Aukeratutako etiketa ◊ barcina ◊

• Ostirala, Apirila 10th, 2015

Euskal kulturaren kontra ari direnak, kanpotarrak zein hemengoak, kuarentenan egon beharko lirateke, edozein ardura edo kargu politikotik urrun.

Lorena Lopez de Lacalle eta Yolanda Barcina horren erakusleak dira:

Lopez de Lacallek froga zientifikorik gabe 400 grafito lurperatu nahi izan zituen, interes ekonomiko eta akademikoz beteta dauden  EHUko Letren Fakultateko zenbait irakasleri neurrirako txostenak agindu eta denon diruaz ordaindu zituen benetako adituei (arkeometria, erromanizazioa, latin arrunta…) iritzia eskatu gabe, sektore oso bat hondeamakinaz suntsitu zuen Julio Nuñezen bidez, datazioak egiteari behin eta berriz uko egin dio (argitzeko dugun bide zientifiko bakarra, kata kontrolatuak eta auditorekin batera) …

Yolanda Barcinak Iruñeko Gaztelu plazan zegoen izugarrizko altxorra (termak…) hondeamakinaz suntsitu zuen, euskal kulturaren bestelako adierazpideen kontra etengabe jardun du…

Lorena Lopez de Lacallek Julio Nuñezen bidez suntsitutako sektorea Iruña-Veleian

Yolanda Barcinak Iruñeko Gaztelu plazako termak eta beste zenbait ondare arkeologiko garrantzitsu suntsitu zituen

Zein da bi hauen aldea?  Yolanda Barcina zerrendatik kendu dute eta Lorena Lopez de Lacalle ez!!

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)