Joseba Lakarraren arabera zenbaki iberriarrek ez dute euskerazko zenbakiekin zerikusirik. Bere irakaslekideek ez dute ezer esaten, Gorrochateguirengandik hasita.
Bideo polit honetan arrazoirik duen ala ez ikusi ahal izango dugu:
Joseba Lakarraren arabera zenbaki iberriarrek ez dute euskerazko zenbakiekin zerikusirik. Bere irakaslekideek ez dute ezer esaten, Gorrochateguirengandik hasita.
Bideo polit honetan arrazoirik duen ala ez ikusi ahal izango dugu:
Gero eta kezka gehiago dago. Demokrazioa gurean, Turkian, Espainian edo Frantzian bezala, oso ahula da. Erdal hedabideetan zein euskal hedabideetan, frankismo ostean zabaldu zen aire freskoa berriz ere ustel kiratsa hartzen ari da.
Oraingo honetan azaroaren 26an Donostian GuraSOS mugimenduak egindako manifestazioa nola zabaldu zen benetan kezkagarria izan da. 8.000 lagun inguru bildu eta hedabide batzuek ez zuten ezer esan, edo beste batzuk ehunka batzuk egon zirela esan zuten. ETB1 eta ETB2n lotsagarria, aipatu ere ez. Horregatik, bi telebista hauen audientzia baino jende gehiagora heldu nahi dute zabaldu duten bideoaren bidez.
Bilbon azaroaren 28an berdin. Amnistiaren aldeko manifestazioa egon zen eta 5.000-6.000 lagun inguru egon ziren. Hedabide gehienek zentsura osoa. Berrian ehunka batzuk egon zirela aipatu zuten. Garan eta Berrian egun berean aipamenik ez edo ulertzen ez zen hiru lerroko testu negargarria.
IruƱa-Veleian 8 urteko borroka, EHUko Arkeologia Sailak bi suntsiketa izugarriak egin, SOS IruƱa-Veleia eta Martin Ttipia 2 urtez enkarteladekin, nazioarteko biltzar eta jardunaldiaā¦ eta aipamen txikiena ere ez hedabide gehienetan.
Maiatzaren 9an, Zestoan, Euskeraren Jatorriaren X. Biltzarra Euskoeuropeismoa <> Indoeuropeismoa izenburupean Egitaraua
IruƱa-Veleiari buruzko bideoa ingelesez eta italieraz Euskera-Castellano Italiano English
Iberiera / euskeraā¦ eztabaidak
Angus Huck: British Vasconic
Lorena Lopez de Lacalle, IruƱa-Veleiako erantzule nagusia, berriz ere bigarrena EH Bilduko Araban
Paleosardoeraren eta euskeraren arteko harremanaz
Imanol Agirre: Euskeraren lokarriak ludiko hizkuntza guztiekin
Edward Harrisek Lurmenek IruƱa-Veleia ondo induskatu zuela berretsi du Madrilen
Zuzenketa
Albiste interesgarri gehiago
Gizarte gaiak
SOS IruƱa-Veleiak, Lurmenek eta Euskeraren Jatorriak gai honi buruz egin zuten bideoa jarri da orain ingelesez eta italieraz eta laster frantsesez ere egongo da.
Bideoan, 22 minututan, zientziaren, euskeraren, latin arruntaren, euskal kulturaren eta… zentzumenaren aurkako atentatu hau ulertzeko gakoak jasota daude. Gure inguruan gai honi buruz zerbait entzun duten, informazio gutxi duten baina interes apur bat eduki dezaketenei bidaltzeko oso aproposa, ikuspegi orokorra izan dezaten.
Italieraz: https://youtu.be/Nw-lA7oAjc0
Ingelesez: https://youtu.be/rkFgZjbY3nI
Euskeraz eta gazteleraz: https://www.youtube.com/watch?v=c2zzAKeF4WM