Aukeratutako etiketa ◊ berria ◊

• Asteartea, Uztaila 05th, 2016

Euskal Herria milaka urtez iraun duen herria izatea, batzuen arabera, honengatik izan da: hitzen zuzentasunagatik, hau da, gauza bat esateko erabiltzen den hitza eta hitz horrek adierazi nahi duena bat egitea da. Adibidez, kutsatzaile kantzerigenoak zabalduko dituen errauskailu bati gure arbasoek ez lioteke “zabalgarbi” izena jarriko. Ez lukete ge-zur-rik esango, hau da, “zuhurtzia faltarekin” (“gezur” hitzak horixe adierazi luke eta) ez lirateke ibiliko. Hitz gutxi, ondo esanda, zuzenak, gezurrik gabeak (onerako edo txarrerako), arbitrarietarik gabekoak.

Bizkaiko egunkarietan ez da azaldu ganoraz Gipuzkoan argitaratzen den Berriak behar bezala jakitera eman duen albistea: “Zabalgarbi”ren inguruetan artseniko aztarnak hirukoiztu egin direnez bertako landareak ezin direla jan.

Plastikoa erretzea erabat kaltegarria dela jakiteko ez da aditua izan behar

Erraustegian dirutza itzela gastatuta, zarama ondo bereiztearen kontrako politika bultzatzen ari dela jakiteko ez da aditua izan behar

20 kilometroko diametro batean 800.000 pertsona bizi direla kontuan izanik, erraustegia jartzea zentzumenaren aurka zihoala jakiteko ez zen aditua izan behar

“Zabalartsenikoa” (planta kutsatzaile eta hiltzaile horri horrela deituko bagenio hobeto) bizkaitarren osasunaren aurka doa eta, gutxi balitz, Gipuzkoan beste bat egin nahi dute. Zorionez, gipuzkoarrak, bizkaitarren aldean, gogor ari dira: guras.o.s., medikuen taldea… Eutsi gogor eta ea bizkaitarrek planta horren kontra zerbait egiten duten

El Paisen artsenikoa minbiziarekin lotu dute (jakina zena)

Berria

Espainiako Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiko (CSIC) ikerlaria da Fernando Palacios, eta gertu-gertutik kasu egiten die ingurumenarekin eta kutsadurarekin zerikusia duten gaiei. Zabalgarbiren inguruan metatzen ari den kutsadura ikertzen duen txostenaz galdu dio BERRIAk.

Zabalgarbi ireki zutenetik hirukoiztu eta laukoiztu egin da inguruko landareen artseniko kantitatea. Zer iruditzen zaizu?

Instalazioaren eraikuntzaren eta funtzionamenduaren inguruan, aurreikuspena falta izan da. Izan ere, eraiki aurretik kontuan hartu beharko zuten aspalditik jakinekoa den gauza bat: hiri hondakinen erraustegiek substantzia arriskutsuak isurtzen dituztela inguruan. Hain zuzen ere, artsenikoari buruz, duela hiru hamarkadatatik dakigu sortzen dela, honako hauek erretzean: hiri hondakinak, araztegietako lohiak, egur tratatuak, larru eta ehun hondakinak, ospitaleetako, nekazaritzako eta pintura fabrikazioko materialak.

Jakina da Zabalgarbin material horiek errausten ari direla?

Artsenikoa erabiltzen da pigmentu, koloragarri, anilina, zeramika, osagai elektroniko solido, botika, intsektizida, errodentizida eta herbizidetan, besteak beste. Produktu horietako batzuk errausten dira Zabalgarbin, ingurumen baimen bateratua berritu zutenean —2011n— eman zuten ebazpenean irakur daitekeenez.

Diario Vascon egiaren aurkako zentsura etengabekoa da gai honetan: DiarioFatxo

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteartea, Ekaina 21st, 2016

Badira hiru zentsura mota: osoa, partziala eta nahaste zentsura. Iruña-Veleiaren kasuan erderazko hedabide gehienek (Arabako eta Bizkaiko El Correoak, El País, El Mundo, Deia) zentsura osoa aplikatzen dute: egiazkotasunaren alde ez dute ezer argitaratzen eta kitto. Horrela, nahiz eta 7 urte hauetan bidalitako hamaika prentsa ohar, artikulu… ez dute ezer jarri.

Euskerazko medioek ezin izan dute horrelako zentsura  osorik egin, euskeraz material izugarria sortu delako 7 urte hauetan, interneten eta abarren bidez, eta, zentsura partzialera edo nahaste zentsura aplikatzera jo dute. Zertan datza nahaste zentsura? Ba batzutan egiazkotasunaren aldeko zerbait argitaratzea edo ez, baina, aldi berean, ildo editoriala eta albiste nagusien bidez irakurleei gauzak argi ez daudela sinistaraztea.

Iruña-Veleiari buruzko 1. Nazioarteko Biltzarra egin genuenean, izugarrizkoa izan zen: Edward Harris Bermusadetik ekartzea, Joaquim Baxarias Bartzelonako Museotik, Antonio Rodriguez Colmenero Santiago de Compostelatik… Haiek eman zituzten hitzaldiak paregabeak izan ziren. Eta faltsukeriaren aldekoak ez agertzea, haien argudioak defendaezinak direlako oso nabarmena izan zen. Horri erantzuteko El Correok Arabako arkeologiari buruzko artikulu luze bat egin zuen, Iruña-Veleiako biltzarra eta gaia aipatu gabe noski (zentsura zuzena). (Horrk kontrapublizitatea ere du izena)

ETBk zentsura zuzena eta nahaste zentsura erabili zituen: biltzarra inongo informatiboetan ez azaldu, etorritako kanpoko eta hemengo aditu gehienak ere ez elkarrizketatu eta orekatua zirudien eztabaida bat antolatu zuen zinez orekatua ez zena, gaia ez zegoelako ondo enfokatuta, gai hau arkeometriak zientifikoki ebatzi behar duelako, eta ez delako hizkuntzalarien iritzietan oinarritu behar.

Lau urte pasatu ondoren eta Iruña-Veleiari buruzko 2. Nazioarteko Biltzarra egin dugunean Berriak 7 orrialdeko erreportaje luze bat egin eta ETBk orain lau urte izan zuen joera bera izan du: gaia erabat desenfokatuta eman du, parte hartu duten adituen eduki berriak ez ditu aipatu (Ulrike, Satue, Urkola, Harrisen gutun gogorra…), Gorrochateguiren gezur guztiak balekotzat ematen ditu kazetari onek egiten dituzten galdera zorrotzekin inolaz ere moztu gabe…

Prentsako artikuluetan, liburuetan bezala, hasiera eta amaiera dira garrantzitsuenak. Berriaren erreportajearen hasieran Gorrochateguiren hitzak bereganatu ditu kazetariak irakurleei grafito  horiek ezinezkoak direla sinistarazteko (onartezina!) eta gero Eliseok Euskotrenen laguntza ekonomikoa amaitzearen beldur zela eta horregatik faltsutu omen zituela (dena kazetariak esanda, Berriaren ildoa). Baina adituen batzordekideek faltsukeria izateko dituzten arrazoi guztiak (7 gutxienez) hitz erdirik ez. Eta amaiera apoteosikoa: Alberto Barandiaran, kazetaritza mertzenarioaren adibide gorenaren disparoak: adituek faltsuak direla esaten duten bitartean faltsuak izango dira. Adituek? Zeintzuk? Bere lagunek? Ze egiazkotasunaren alde aditu gehiago dago, gehiago idazten dute, aldizkari zientifikoetan argitaratzen dituzte gauza batzuk eta Parisko Unibertsitate batek horietako bat liburu bihurtu du. Grafilogiaren muntaia zabalduz Eliseo sutara bidali nahi izan zuen eta gaur egun ere torturarekin jarraitu nahi du (7 urte froga zientifikorik gabe inputatuta eta orain urte bete gehiago). Bere jarrera doilorrak Berriaren ildo editoriala ezin hobeto islatzen du.

Badirudi modus operandi bera izan dela: ETBren programa eta Berriaren artikulua biltzarrak egin eta 4 astera etorri dira biak; euskaldunek  gai honetan nahasteko erabili dute, argitzeko baino; enfoke desegokia eman diote; aditu gehienak faltsukeriaren alde daudela irudikatu dute; eztabaida zientifikoaren bidez ia dena argitu dela ezkutatu dute;  hondeamakinek egindako triskantzak ez dituzte ia aipatu (zergatik, ondorioak…) …

Arabako Diario de Noticias ere azken urteotan estilo bera erabili du: gauzak erabat nahastu jendeak gauza argirik atera ez dezan. Hasieran alderdi bien material gehiena argitaratzen zuen, zuen eta ondo, bakoitza bere iritziarekin baina azken bi urte hauetan ETBn eta Berrian ikusi dugun nahaste sistema hobetsi du.

ETB eta Berriaren nahaste zentsura horrekin 100 urte bueltaka egon gintezke polemika honekin. Ez dute euskera lagundu, ez dute egia argitzen lagundu, ez dute bakoitza dagokion lekuan jartzen lagundu. Hau tristezia!

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Igandea, Ekaina 19th, 2016

Orain bi aste Berria egunkariak  Iruña-Veleiari buruz erreportaje luzea egin zuen, 7 orrialdeekin:

Berria: Iruña Veleiak hamar 10 urte. Hamarkada bete puskak ezin batuz. Iñigo Astiz.

Arkeologoen odisea judiziala. Iñigo Astiz.

Fibularen kasua Veleiaren ispiluan. Iñigo Astiz.

Hamar urte ezbaian. Berria.

Eta justizia? Alberto Barandiaran.

Bertan, gako garrantzitsu asko (datatzeko egindakoaren eta ez egindakoaren balorazioak, kata kontrolatuak, auditoriak…)  eta protagonista nagusienetako batzuk (Harris, Txillardegi, Knnör, Ulrike, Colmenero…) aipatu ere ez zirenez egin, artikulu hau bidali genuen, Berriako irakurleek 2016ko ekainean eduki behar den informazioa eduki zezaten. Artikulu hau idatzi genuen bezperan Berrian agertu da. Beraz, mila esker. Ondoren , Euskeraren Jatorria elkarteak erreportaje horri buruzko balorazioa (testu osoa, ez laburtua):

Iruña-Veleiaren gaia ulertzeko Berrian falta ziren puntu guztiak

Euskal Herrian azken hamarkadatan izan dugun eztabaidari buruz hedabideen isilkeria apurtzeko, Berriak igande honetan erreportaje luzea eskaini digu. Beraz, lehenengo eta behin, gaiari dagokion garrantzia eman izana eskertu behar zaio. Gainera iritzi saila beti ikuspegi biei irekita egon da. Hala ere, irakurri ondoren, informazio garrantzitsu asko jaso gabe geratu dela uste dugu, hain zuzen ere eztabaida hau ulertzeko gako nagusienetako batzuk. Beraz, gure ustez, irakurleak gaia ondo ulertu nahi badu, hona  hemen falta ziren puntuak labur-labur:

Gaiaren enfokea. Artikuluan ez da Henrike Knörr aipatzen eta hemen gakoa da. Berak zioenez gai hau funtsean arkeologikoa da eta arkeologiaren tekniken bidez noizkoak diren esan behar digute eta gero hitz egin beharko zuten hizkuntzalariek, historialariek, etab. Henrikeren ustez grafitoak berantiarragoak izan zitezkeen, VI-VIII mendeetakoak, baina ez zituen inoiz faltsutzat hartu. Knörrek dioena logikoa da, gai hau arkeologoek eta arkeometriak ebatzi behar dutelako. Horrez gain, ez dugu ahaztu behar Euskal Filologian irakasten den teoria nagusia, Koldo Mitxelenak taxututakoa, oraindik frogatu gabe dagoen teoria bat dela, Iruña-Veleia arte ez dugulako euskerazko testu zaharrik eduki. Beraz aurkikuntza bat faltsua dela esateko gaur egun Mitxelenaren teoria ez da nahikoa.

Arkeologiak gai hau argitzeko dituen hiru bideak: katak, auditoriak eta datazioak. Artikuluan ez da aipatzen hau argitzeko hiru bide zientifiko daudela eta gai honetan ez dela bat ere aplikatu. Katak, adibidez, leku batean agertutako gauzak zalantzan jarri direnean gaia argitzeko erabiltzen da: eztabaidaren alde bakoitzean daudenek leku horretan kata batzuk egiten dituzte. Hemen Eliseo Gilek eta Adituen Batzordeko Perringek eskatu zituzten baina uko egin zieten. Horrelako kata baten bidez, Alemanian faltsutzat hartutako Nebra diskoa egiazkoa zela frogatu zuten, aurkitutako lekuaren ondoan falta zitzaion txanpon bat agertu zelako. Eliseok grafitoak topatu zituen lekuen ondoan kata batzuk egin izan balira, horrelakoak agertu daitezkeen ala ez jakingo genuke.

Auditoriak. Eliseo Gilek indusketan Harris Matrix metodoa erabili zuenez, bere lana auditatu daiteke. Are gehiago, ondoren egon den EHUko lana ere auditatu beharko litzateke, lan biak nola egin diren jakin dezagun. Hau ere, noski, ez da egin. Enpresa baten egoera ekonomikoa zein den jakiteko 10 urtez iritziak eta iritziak entzuten egongo ginateke auditoria bat egin gabe?

Datazioak. Arkeometria objektuak noizkoak diren esaten digun arkeologiaren adar zientifikoa da eta Aldundiaren Batzordean eta ondoren ez da arlo honetako inor deitua izan gaia argitzen laguntzeko. Hilketa bat argitzeko DNA aditurik eta probarik egongo ez balitz bezala. Berriaren artikuluan analitiken gai hau aipatzen da baina alboz eta ez gai nagusi  gisa, nahiz eta hau gai honen erdigunean egon, arkeometriaren lana horixe delako eta gai hau behin betiko argituko digun zientzia delako. Iruña-Veleian zeramikak, hezurrak eta adreiluak datatu daitezke. Eliseo Gilek 100 grafito datatzea eskatu zuen eta Adituen Batzordeak eta Aldundiak ezetz esan zioten. Nola da posible, zu faltsuak direla seguru bazaude, ukatzea? Ziur bazaude 100 ez, 200 grafito bidaliko zenituzke datatzera zure teoria egiaztatzeko, ez? Baina, faltsuak direla hain ziur badaude, zergatik ukatu diote Eliseori datatzea eta kata kontrolatuak egitea?

Bestetik egin diren analitikak ez dira ondo azaldu baina lotsagarriak izan dira, azaletan zer dagoen ikustera mugatu direlako. Grafitoak garbitu egiten dira, esku askotatik pasatzen dira eta metal modernoen arrastoak geratzen dira eskuilekin garbitzean. Nola egin dute horrelako txapuza bat arkeometria laborategietara bidali beharrean? Datazioak egiteko, zeramiketan idazkunen barrunbeetan geratzen diren sedimendu eta karbonato kaltzikoek zenbat denbora daramaten aztertu behar duzu, edo adreilua bada, termoluminiszentzia egin behar duzu, edo hezurra bada karbono14. Mesedez, XXI. mendean gaude! zergatik Aldundiak eta Epaitegiak ez ditu egin nahi izan 10 urte hauetan? Zergatik ez dute argitu  nahi?

Eztabaida zientifikoa. Gaia argitzeko laugarren bidea dugu baina ezin da inondik inora arkeometriaren, katen edo auditorien aurretik jarri, hizkuntzalaritza eta historia zientzia zehatzak ez direlako. Berriaren artikuluan ez da aipatzen egiazkotasunaren aldeko 25 txosten daudela, eta horietako bi aldizkari zientifikoetan argitaratu direla. Ez da aipatzen 25 txosten horietan faltsukeria defendatzeko botatako argudio gehienak erratuta daudela frogatu dela. Ez da aipatzen ospe handiko adituek grafitoen egiazkotasunaren aldeko argudioak eman dituztela. Adibidez, Edward Harris ez da artikuluan agertu, arkeologia modernoaren sortzailea dena eta munduan arkeologo ezagunenetakoa izanik. Pasa den urtean bidali zuen gutunean oso gogor mintzo zen: munduan ez duela inon ikusi arkeologo batzuk froga zientifikorik gabe inputatuta egotea. Azaldu zigunez, akusatzaileak grafitoak bere esku edukitzea eta beste alderdiari (Eliseo Gili) ikusten ere ez uztea ez da inon pasatzen eta Estatu Batuetako Epaitegietan horregatik soilik hurrengo egunean artxibatuko litzatekeela.

Berria egunkariak ez ditu 25 txosten egileetako gehienak aipatzen

Aipatu ez den beste aditua Txillardegi da. Lakarrak Leizarragaren aditza ez duela ondo menperatzen erakutsi zigun Biblian agertzen den aditz bat Josebak Iruña-Veleian faltsutzat hartzeagatik. Edo Hector_Iglesiasen txosten ikaragarria, nazioarteko ikerle askoren  teoria serioenak eta onartuenak eta haien obra garrantzitsuenak sakon aztertu ondoren, faltsutzat emandako gauza pilo bat argitu dizkiguna: Core, Miscart, Denus, Deidre, Naia… (ez da egia Gorrochateguik dioena, inork ez dietela haien argudioak zuzendu, guztiz kontrakoa baizik). Orain Hectorrek liburu bat argitaratu du egindako lan handi horrekin Pariseko unibertsitate baten eskutik. Hectorrek dioen bezala, pertsona batek 400 grafito horiek faltsutu baditu Nobel saria eman beharko litzaioke, horien atzean dagoen jakinduria argitzeko berak arlo askotako ikerle piloren lanak kontsultatu behar izan dituelako.

Aipatu ez den beste aditu oso garrantzitsua Antonio Rodriguez Colmenero da, Santiago de Compostelako Unibertsitatekoa, historian doktorea. Iruña-Veleiaren 1. Nazioarteko Biltzarrean eman zuen ponentzia oso ona izan zen,  erakutsi zuen ezagutza zabalagatik: onomastika erromatarra, ikonografia kristaua… Benetan ostraken altxorra ulertzeko irakurri beharreko txostena. Antoniok dio Iruña-Veleiako Azken Afaria aurkitutako zaharrena dela eta oso erraz datatu daitekeela.

Txosten grafologikoa. Artikuluan gai hau ez da aipatu eta Aldundiaren faltsukeriaren teoria defendatzeko hedabideetan gehien erabili duten sasiargudioa izan da. Denborak Eliseori arrazoia eman dio eta txosten horrek ez duela ezertarako balio diote orain denek. Aldundiak 50.000 euro baino gehiago gastatu ditu haien tesiaren alde egongo zen txosten bat eduki arte, eta ez du nahi izan kanpoko laborategi espezializatu batean 3.000 eurorekin grafito bakar bat datatu nahi izan? Zergatik?

Joko zikina. Artikuluan ez da aipatzen baina faltsukeriaren aldekoek gauza “desegoki” gehiegi egin dituzte: Batzordekoek isilpekotasuna mantentzeko konpromisoa zutenean publikoki hitz egitea (Gorrochategui), interneten faltsukeriaren ideia zabaltzeko 3 filtrazio epe horretan egitea, “Descartes” agertzen zela hedabide guztiei esan eta barrezka gainera, benetan Eliseok esandako “Miscart” agertzen zenean, EHUko Arkeologia Sailak 2010ean sektore oso bat hondeamakinaz suntsitzea antzeko grafito gehiagorik agertu ez dadin, eta orain 2015eko abenduan beste eremu aberats bat ere suntsitu omen dute, San Juan komentua aurkitu dutela esatea orain 300 urte non zegoen jakina zenean…

Egia zabal dadin egin den etengabeko lana. Amaitzeko, artikuluan ez dira aipatu baina gogoratu beharra dago gai hau argitzeko 7 urte hauetan egindako ekintza pilo bat: 2008an zabaldu zen Ostraka Euskalduna bloga,  gaiari buelta ematen hasteko abiapuntua izen zena, Durangoko Azokan Agiñaldek eta Euskeraren Jatorriak gai hau argitzeko egindako adierazpena, Geu Gasteizek atera zituen 2 ale une zail horretan, SOS Iruña-Veleiak jasotako 2.100 izenpe, bisita gidatu alternatiboetatik pasatu diren 400 pertsona, herriz herri eman diren hitzaldi piloa, Aldundiaren aurrean astero egiten den enkartelada, azken biltzarrean egin den eta jadanik 350 lagunek ikusi duten grafitoen 1. erakusketa… horiek guztiak geure euskera, historia eta kultur duintasunaren aurka egindako eraso hau salatzeko eta argitzeko.

Espero dugu informazio honekin irakurleek ikuspegi osatuagoa izatea.

Euskeraren Jatorria. 2016ko maiatzaren 10ean

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteazkena, Apirila 27th, 2016

Atzo Gasteizen SOS Iruña-Veleiak, Euskeraren Jatorriak eta Martin Ttipiak, Lurmenen laguntzarekin antolatu duten biltzarraren berri emateko prentsaurrekoa egin zen.

Bertan azaldu zuten egitarau oparoa, maiatzaren 2tik 13ra luzatuko diren hainbat ekintzekin: hitzaldiak, erakusketa, grafitoen erreprodukzioen azalpena eta bisita gidatua. Hiru herritan egingo da: Donostian, Langraizen eta hitzordu nagusia Gasteizen.

Prentsaurrekoan kazetariek Nuñezen kontrako kereila nola zihoan galdtu zuten eta SOS Iruña-Veleiako ordezkariak azaldu zuenez, momentuz Nuñez ez da Epaitegira joan nahiz eta pasa den ostiralean hitzordua zuen. Azpimarratu zuen Epaileak ondareari kalte egin izanaren zantzuak egotea ontzat eman duela eta horregatik  kereila tramitera pasatzea onartu duela.

Berria

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Igandea, Urria 04th, 2015

Jabier Goitiak, HUNek antolatutako udako ikastaroan emandako sarrera hitzaldia

a) Sarrera

Legezkoa da esatea gaur egun Euskeran oinarrituta egiten ari diren ikerketa gehienak unibertsitateak aintzat hartzen ez dituen pertsonak egiten ari direla, haiek jarritako denbora eta gogoari esker. Horrez gain, Euskaltzaindiak ez du ikusmira handirik izan eta bere gaitasuna toponimia, orografia eta gramatikan behar ez diren aldaketak sartu ditu eta zaila izango da aurreko egoerara itzultzea.

Larramendi, Hervas, Azkue, Lopez Mendizabal eta Mujika bezalako pertsonak izan dira orain gutxi arte eskura dauzkagun lanak batu, landu eta gorpuztu dutenak. Zorionez, 1975etik aurrera zeregin honetan jende gehiago parte hartzen hasi zen, Euskera eta Euskalkien ezagutza sakona zutenak, eta baita (nire aita, Juan Goitia bezala), intuizioz jantzita zeudenak ere. Ikerle hauek gure hizkuntzaren errorik sakonenak azalera ateratzen hasi dira, aterkinen ziriak bezala, inon agertzen ez diren baina geure hizkuntzari tinko eusten dioten erroak hain zuzen ere.

Azken berrogeita bost urteetan aitaren urrats eta metodoak jarraituz eta dokumentazio zabala eta ondo antolatuta edukiz (Googlek erraztu du geroztik funts zaharretara heltzea), dokumentu asko lehen inkisidoren eskuetan bakarrik zirenak, 1555 erro isolatzea lortu dut. (Ikusi eranskinean agertzen den laburpena).

Sustrai hauek tresnarik nagusiena dira egungo Euskera  “birbobinatzeko”, eta beraien bitartez iragan zoragarria desestaltzeko, iragan bat, zerikusirik ez daukana oraingo “kulturak” sartzen dizkigun ideia: iragana latz eta iluna izan zela. Hori ere ez da batere egia!

Tresna hau bagerik ezinezkoa da ikerketa egitea; beraz, orain arte egin den guztia, gaur egungo “ezagutza-corpusa” osatzen duena, baliobakoa da; gainduta  geratzen da berehala toponimiaren hustuketan oinarritutako metodologia berriaren bidez.

b) Euskeraren berraurkikuntza

Gure hizkuntza ez da izan hiri, baserri edo/ta komentuetan forjatua, ezta ere iturri bakar bateko urez eginda; armiarmaren sareak bezala baizik, aterriaren azpian eta lokagune ugaritan oinarrituta: ingurumenaren behaketa, gertakari guztien azterketa, munduan zehar ibiltzen ziren ehundez ibiltariz osatutako taldeen arteko  etengabeko informazio trukea (nomadak zirelako) eta baita kontakizunen eta ahozko transmisioaren bidezko oroimen historikoa, euskarri grafiko barik.

Horregatik egon izan zen, seguruenik, antzekotasun linguistiko handia garai horretan, toponimia amankomun bat eta gaur egungo hizkuntzen oinarria. Hizkuntza hori, milez urte geroago “geltoien”  (sedentarismoa) etorriaz  hasiko zen desberdintzen, gaur egungo “hizkuntz familiak” deitzen duguna jatorri bera izan zutela ahaztuta.

Berbak (gehienak izenak, adjetibo eta aditzak) desegiten direnean, beraien erraiak agertzen dira. Eta errai horien gainean semantika eraikita dago. Horrek erakusten diguna ez da orain “saltzen” diguten paradigma “Indo-Europarra”, inoiz existitu ez zena eta moldabako nahasta-borrastea dena edozelako arkitektura bage!

Errai honetatik, gehienak “fonemak eta lexemak” bakun, erraz eta oso sinpleak dira: Batzuk, bokal bakarra eta besteak, silaba arruntak esanahi bakun zalantza bagekoak daramatenak, erakusten digutena “interneten” moduko bat bazegoela orain dela berrogei mila urte. Hasierako hizkuntza horretan agertzen diren ahots amankomun horiek arlo askotan ikusten ditugu: geografia, geologia, biologia, animaliak… Horiek sedestarismoa baino lehen izendatu behar izan ziren, oso eremu zabalekoetakoak zirelako.

Azterketa hau orain arte, Euskera-Gastelera bikoteari bakarrik aplikatu diogu, baina beharrezkoa da deituriko “Latin Hizkuntzekin” hastea, hizkuntza horietan, jatorri bereko “arkaismoak” daudelako. Arkaismo horiek murrizten dijoaz sortalderantzeko bidean; halan da, Germaniar hizkuntzak gutxiago daukate eta Eslabiar eta Baltiko hizkuntzetan ere, agertzen dira garau batzuk. Behar bada Malteseraren antzeko hizkuntza arraroetan ere, badago baten bat.

Ikerle batzuk azaldu dute Sahara azpiko hizkuntzetan (Dogon hizkuntzan adibidez) aurkitu dutela harremana, baina guk egindako azterketetan hizkuntza semitetan Arabiera edo Thamazigera motakoetan ez dogu ebidentziarik aurkitu.

Honelako sustraiak ikusita, Europako hizkuntzak erro bakarretik datozela ematen du eta gero, sedentarismoko  milaka urteen ondoren, aldatzen joan direla, gero eta konplexuagoak bihurtu direla, elkarren ezezagun bihurtu arte.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteazkena, Urria 29th, 2014

Berrian Hamaika Telebistako Iñaki Uriak Jaurlaritzak Hamaika eta Oizmendi telebistei egindako jaitsiera aipatu du: 20.000 euro gutxiago! Berria egunkarian ere jaitsiera izugarria, %14koa!

Euskerazko telebistek 500.000 eurorekin bizi behar dute eta, bitartean, EITBk 100 milioi gutxi du irauteko:

Sei urte daramatzagu gobernu ezberdinetako HPSko arduradunekin hizketan Euskarazko zortzi telebistei eskaintzen zaien diru-laguntza, 500.500 euro, oso gutxi dela esanez telebista egitasmo ganorazko batzuk egiteko.

Ikus-entzunezko hedabideei garrantzi estrategikoa eskaintzen zaie Euskararen Aholku Batzorde, Agenda Estrategiko eta euskararen etorkizuna aztertzen den foro guztietan. Halaxe dute eta aitortzen zaie hitzez. Gero, ordea, diruak banatzeko orduan, hedabide guztien artean banatzen diren 4.875.000 euroetatik %10 baino ez da jartzen euskarazko toki telebistentzat.

Aurten, zortzi telebisten artean banatu behar izan dira 500.500 euro horiek, eta Oizmendi TBrekin batera, %20ko jaitsiera izan dute Hamaika Bilbo eta Hamaika Donostia Telebistek.

Atala: Albisteak  | Etiketak: , ,  |  Iruzkina gehitu