Aukeratutako etiketa ◊ fuego ◊

• Ostirala, Ekaina 10th, 2016

Ekainaren 2. asteburu horretan PhilondenxĀ  (Pautik 40km-tara) seguruenik ezezagunena den baina Euskal Herrirako oso garrantzitsua izan zen aldi historikoari buruzko jardunaldiak egingo dira. Aldi hori, V. mendea, erromatar inperioa jausi zenean eta kontrabotere bat sortu zenean “transizioaren” “traizioari” aurre egin ahal izateko (Erromako botere patriarkal eta zentralistari beste itxura bat eman nahi izan zioten Elizaren mozorropean, betiko jauntxoek agintzen jarraitzeko). Orduan, Nafarroako erreinua sortu ahal izateko baldintza egokiak sortu zirela diote ikerle batzuek.

Hizlariak:

- Felix Rodrigo Mora
- Jon Nikolas
- Afri – Maria Bueno Gonzalez
- Txema Uriarte
- Tomas Urzainki

Aurkezpena

Bagaude mugimenduak Galian eta Hispanian batez ere V. mendean egon ziren (Garonaren eta Ebroren artean, hau da, Euskal Herri historikoan). Estatu erromatarren krisi orokorrari emandako erantzuna izan ziren. Haiei buruz gutxi badakigu ere haien ideiak honako hauek izan ziren: gizarte aske, komunal eta burujabea eta elkarbizitza.

Monakato kristau iraultzailearekin (zenobitismoaarekin) zuen lotura bikoitza zen. Batetik mugimendu horren pertsona adierazgarria Marsellako Salviano izan zelako. Bigarrenik, bagaude mugimenduko heroi batzuek ideia zenobitikoak bereganatu zituztelako.

Bagaudeak Goi Erdi Aroaren iraultzaren protagonistak dira, orden erromatar eta erromatar ostekoa likidatzeko asmoz sortu zena. Bertan bi indar batu ziren, batetik herri aurrerromatarren tradizioei eusten zizkieten herriak. Bestetik, hastapeneko kristautasunaren ideiak, Nizearen Kontzilioan (325) Eliza sortzeko traizionatu zituztenak, baina geroago, mugimendu monastiko, eremitiko eta zenobitikoaren bidez berreskuratu zirenak.

Hortik Europa berri bat sortu zen, Goi Erdi Aroan hain zuzen ere.

Ikerle batzuek mugimendu bagaudiarrak seguruenik zuzenbide piriniarraren oinarriak eta Nafarroako Erreinua sortzeko baldintzen sortzaileak izan zirela diote. Beste batzuek ordea gai honi buruz informazio gutxi dugula diote.

Ekarpena: 65 ā‚¬ (janaria eta ostatua barne)

Antolatzailea: HUN – HerriUNibertsitatea

Laguntzailea: Bagauda Kolektiboa

Informazioa eta izena emateko: herriuni@gmail.com- 636 875 734

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Igandea, Ekaina 05th, 2016

IruƱa-Veleiaren 2. Nazioarteko Biltzarreko ekimenetan 600 lagun inguruk hartu dute parte

Bagaude iraultzari buruzko jardunaldiak ekainaren 11-12an

Epaileak SOS IruƱa-Veleiak jarritako Julio NuƱezen aurkako kereila onartu du

Xabi Otero Berrian: euskera Europa mendebaldeko hizkuntz oinarria

Carme Jimenez Huertasen liburua: No venimos del latin II

Basko-kantabrismoa, europarren genetika eta Ribero-Meneses

Iberierazko LEIS hitzari buruzko eztabadaida

Begi hitzaren balizko etimologiak

ENA: 37.200 agiri

48-Jatorriberri_2016martxoa-maitza

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)