin batekin hitz egin geuen eta haien lana egiteko eskatu genien, telebistak gezurrez betetako dokumental hori etengabe ematea iraingarria delako. Euskaltzaindiak gutun bat bidali zuela eta Eusko Ikaskuntzako kide batek euren kontrako iritzia azaldu zietela erantzun ziguten baina ez dute besterik egin, ez dira Administrazio Kontseilutik joan, “aho txikiarekin” azaldu dute euren desadostasuna, ez modu irmoan.
Horrez gain egitura Euskeraren Jatorrikook egitura hau jarri genuen ate aurrean “Celtas cortos, capitulos infumables” testuarekin:
Horrez gain Euskeraren Jatorriak 2017an Soraluzen txango bat prestatu zuen, “ibai urtsuenek euskal izena dute” gaiarekin eta martxoaren 17an hitzaldia “mendi altuenek euskal izena dute” izenarekin. Horietan landu ziren proposamen batzuk: 1-Astxiki-Anboto, 2-Aratz-Aralar.., 3-Burgoa-Gorbea 4. Erro-Larrun-Oiz 5. Ori-Sollube-Txindoki…
d) Dokumentala salatzen: 31 lagunek sinatutako gutun publikoa (2016)
2016ko urrian 31 lagunek sinatutako gutuna publikoa egin zen. Sinatzaileek gogor kritikatu zuten dokumental hori eta kentzea eskatu zuten. Hona hemen sinatzaileak:
Artikulua honako hauek sinatu dute: Aitzol Altuna (idazlea), Juan Martin Elexpuru (SOS Iruña-Veleia), Mikel Sorauren (Nabarralde), Koldo Urrutia (Euskeraren Jatorria), Leopoldo Zugaza (editorea), Jose Luis Lizundia Askondo (Euskaltzain emeritua), Patxi Zabaleta (euskaltzaina), Jose Luis Orella Unzue (historialaria), Iñaki Sagredo (historialaria), Gontzal Mendibil (kantaria), Joan Mari Irigoien (idazlea), Jose Mari Esparza (editorea), Eneko del Castillo (Xabier Mina Elkartea), Pako Aristi (idazlea), Gotzon Barandiaran (idazlea), Eñaut Etxamendi (kantaria), Patxi Azparren (antropologoa), Juan Antonio Urbeltz (folklore ikerlaria), Jabier Goitia (geografoa eta ikerlea), Antton Jauregizuria (zizelkaria), Nerea Rementeria (irakasle ohia), Ander Iturriotz (EHUko irakaslea), Mikel Urkola (EHUko irakasle ohia), Jon Nikolas (ikerlea), Fernando Sanchez Aranaz (historialaria), Patxi Alaña (euskera teknikaria), Iñaki Mendizabal Elordi (idazlea), Joxe Austin Arrieta Ugartetxea (idazlea), Jon Gorriño (ingeniaria eta historialaria), Juan Madariaga Orbea (historialaria, Nafarroako Unibertsitate Publikoa), Jerardo Elortza (UNEDeko irakasle ohia).
Eta hemen argitaratutako gutuna: Berria
e) Dokumentala salatzen: Aitzol Altuna
Aitzol historialariak Lehoinabarra blogean ere luze-zabal idatzi zuen eta liburu bat argitaratu du, gai honetan sakontzeko asmoz.
f) Dokumentala salatu duten artikuluak (bat izan ezik)
Askoren artean: Euskalduntze berantiarra salatzen
Aitzol Altuna Lehoinabarra Una película sobre la falsa tesis de la “euskaldunización tardía”
Jabier Goitia: el poder contra la inteligencia Deba: propuesta etimologica
Juan Martin Elexpuru: Baskoniako ipuin bat
Patxi Arangurenen Inquietos vascones (alde)
Juan Martin Elexpururen Inquietos vascones pero no tanto
Eliseo Gilena Oir campanas y no saber dónde
EITB oker-oker dabil: Vaskoniako historia bat ez da gure historia
Patxi Arangurenen XXI.eko euskalduntzea eta Aitzol Altunaren erantzuna
Euskalduntze berantiarraren teoriaren ezinezkotasuna
Hilarrietako hitzak eta euskalduntze berantiarra
Goitia eta Altunaren erantzunak Santanari: Gorbea, Anboto, Deba, Nerbioi, Oka, Briga
g) Hedabide espainiarrak teoria honen alde txaloka
http://politica.elpais.com/politica/2015/09/22/actualidad/1442936658_416697.html
Artikulu hori erantzuteko gure elkarteak El Pais egunkariari bidalitako artikulua ez zuten argitaratu
http://euskararenjatorria.net/?p=22921&lang=es
Muy Interesante
http://www.muyhistoria.es/prehistoria/articulo/el-origen-de-los-vascos-671460710535
h) Zergatik? euskaliberismoa baztertzeko eta zeltismoa bultzatzeko Academia de la Historia nola jokatzen ari den
Espainiak iberiar-euskaldunak baztertu zeltiberoen mitoa sortzeko
Historia ofiziala: iberiarrak>zeltiberiarrak>zeltak
Bakoitzak nondik kobratzen duen jakitea ondo dago. Izan ere, bakoitzak defendatzen duen diskurtsoan eragina izaten du eta. Diario de Noticiasen pasa den urtean Gorrochateguiri egindako elkarrizketak informazio asko eman digu. Osorik irakurtzea eta paragrafo bakoitzean atzean dagoen edukiaz gogoeta egitera gonbidatu nahi zaituztegu. Lerro artean irakurtzera alegia. Hemen argi eta garbi ikusten da Espainiako Kultura Ministerioak (disimulatzeko Industriari ordaintzeko esan diote) hiru proiektuetara bideratzen duela dirutza hemen dituen 15 langile eta beste 10 bekadunen bidez (25 guztira!!!! Euskaltzaindiak ikertzen dituen langileak baino gehiago).
Espainiako Gobernuak Euskal Filologian dituen langileak
i) ETBren Euskalduntze berantiarraren bideoa (ETBren dokumentalak)
Trailerra: 4 minutu
Dokumentala euskeraz:
Dokumentala gazteleraz
https://www.youtube.com/watch?v=OD_4NafatqE
i) Baskoniako beste historia bat dokumental sortaren gainerako bideoak
Guztien trailerrak euskeraz
http://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/baskoniako-historia-bat/bideoak/
Bideoak EITB nahierara
Youtuben: euskerazkoak ez ditugu topatu:
Una Historia de Vasconia 1 – El mito de la caverna – YouTube
Historia de Vasconia 2 – Los pueblos guerreros de Vasconia – YouTube
Una Historia de Vasconia 3 – Las águilas de Roma – YouTube
Una Historia de Vasconia 4 – La euskaldunización tardía – YouTube
Una historia de vasconia | 5.- Juego de Reyes y Reynas – YouTube
Una historia de vasconia | 6.- A través del Camino de … – YouTube
Una historia de vasconia | 7.- Otoño de sangre – YouTube
Una historia de vasconia | 8.- La última bandera – YouTube
Una historia de vasconia | 10.- El honor de los vascos – YouTube
Una historia de vasconia | 11.- Los vascos y la revolución – YouTube
Una historia de vasconia | 13.- Las reinas del verano – YouTube