Joseba Mintegi Eskisabel (Ordizia, 1964) irakaslea da eta garrantzi handia ematen dio hizkuntzaren “magia” ikertzeari eta jendeak erraz ulertzeari.
Euskeraren Jatorriko kidea da 2012an Diman egindako VII. Biltzarraz geroztik eta zenbait hitzaldi eta ponentzia idatzi eta eman du.

Ondorengo arloak ikertzen ditu:

  • Euskara aztertu duten ikertzaileak.
  • Euskal hitzen etimologia, Euskal hitzen jatorria eta esanahia.
  • Erdal etimologia euskal erroetatik abiatuta.
  • Urteetan zehar, ahoskeran gertatzen diren aldaketak, bokal eta kontsonanteen eboluzioa.
  • Ustezko euskal eta iberiar tokizenak Eurpoan eta gainerako bazterretan.
  • Euskera, Gaztelera, Galegoa eta Latinen arteko hiz maileguak. Zeinek zeini mailegatzen dio.
  • Iberiar penintsulan eta inguruetan barrena, Euskal-iberiar hitzak duten hilarri eta epigrafeen inbentarioa.


Aurkezpenak

Euskeraren Jatorriari buruzko jardunaldietan

  • 2017an, Nafarroa Garaiko Irurtzunen ospatutako XI. Biltzarrean, Hamaikagarrenean zorionez izenburuarekin, -ka, -ke, -ga, -ge euskal atzizkiaren eta gaztelerara eta beste hainbat hizkuntzetara emandako hitzen etimologiaren inguruan. Paperean
  • 2018an, Gipuzkoako Elgoibarren ospatutako XII. Biltzarrean, Zientzia dogmaren gatibu izenburuarekin, gure hizkuntzak jasaten dituen gehiegikeria “zientifikoak” salatzen du. Paperean
  • 2018ko irailean Oñatiko Araotzen burutu zen Euskeraren Xarmaren 1. Bilkuran “Euskera eta -ka, -ke, -ga, -ge atzizkia. Kapanagaren euskal ikuskera” izenburuarekin. a Paperean
  • 2019an, Bermeon ospatutako XIII . Biltzarrean, “XX eta XXI. Mendean Bittor Kapanaga ikerlea” izenburuarekin, Otxandioko aztia izenez ezagutu zen euskalari handiaren bizitzak emandakoak. Paperean, Bideoa
  • 2019ko Urrian, 1. Historialdian, Ziordian, Euskerak izandako balioeste eta gutxitze prozesua aztertzen du Erromatarren opari pozoitsua: Latinaren kimera deitutako hitzaldian. Bideoa
  • 2022an, Arabako Iruña Okako Tresponde herrian ospatutako XVI. Biltzarrean, Euskaliberiar hitzak peninsula osoko hilarrietan izenburuarekin iberiar penintsulako epigrafietan jasotzen diren “ustezko” euskal izenen inguruan. Paperean, Bideoa

Hizkuntza eta kultura iberikoari buruzko jardunaldietan

  • 2017an, Salduie-Zaragozan ospatutako 3. Jardunaldietan: La lengua vista con otros ojos izenburuarekin hizkuntzaren bilakaeraz eta -ka, -ke, -ga, -ge euskal atzizkiaren nondik norakoak azalduz. Paperean
  • 2023an, Salduie-Zaragozan ospatutako IX. Jardunaldietan: Estelas y altares de los siglos I a IV en la península izenburuarekin. Bideoa