Aukeratutako etiketa ◊ batua ◊

• Asteartea, Urria 07th, 2014

I├▒igok Astizek azken atala euskalkiei zuzentzea logikoa da, horiek izan direlako galera handiena jasan dutenak. Euskalkiak bazter-bazter utzi izana batuaren eta euskeraren kalterako izan da. Mendebaldean adibidez, , batutik gehien aldenduena izan den euskalkia izanik eta hiztun gehien, lubakia handiegia izan da. Labayru ingurukoek argi esaten zuten, transmisio bideak ezarri behar zirela (lehen hezkuntzan euskalkian egitea, alfabetatzea euskalkian oinarritutaÔÇŽ) baina kasurik ez eta hiztun multzo handiegia galdu du euskerak.

Astizen azterketan faltan somatu da ere euskera batuaren aurreko saiakerei buruz ezer aipatu ez izana: Azkueren proposamena, etab.

Horrez gain, batua egiterakoan euskeraren jatorria kontuan ez hartzea izan da beste hutsune nabarmenetakoa da nahiz eta hemen ezer ez aipatu. Sarkisian ikerle armeniarra hona etortzen zenean ez zuen ulertzen nola demontre ari zen Euskaltzaindia euskera batua taxutzen jatorrian ezertxo ere ikertu gabe eta honela horixe esaten zuen harrituta: Euskara nora doan jakiteko, nondik datorren jakin behar da!

Hitz batzuetan hartutako erabakiak erabat okerrak izan dira, adibidez, geure hizkuntzaren hitzik garrantzitsuena: euskera. Gaur egun honela araututa daude hitz hauek, -era atzizkia osagaia dela kontuan hartuta: hizkera, bizkaiera, nafarrera, zuberera, eta munduko hizkuntzak berdin: japoniera, islandiera, errusiera, italiera, greziera, gazteleraÔÇŽ eta Euskaltzaindiaren aldizkaria: Euskera. Baina bi hitz, beste nonbaitetik etorri izan balira arautu zizkigun Mitxelenak: euskara eta erdara. Bittor Kapanagak eta beste askok zioten moduan, erabat desegokia eta zentzugabea zen hori baina ez zieten kasurik egin.

Edo toponimian seguruenik gehien agertzen den osagaia: Aitz eta Atx bi modutara daukagu. Toponimo guztiak (200dik gora) h gabe arautu dira: Aizkorri, Atxarte, Axpe, Azpitarte, …. baina horren osagaia den lehenengo erroa arautzean H jarri zioten euskera batuan: haitza. Nola da posible?

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: Artikuluak  | Etiketak: , , ,  |  Iruzkina gehitu
• Astelehena, Urria 06th, 2014

Berria egunkarian I├▒igo Astizek euskera batuaren sorrerari buruz 5 atalez osatutako azterketa idatzi du:

1. atala Hastapena Baionan 1964an: Txillardegi, Davant…

Hanka askoko mahaia. Babesa behar zuen proposamenak, ordea. Hori bazekien Txillardegik, eta babesa bilatu zuen horregatik bilkuretan. ┬źBatzorde ‘multi-partido’ horietako bat eratu genuen┬╗. Biribil nahi zuen mahaia abuztuko biltzarraren aurreko biltzarretan. EAJko bi partaide: Telesforo Monzon eta Jesus Solaun. ETAko bi kide: Eneko Irigarai eta Txillardegi bera. Hiru apaiz: Roger Idiart, Piarres Andiazabal eta Jean Hiriart-Urruti. Eta Enbata-ko ordezkari bat: Davant. Baziren izen gehiago ere, baina horiek ziren ziurrak. Bere adarrekoa bakoitza, baina guztiak mahai beraren bueltan, eta guztiak norabide berean bultzaka.

2. atala Baionatik 1964 – Arantzazura 1968.

Xabier Kintana: Mitxelenaren bedeinkazioa ┬źEuskara batuan bi apostolu egon ziren, eta ebanjelista bat. Apostolu bat prosan izan zen Txillardegi, beste apostolua poesian izan zen Aresti, eta Mitxelena izan zen ebanjelista┬╗. Oso eginkizun garrantzitsua aitortzen dio hizkuntzalariari Xabier Kintana euskaltzain eta Euskaltzaindiko idazkariak. ┬źArestik eta Txillardegik gogor egin zuten batasunaren alde, eta lan oso onak idatzi zituzten, baina haietariko bat ere ez zen hizkuntzalaria, teoria aldetik ez ziren hain itzal handikoak, eta Mitxelena bezalako katedratiko bat euskara batuaren alde jarri izana ezinbestekoa izan zen. Batuari izena eta bedeinkazioa eman ziona Mitxelena izan zen┬╗. Baina ez zen beti 1968an bezain nabarmen agertu batasunaren alde.

3. atala: batuaren bultzatzaileak

Joxerra Etxebarria: Klasekide batek galdera egin zionean: ┬ź┬┐C├│mo se dice electr├│n en euskara?┬╗. Etxebarria, zuri. Ematen du anekdotak garai hartako giroa erakusteko.┬źBeharbada ez zen electr├│n izango, baina gisako hitz teknikoren bat zen, eta ni zuri geratu nintzen. Ez nekiela esan beharrean, zera esan nion: ‘Eso no se dice‘. Eta egia zen: halakorik ez zen esaten euskaraz. Galdera hori shock bat izan zen niretzat, eta pentsatu nuen esaten ez bazen, ba, esaten hasi beharko genuela. Eta orduan ohartu nintzen analfabeto hutsa nintzela, euskara idatzia sekula ikusi gabea┬╗. Bere burua alfabetatzen hasi, eta besteak alfabetatzeari ekin zion gerora.

4. atala H letra dela eta egon zen leherketa:

Herria, erria ala eRia. Mundua ulertzeko era bat bultzatzen du grafia bat edo beste aukeratzen duenak. Izan ere, maiz ez dira erabat filologikoak izaten hizkuntzaren inguruko eztabaidak, eta euskara batuaren kasua ez da salbuespena. Gatazka haiek gertutik ezagutu zituen Joxe Azurmendi pentsalariarena da esaldi hau: ┬źBatasuna ez zen proiektu politiko bat, baina kontzientzia politiko bat suposatzen zuen┬╗. Euskal Herri osorako kultur hizkuntza estandar bat sortzea zen helburua, baina kontsentsua ez zen erabatekoa.

Aurrez ere izan ziren talkak, baina bereziki muturtu ziren jarrerak Euskaltzaindiak euskara batuari babesa erakutsi ostean izan ziren. Hego Euskal Herrian izan zuen eztabaidak pisu nagusia, eta paradoxikoki Hego Euskal Herrian isila den hizkiak eragin zuen zalapartarik handiena: h letrak. Ikur bilakatu, eta marxismoarekin, antiklerikalismoarekin eta ETArekin ere nahasi nahi izan zuten batasunaren aurka ziren zenbait eragilek. Amildegi bilakatu zen herritik errirako aldea zenbaitentzat.

5. atala batua eta euskalkiak

Argi: euskalkiak dira euskara batuaren historiako harri koskorra. Batasun prozesuak abiada hartu zuenetik 50 urte joan diren arren, itxi gabe dago eztabaida. Aspalditik da handia hizkuntza estandarraren gaineko kontsentsua. 1978an egin zuen, Bergaran, Euskaltzaindiak hamar urte lehenago hartutako erabakien jarraipen biltzarra, eta argi ikusi zuten batasunaren arrakasta bertan bildutako hizkuntzalari eta soziologoek. Baina egun hartan zehaztu zuten egiteko gelditu zitzaiena ere. Egindako hitzarmeneko bosgarren puntuan dator esaldia: ┬źEuskalkiak eta tokian tokiko hizkerak aztertu eta landu behar direla uste du [Euskaltzaindiak]┬╗. Arrazoi soziolinguistikoek bilakatu zuten euskara batuaren muina Sara, Elizondo eta Oiartzungo euskarek osatutako ardatza, eta minduta sentitu ziren horregatik erdialde horretatik urrun ziren zenbait euskaldun. Gaur egun ere, nagusiki arrazoi soziolinguistikoek zailtzen dute batuaren eta euskalkien arteko bizikidetza.

Eta batuaren eredua aski onartuta eta aski hedatuta dagoela ere, ozen jarraitzen du eztabaidak. Agian ozenago, batua aski onartuta eta aski hedatuta dagoelako. ┬źEuskalkien buelta┬╗ izendatu du mugimendua Igone Etxebarriak, Labayru ikastegiko kideak. Irmo, Koldo Zuazo euskaltzain urgazle eta euskalki ikerlariak ere. ┬źEuskalkien polemika bizirik eta konpondu gabe dago┬╗.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)