Ama-Atan jaso dutenez, Epaitegiaren aginduz eta orain gutxi arte inork jakin gabe, Iruña-Veleiako grafitoak egiazkoak ala faltsuak ote ziren argitzeko beste txosten bat egin zuten: Antelo Txostena.
Txosten horren jatorrizko bertsioa koloretan ez diete akusatuei pasatu eta Elexpuruk bere blogean jaso duenez, irakurri dutenek ez dute piperrik aditu, hau da, txostenaren erredakzioa ez dago ulertzerik, ez duelako ondorio argirik jarri nahi izan, hau da, haientzat egiazkoak diren ala ez.
Badirudi Epaitegiaren txostenak Aldundiak EHUko Letren Fakultutateko zenbait irakasleri agindu zizkien txostenen estilokoak direla, hau da, mesedez grafito hauek faltsuak direla arrazoitzeko idatzi zerbait baina lanaren ondorioz egiazkoak direla ondorioztatzen badute, ez esan ezer eta kitto (Madariagaren txostenarekin gertatu zen moduan).