Filipe Oihanbururen euskal deituren hiztegia interneten jarri da
Filipek, edo Philippe izen ofiziala erabilita, zeregin bat zuen erretiroa hartzen zuenerako: euskerari ekarpen handi bat egitea, bere bizitzan zehar dantzen bidez eskaini zion tamaina berekoa: gure identitatearen osagai garrantzitsuak diren euskal deiturak aztertu, etimologiak ikertu eta dena jendearen esku jartzea.
Lan hori erretirorako utzi zuen, denbora asko eskatzen zuelako eta horrela izan zen. Urte batzuk eman zituen lan hori guztia egiten baina azkenean lortu zuen eta emaitza 40.000 deitura jaso zituen 3 liburuki izan ziren. Deitura horiek 11.750 erregistrotan bilduta daude.
Deitura bakoitzean hitz zatiketa eta etimologiak, osagai horrekin lotutako gainerako deiturak eta azalpena hiru hizkuntzatan eskaini zigun: euskeraz, frantsesez eta gazteleraz.
Bere aurretik arlo honekin beste ikerle batzuk egon dira eta zenbait lan egin dituzte, besteak bestek, Luchaire, P. Raymond, Eleizalde, Lopez-Mendizabal, E. Goienetxe, Mitxelena, Lopez de GereƱu, Jimeno Jurio, Arzamendi, Narbarte, Mujika, Mogrobejo eta Kerexeta. Baina Oihanburuk, Kerexetarekin batera, bilketa lan potoloena egin zuen.
Filipe 102 urterekin hil zen iazko abenduan baina orain 5 urte baimena eman zion Euskeraren Jatorriari lan hori interneten jartzeko, nahi zuelako ahalik eta gehien ezagutu eta erabiltzea eta horri esker gaur egun Paleohiztegian ikusi daiteke: https://www.paleolingua.net/index.php?lang=eu
Paleohiztegian beste zenbait hiztegi jasotzen ari dira eta euskal abizenei dagokienez Nicolas Narbarte eta Jose Antonio Mugikarenak ere ikusi daitezke. Horiez gain beste batzuk baditugu, euskera, gaztelera, iberiera, etruskera eta guantxera hizkuntzetakoak.
Eskerrik asko, Filipe, euskerari emandako guztiagatik!