Aukeratutako etiketa ◊ visita ◊

• Osteguna, Iraila 10th, 2015

Bitxia izan da Atapuerkan hainbat urtetan lanean egon eta horko gizakien aztarnen azterketa genetikorik plazatu ez izana orain gutxi arte. 2013ko amaieran  esan zutenez, Atapuerkako gizaki batzuek Siberian aurkitutako beste batzuekin harremana zuten:

Euroxpress La secuenciación del genoma de un fémur de 400.000 años encontrado en Atapuerca revela un vínculo inesperado entre los homínidos de Europa y una misteriosa población, los homínidos Denisova, que vivieron al suroeste de Siberia. La teoría evolutiva ha dado un salto gracias a la investigación llevada a cabo entre el Equipo de Atapuerca y el Instituto Max Plank de Antropología Evolutiva (Alemania).

Baina orain, Atapuerkako 8 gorpuzkien DNAren azterketarekin (ez da lagin egokia, inondik inora, kontuan hartuka ehunka eta milaka gorpuzki daudela han), hau esatera ausartu zaigu bertako zuzendaria den eta azterketa honetan parte hartu duen Juan Luis Artsuaga: «Es interesante ya que los vascos se han considerado siempre una singularidad europea no solo por su idioma único -que no parece tener relación con las lenguas del grupo indoeuropeo- sino también por su genética. Se ha sugerido que representan una continuidad de más de 10.000 años, y que son descendientes de las poblaciones del Paleolítico de la zona. Ahora hemos visto que eso es rotundamente falso, que no se pueden considerar tan antiguos».

Zorionez, azterketa gehiago ditugu, eta zabalagoak. Lehenengoa “The Origins of de British” Stephen Oppenhaimerrena. Berak Irlanda eta Britania Handiko 10.000 pertsonen laginak aztertuta (ez 8 Atapuerkan bezala) zera ondorioztatu zuen: irlandarren %90a eta britainiarren %70a genetikoki kantabriar-euskal-akitaniar aterpetik joandakoak direla, orain 15.000 urte hasi zen prozesu luze batean, glaziazioa desagertzen zen ahala. Ondorio berdinera heldu dira Euskal DNA Bankuko ikerleak diren Marian Mtez de Pancorbo eta Sergio Cardoso. Hau da, antzekotasun genetikoa egon da eta horrek, Joxemiel Barandiaranen teoria baieztatzeaz gain, alegia, euskal etnia, gutxienez, 8.500 urte daramatzala hemen, 15.000 urteko epera luzatu dute  euskaldunen jarraikortasuna.

Azterketa honek izugarrizko aldaketa ekarri zuen Irlanda eta Britainiako historian, zelten ondorengoak zirela uste zutelako baina inork ez zuen zalantzan jarri, bere metodologia eta laginaren zabalera eztabaidaezinak zirelako.

Ondorioz Arsuagak egindako azterketa genetiko hau ez letorke bat orain arte egindakoekin, izan ere, orain 5.000 urte Mediterraneotik etorritakoak genetikoki nagusitu baziren, nola demontre egon daiteke Irlandarantz orain 15.000 urte joan zirenen eta oraingo euskaldunen artean harreman genetiko hori?

8 pertsonen laginak hartuta, nola esan dezake ez dagoela euskaldunen jarraikortasun genetikorik Paleolitotik orain arte?  Non daude Atapuerkako beste ehunka eta milaka gorpuzkien azterketen emaitzak?

Arsuagak esandakoan oinarrituta, El Diario Vasco(?), El Correo eta beste hedabide asko haien lana “ongi” egiten ari dira gure kontra: euskaldunak “baserritarrak” (ohore handiz) eta Ekialdetik orain 5.000 urte etorri gara.

Mediterraneoarekin eta Europako lurraldeekin harreman genetiko handia egon dela ezin da ukatu eta horren frogak badaude (Atapuerkakoak barne). Gainera horrek atzo aipatutako Kapanagaren teoriari indarra emateko balioko luke, baina ordezkapen nagusirik ez, jarraikortasuna egon delako. Hau da euskaldunak ehiztari-biltzaileak izan gara, baserritarrak ere bai eta hemen daramatzagu milaka urte. Alegia estatu “etorriberriek” ukatzen digutenaren kontra, hemen betidanik izan gara, Euskal Herria.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteazkena, Iraila 09th, 2015

Albiste garrantzitsua dator gaur hedabideetan: euskaldunok Atapuerkako lehen nekazarien ondorengoekin antz gehien dugun herria da euskal etnia gara. Horrek, berriz ere, Joxemiel Barandiaranen lanak baieztatu ditu, eta badatoz Openhaimerrek britaniar eta irlandarrak euskal-kantabriar-akitaniar aterpetik datozela egin zuen ikerketaren ildotik.

Ikerketak ere badio, migrazio handi bat etorri zela Ekialde Hurbiletik, nekazaritza ekarri zuena.

Gogoratu behar dugu, Bittor Kapanagak eta ondoren Josu Naberanek esan zuten moduan, euskeraren baitan hiru iturburu nagusi daude: iberiarra (Atapuerkakoa litzatekeena), mediterraniarra (Neolito garaian etorri zena) eta hirugarren bat, Europa barnetik etorri zena.

Beraz, aurrerantzean ATAPUERKA idaztea egokiagoa litzateke, ez?

Berria: Ekialde Hurbiletik gurera

Atapuercako lehen nekazarien ondorengoak dira euskaldunak, ikerketa baten arabera. Ekialde Hurbileko migratzaileen eta bertakoen nahasketa dago haien oinarri genetikoan

Atapuercako (Burgos, Espainia) lehen nekazari-artzainen genoma ikerketek erakutsi dute duela 5.000 urteko gizaki haien eta gaur egungo euskaldunen ezaugarri genetikoen arteko lotura. Uppsalako Unibertsitatea (Suedia) buru duen nazioarteko ikertzaile talde batek egindako ikerketaren emaitzak argitaratu ditu Proceedings of the National Academy of Sciences of the USA.

Ikerketak, besteak beste, babestu du egungo euskaldunen arbasoak Neolito garaikoak direla, eta beste hipotesi hau baztertu dute, alegia, Paleolito garaikoak izatea. Ildo horretan, Ekialde Hurbiletik duela 7.000 urte Europara barreiatu ziren migratzaile haiek —besteak beste, nekazaritza, artzaintza eta bizimodu sedentarioa ekarri zuten— Iberiar penintsulara ere ailegatu ziren, eta, pixkanaka-pixkanaka, 2.000 urteko prozesu batean, jatorrizko herri ehiztari-biltzaile nomadekin nahastuz joan ziren. Nahasketa horretan daukate jatorri genetikoa gaur egungo euskaldunek, ikertzaileon arabera…

El Diario Vasco (?): El origen asiático de los baserritarras

Los vascos comparten los genomas más puros con los primeros agricultores de la Península

Un estudio genético de los pobladores de Atapuerca de hace 5.000 años acaba con el mito de que los vascos actuales descienden de los cazadores paleolíticos

El correo de Burgos Genomas antiguos vinculan a los primeros agricultores de la zona de Atapuerca con los vascos

Revela que se debe buscar entre los primeros agricultores y ganaderos a los ancestros más antiguos de los vascos actuales, a diferencia de otras hipótesis, en las que se relaciona a los vascos con poblaciones de cazadores y recolectores anteriores a la llegada de los primeros agricultores

El diario de Leon Un estudio genético sitúa el origen de los vascos en Atapuerca

Un estudio genético cuyos resultados publica la revista PNAS, de la Academia de Ciencias de Estados Unidos, revela que se debe buscar entre los primeros agricultores y ganaderos de Atapuerca, en Burgos, a los ancestros más antiguos de los vascos actuales. Según en una nota de prensa el Museo de la Evolución Humana, el estudio, realizado a partir de la secuenciación de los genomas de los restos de ocho individuos encontrados en Atapuerca contradice la hipótesis más extendida entre la comunidad científica, que sitúa el origen de los vascos en poblaciones de cazadores y recolectores anteriores a la llegada de los primeros agricultores.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)