- Grafitoak faltsuak direla dioen laborategi bakarra ez da inpartziala, euskalduntze berantiarrarekin ere lotuta dagoelako
- Europako arkeologoek ez dute laborategi honetara ezer bidaltzen, ez duelako ez mailarik ez azpiegiturarik; izan ere, grafitoen txostena egiteko mikroskopio bat erosi behar izan zuten ad hoc
- Laborategi horretako teknikari bakar batek, Jose Vicente Navarrok, grafito batzuk faltsuak direla esan du metalen presentzia dagoelako, baina badirudi garraiotik ala garbitzetik datozela, 5-20 mikra inguru baino ez dituztelako eta ez 50-300.
- “Kasualitatez” Martin Almagroren anaia, Antonio, laborategi horretan ere ari da lanean
- Eliseo kanporatzeko UPVko Madariagak antzeko txapuza bat egin zuen
a) IPCE laborategiko Jose Vicente Navarro Gascon
Instituto del Patrimonio Cultural Español deritzon laborategia euskalduntze berantiarra bultzatzen duen Ministerio de Culturaren baitan dago.
Laborategi horretako teknikari bakarrak, Jose Vicente Navarrok, dio grafitoak faltsuak direla azaletan metal modernoak daudelako. Metal horiek leku askotatik etor daitezkee: piezak ateratzeko lan tresnetatik, garbitzean erabiltzen den uratik, langileen eraztun edo gerrikoetatik, grafitoak garraiatzeko erabiltzen diren erretiluetatik…
Izan ere, Navarrok epaiketan grafitoak aluminizko erretiluetan eduki zituela esan zuen nahi gabe. Une horretan grafitoak faltsuak zirela esaten ari zen, erakutsi zuen grafikoan aluminioa proportzio altuetan ikusten zelako (negar egitekoa!).
Epaiketan Defentsako Mikel Albisu geologoak egin zuen proba azaldu zuen: iltze, kuter eta aizto batekin zeramiketan idatzi eta grafitoan geratzen diren metal aztarnak aztertu. Lehenengoaz 300-100 mikrako aztarnak geratzen ziren, eta kuter eta aiztoaz egindakoetan 50 mikrakoak. Baina Navarrok topatutako hondarrak 5-10 mikrakoak ziren eta oso gutxitan 20koak.
Horrek zer esan nahi du? Zeramika gogorra denez idazteko indar handia egin behar dela. Beraz, Navarrok topatutako 5-10 mikrako hondarrak lurretik ateratzeko tresnak ikutzean edo garbitzean atxikiko ziren baina ez idaztean.
Gainera, benetako datazioa egiteko ez da gainazalak aztertu behar, baizik eta letren barruan dauden karbonatoak, sedimentuak eta kedarrak zenbat denbora daramaten hor inkrustatuta aztertu behar da. Baina hori ez dute egin nahi eta ez dute egiten uzten. Zergatik?
b) Antonio Almagro Gorbea
Ministerio de Culturaren laboratorio honetan egiten du lan eta Martin Almagroaren anaia da. Hau da, euskalduntze berantiarraren ideologo nagusiaren anaia, aurreko mezu baten esan genuen bezala. Beste kasualitate bat?
c) Juan Manuel Madariaga Mota
EHUko irakasle honek Eliseo 2008an kanporatzeko antzekoa esan zuen: grafitoen gainean osagai moderno bat zegoela eta horregatik faltsuak zirela. Baina Eliseok salatu zuen moduan, osagai hori apurtutako zeramika zatiak itsasteko erabiltzen den kolarena zen.
Madariagak, harrapatu zutela ikusita, bere txostenetik esandako hori kendu zuen Aldundian erregistratzean eta grafitoak benetakoak ala faltsuak ziren ezin zela jakin jarri zuen.
Euskeraren Jatorria