Aukeratutako etiketa ◊ atlasa ◊

• Astelehena, Abendua 23rd, 2013

Bizkaien Euskaltzaindiak egindako Hizkeraren Herri Hizkeraren Atlasen 5. liburuxkaren aurkezpena jaso dute:

… Andres Urrutia euskaltzainburuak dinoanez, dialektologia ikertzea ezinbestekoa da hizkuntzen garapenean, batez be euskerearen kasuan, euskalkiek gorpuztu dabelako gaur egun daukagun ondarea. Oinarrizko batasun batetik abiatuta, herrian herriko forma desbardinak ikustea aberasgarria dala dino Urrutiak. Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako hizkuntza politikako sailburuordeak adierazo dauenez, mintzamolde anitzetan murgiltzeko modua da atlasa, ganera, interneti esker, herritar guztien esku dago.

Ana de Castro Bizkaiko Foru Aldundiko euskera zuzendariak honakoa azpimarratu dau: Herri bat ez da ezer oroimen barik; geure ardurea da aurrekoengandik jaso dogun ondarea ahoz aho eta eskuz esku ondorengoei helarazotea. Euskerearen zabalkundean, urrats garrantzitsua da atlasa, Baztarrikak ganeratu dauenez.

Bilboko aurkezpenean batutakoek nabarmendu dabe, euskalkien eta herrian herriko hizkeren barri jasotea ez dala euskera batuaren kontra egitea. Batua eta herri hizkerak ez dira kontrajarritako errealidadeak, alkar elikatzen daben errealidade beraren alderdi bi baino, dino Baztarrikak. Euskerearen batasunean eta garapenean aurrera egiteko, euskerearen ondarearen aldaera guztiak aintzat hartzea ezinbestekotzat jo dau sailburuordeak, nora goazan jakiteko, nondik gatozan eta non gagozan jakin behar dogu.

Dialektologiari buruz hitz politikak baina, gaur egun erakunde publikoek, euskalgintzak eta Euskaltzaindiak euskalkiak babesteko ez planik, ez programagarik ez dutela argi ikusten da. Zerbait egin beharko litzateke.