Aukeratutako etiketa ◊ atlantiar ◊

• Astelehena, Maiatza 23rd, 2016

Berrian elkarrizketa luzea egin diote Xabi Oterori. Gauza askoren artean Atlantiar biltzarreko erronka estrategikoaz hitz egin du:

Praileaizko aztarnategia inguruko harrobiko dinamitatik salbatzeko mugimendutik sortu zen euskal kultura ikertzeko eta zabaltzeko Jauzarrea elkartea, hain zuzen ere.

Harrobikoek erakundeak menpean hartuak zituztela ikusita, bilkura egin genuen EHUn. Hamazazpi ginen, eta ideiak bota genituen. Dagoeneko manifestazio askotxo egiten direnez, beste zer edo zer egitea proposatu nuen arreta pizteko arazoaz: liburu bat. Hazten hasi ginen, eta liburuan 200-400 pertsona aritu ziren. Tristea da ikustea urteotan kulturan aurrera egin beharrean atzera ari garela. Alderdi guztietan jende jatorra eta jende txatxua dagoela ikusi genuen, eta gizartean behar duguna kultura dela. Hori behar da, etorkizunean gauza aldrebes hauek gerta ez daitezen.

«45.000 urteko euskal zibilizazioa azaltzeko» Atlantiar Kongresua antolatu izan duzu azken urteotan. Ondorioak?

Munduko ikertzaileak bildu nahi nituen euskaldunei buruz dakitena kontatzeko, objektiboki, emozioek traba egin gabe. 157 ikertzaile ditugu orain laguntzen. Genetika lana egiten ari gara Kanadan. Indigenen DNAren 400 lagin hartuta ditugu, euskaldunenarekin parekatzeko. Stephen Oppenheimer genetistak lotura egongo dela uste du, gainerakoak eszeptikoak dira. Horrek bermatuko du lanaren kalitate zientifikoa.

Loturarik ez bada topatzen, denbora alferrik galtzea izango da ikerketa?

Geuk ditugu Oppenheimerren eta Smithsonian Institutioneko [AEB] Dennis Stanfordek eta Margaret Jodryk gaiaz aterako dituzten liburuen euskara, gaztelera eta frantseserako mundu osorako eskubideak, eta haiek euren lanetako izendegia moldatu nahi dute: euskal babestokia, Euskal Herria, euskaldunak, Bizkaiko golkoa hitzak erabiliko dituzte, eta horiek betirako geratuko dira. Estrategikoa da. Argi gera dadila euskaldunen nortasuna. Zaila izango denez Unescok euskara gizateriaren ondare izendatzea, izan ditzagun behintzat munduko ia 200 zientzialari esaten euskara Europa mendebaldeko hizkuntza oinarria dela, genetikak hori baieztatzen duela eta arkeologiak ere baieztatzen has daitekeela. Ados, oraingo arazo berak izango ditugu, baina baita beste zerbait geure alde ere.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Astelehena, Otsaila 16th, 2015

Maiatzaren 15ean Irungo Ficoban Atlantiar Biltzarra:

Goizez
Ron Williamson
Brad Loewen
Gustav Henningsen  
Robert Grenier
Iñaki Egaña
Juan Jose Ibarretxe
Arratsaldez
Stephen Oppenheimer   
Theo Vennemann
Peter Bakker   
Bruce Bradley  
Dennis Stanford
Margaret Jodry
Lionel Sims   
John Koch
Laurier Turgeon

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Larunbata, Otsaila 08th, 2014

Besteak beste, Stephen Oppenhaimer eta Theo Vennemann izango dira:

Ostirala, 2014ko maiatzaren 16a. Ficoba. Irun.

08:00: Dokumentazioa jasotzea.

09:00: Biltzarraren Aurkezpena eta Hasiera.

09:10: MIXEL ETXEKOPAR. Lur garaietako soinua.

09:25 Aurkezpena. ATLANTIAR proiektua. XABI OTERO. Arraiotz.

09:40: Hizkuntza indoeuroparrak eta tokiko hizkuntzak Historiaurrearen bukaeran; zelteraren sorrera. JOHN KOCH dokt. Cymru. Gales.

10:20: Atsedenaldia

10:50: Hasierako leinu genetikoen iraupena jende berriaren ekarpenaren aurrean Europako Ertz Atlantikoan. STEPHEN OPPENHEIMER dokt. Oxford.

11:30: Substratu baskonikoa Erdialdeko Europan: ekonomiak toponimian utzitako isla. THEO VENNEMANN dokt.  Munich.

12:10: Etimologia baskonikoak, ikuspegi (aurre-)historikoaren argitan.
GEORG BOSSONG dokt.  Suitza

12:50: Artzaintzaren eta nekazaritzaren lehen zantzuak Euskal Herrian. FERMIN LEIZAOLA. Euskal Herria.

13:10: Atsedenaldia bazkarirako

14:40: Baskoiak eta Erromatarrak, Euskal Herriko historia K.a I. mendetik K.o. V. mendera: hurbilketa bat. MERTXE URTEAGA dokt. Irun.

15:15: Espazioaren antolaketa, baskoien eta haien auzokideen lurraldeak. Antzinaro berantiarra, frankoak eta bisigodoak. MIKEL POZO. Gasteiz.

15:40: Euskaldun guztiak erresuma piriniarraren baitan. Nafarroako Erresuma, euskal estatua Europan. AITOR PESCADOR irak. Euskal Herria.

16:15: Newporteko itsasontzia, XV. mendekoa: euskal ontzigintza eta merkataritza Atlantikoa. NIGEL NAYLING dokt. Arkeologoa.  Cymru/Gales.

16:45: Nafarroako Erresuma Gaztelako eta Aragoiko koroek haren lurralde penintsularra inbaditzearen aurrean. PEIO MONTEANO dokt. Iruña.

17:05 15 minutuko atsedenaldia.

17:20: Euskararen bilakaera Erdi Aroan. Hizkuntzaren espazioak Nafarroako Erresumaren inbasioaren ondoren. KOLDO ZUAZO dokt. Euskal Herria.

17:45: Euskaldunen presentzia goiztiarra San Laurendi ibaiaren estuarioan eta Kanadan. LAURIER TURGEON dokt. Quebec.

18:30: 15 minutuko atsedenaldia.

18:45: Hizlariendako galderak. Solasaldia.

19:45: Biltzarraren bukaera.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)