Aukeratutako etiketa ◊ biltzarra ◊

• Larunbata, Ekaina 29th, 2024

Sarrera

18 urte pasatu dira indusketan 400 bat grafito agertu zirenetik, 16 urte froga zientifikorik gabe Lurmen indusketa eremutik kaleratu zutenetik eta 4 urte gaia argitu barik epaiketa egin zenetik eta berdintsu jarraitzen dugula esan genezake: gaia argitu nahi genuenok ikertzen jarraitzen dugu eta datazioak ukatu zituztenek Iruña-Veleia hondeamakinarekin suntsitzen jarraitzen dute, etengabe.

Gai hau argitzeko mota askotako ekintzak egin dira baina, bereziki, orain arte gauzatutako Iruña-Veleiari buruzko egindako hiru biltzarrak aipatu behar ditugu. 2012an lehenengo biltzarra egin genuen eta besteak beste, Edward C. Harris arkeologia modernoaren aita eta beste hainbat aditu izan genituen. Ondoren, 2016an, bigarren biltzarra eta 2021ean hirugarrena. Guztira 24 aditu izan dira, hemengoak zein kanpokoak, hainbat ikerketa arlotakoak.

Biltzar horietan guztietan ikusi dugunez, grafitoak egiazkoak izateko gero eta arrazoi gehiago daude eta, horrez gain, faltsutasunaren aldeko argudio guztiak ezeztatuz joan dira urte hauetan.

Oraingo Biltzarraren hizlarien ponentziei esker azken ikerketak ezagutu ahal izango ditugu eta baita azken suntsiketak ere. Horrez gain, komunikazioak aurkezteko aukera egongo da biltzar honetan.

Iruña-Veleia euskal arkeologiaren eta hizkuntzalaritzaren ardatzetako bat bihurtu da. Bertan gauza asko ikusi daitezke: ondare arkeologikoan zelako aberastasuna dugun, politikariak nola ari diren ondare hori suntsitzen eta kultura eta euskera babestu behar dituzten erakundeak nola ari diren beste aldera begiratzen.

Hala ere, hemen gaude eta beti egongo gara, tinko, Iruña-Veleia argitzen laguntzeko grafitoak datatu arte.

Egitaraua

09:30 Harrera – RecepciĂłn

09:45 Aurkezpena – PresentaciĂłn

10:00 Joseba Lizeaga Rica
Licenciado en Biología y Diplomado en Estudios Avanzados en Estadística, Informática y Matemáticas
¿Cuántas manos hay en los textos de las ostracas encontradas en Iruña-Veleia?

10:30 Xabier Gorrotxategi Anieto
Arkeologoa. Geografia eta Historian doktorea
El fracaso de la filología en la autentificación de textos antiguos: los casos de Irulegi e Iruña-Veleia

11:00 Luis Silgo Gauche
Doctor en GeografĂ­a e Historia
Inscripciones paleocristianas, protovascas y latinas, de la muralla de Iruña-Veleia

11:30 Miguel Thomson Okatsu
Investigador CientĂ­fico de los Organismos PĂşblicos de InvestigaciĂłn
Trazabilidad, lectura e interpretación del grafito en lengua vasca de la pieza 15656 de Iruña-Veleia, un plato hallado en un enterramiento

12:00 Atsedenaldia – Descanso

12:30 Patxi Zabaleta Zabaleta
Abokatua eta euskaltzain emeritua
Iruña-Veleiako indusketa berrasi

13:00 Mikel Larrañaga Arregi
Historian doktorea
En busca de la paloma perdida: un particular escape room en el Museo de ArqueologĂ­a de Ălava

13:30 Juan Martin Elexpuru Arregi
Idazlea eta euskal filologian doktorea
Euskalduntze berantiarra, euskarazko grafitoak izutzeko mamua

14:00 Bazkaria-Comida

16:30 Josetxo Mendia Azurmendi
Lanbidez baratzezain ekologikoa.Afizioz historia zalea eta Iruña-Veleia Martxan-eko kidea
Iruña -Veleia, etenik gabeko suntsiketa

17:00 Eliseo Gil Zubillaga
Iruña-Veleiako zuzendaria (1992-2008)
Reflexiones de un arqueĂłlogo condenado

17:30 Tomas Elortza Ugarte
Irakasle erretiratua
Iruña-Veleia: bibliografia bateruntz

18:00 Komunikazioak – Comunicaciones
Partaideek gai honi buruz komunikazioak aurkezteko aukera izango dute (informazioa eskatu)
Los participantes tendrán opción de presentar comunicaciones (solicitar información)

18:30 Mahai ingurua – Mesa redonda
Iruña-Veleia: estado de la cuestión y propuestas de actuación

19:30 Itxiera – Clausura

Erakusketa, Ostracabase,  Geostraka eta webguneak

Biltzarrean “Iruña-Veleia: historiak ezin du itxaron” izeneko Carlos Uragaren erakusketa ikusi ahal izango da, euskerazko eta kristautasunaren  grafito garrantzitsuenen erreprodukzioekin.

Bestetik, Ostracabase ezagutzea komenigarria da. Bertan Lurmenek topatutako grafito guztiak ikusi daitezke, haien ezaugarri guztiekin: argazkia, testuak, garaia…

Era berean, aztarnategiaren eta grafitoen erakusketa birtuala ikus daiteke Interneten: Geostraka.

Azkenik, hauek dira gai honi buruz informazio gehien eskaintzen duten webguneak:

www.iruñaveleia.eu

www.amaata.com

https://blogak.goiena.eus/elexpuru

euskerarenjatorria.eus


Komunikazio bat bidaltzeko

Abuztuaren 30erako izenburua, 200 bat hitzetako laburpen eta bat 5 lerrotako CVa aurkeztu.
Onartua izanez gero, urriaren 10erako testu osoa (2 orrialde gehienez) eta argazkia bidaliko dira. Eta urriaren 25erako diapositibak, egotekotan.
Komunikazioa azaltzeko 10 minutu egongo dira arratsaldeko saioan.

Izena emateko

Bazkariarekin 40 €. Bazkaririk gabe 25 €
Laboral Kutxa: Iruña-Veleia Martxan ES84 3035 0056 46 0560073696
Ondoren bidali mezu bat izen-abizenekin irunaveleiamartxan@gmail.com postara.
Informazioa: 696 296 767

Elkarte antolatzaileak

Iruña-Veleia Martxan
SOS Iruña-Veleia
Euskeraren Jatorria

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Igandea, Apirila 14th, 2024

Euskeraren Jatorriaren 18. Biltzarra

2024ko maiatzaren 11n, Segura-Errastiolatzako Turimo Etxean

Iruña-Veleiaren afera piztu zenetik euskal hizkuntzalaritzak bidegurutze batean aurkitzen da. Grafitoen gai horretan ez zitzaion utzi arkeometriari bere lana egiten, alegia, grafitoak datatzea eta horrek inflexio puntu bat ekarri zuen, bazirudielako ez zituztela nahi eztabaidan jarri ordura arte euskal hizkuntzalaritzari buruz zabaldutako teoriak.

Ondoren beste tsunami bat ere gertatu da,  EHUko irakasle askok, batera, Irulegiko Eskua euskera ez dela lau haizeetara zabaldu dutenean.

Horregatik EHUko Letren Fakultatea ze paper betetzen ari den aztertu nahi dugu aurten, zenbait gai eztabaidagarri ekarrita: aitz erroaren eztabaida, toponimiaren substratua, euskalduntze berantiarra, Irulegi, Iruña-Veleia, iberierazko grafiaren presentzia Euskal Herrian, etab.

Egitaraua

09:45 Sarrera
10:00 Europako substratuaren ukapena? Jabi Goitia, Jon Goitia
11:00 Latinarekiko morrontza? “aitz” erroa Ander Ros,  Xabier Renteria
12:00 Atsedenaldia
12:30 Irulegiko eskua ez dago euskeraz? Juan Inazio Hartsuaga
13:15 Euskalduntze berantiarrari buruzko jarrera Antonio Arnaiz

14:00 Bazkaria
16:15 Bisita gidatua: Errastiolatzako Museo Etnografikoa

17:15 Iruña-Veleia: datazioen debekua eta suntsiketari laguntzea? Josetxo Mendia
18:30 Euskal Herriko iberierazko testuak baztertzea? Josu Naberan
19:00 Euskeraren ikerle gehienekiko jarrera Karmele Agirre eta Patxi Alaña
20:00 Amaiera

Izena emateko

Zenbatekoa: 40 € (bazkaria, bisita gidatua eta liburuxka barne).
Bazkaririk gabe 25 €.
Laboral Kutxa: ES39 3035-0038-91-0380081747 (abonuan abizenak jarri)
Eta mezua bidali: euskerarenjatorria@gmail.com 663 901 248

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Osteguna, Maiatza 20th, 2021

Iruña-Veleiako III. Biltzarra

Azken ikerketak / Epaiketa / Betidaniko euskalduntzea / Vatikanoa

Aurkezpena

Iruña-Veleiak tristezia eta poztasuna ematen dizkigu aldi berean. Tristezia, batetik, UPVko Letren Fakultateak, Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta hedabide gehienek altxor hau ezkutatzeko eta suntsitzeko nola egin duten lan ikusi dugulako. Bestetik, altxor handi hau topatu zuten bi kideak, Eliseok eta Oskarrek, nola zigortzen ari diren ikusten ari garelako. Eta hirugarrenik, herri honen babesle izan behar diren erakunde gehienak eta prestigioko pertsona asko, 12 urte hauetan, ostrukarena egiten ari direlako.

Baina Iruña-Veleiak alaitasun eta indar handia ere ematen dizkigu. Besteak beste, gure hizkuntzaren jatorriaren ikerketan bide berri eta oso aberatsa eskaintzen digulako, Mitxelenak zabalduko teoriaren atal batzuk zuzendu behar direla erakutsi digulako, EITB eta Alberto Santana bultzatzen ari diren euskalduntze berantiarra pikutara bidali duelako eta kristautasunaz Vatikanoak kontatzen digun historia monolitikoa hautsi duelako. Eta Iruña-Veleiari esker jende on eta prestu asko ezagutu ahal izan dugulako, begiak ireki dizkigulako eta, gai horri esker, nor dagoen euskeraren, kulturaren eta ondarearen alde eta nor dagoen kontra bereiztu dezakegulako.

Lehenengo biltzarrean faltsukeriaren zein egiazkotasunaren aldeko alderdi biak gonbidatu genituen, eztabaida piztu nahi genuelako, aurreiritzirik gabe. Baina faltsukeriaren aldekoak ez zuten etorri nahi izan eta gu geuk euren argudioak azaldu behar izan genituen. Bigarren biltzarrean grafitoen altxorrean eta eztadaida zientifikoan sakondu genuen.

Eta hirugarren biltzar honetan lau mahai inguru izango ditugu: batetik azken ikerketen berri izango dugu lau ikerleren eskutik. Ondoren epaiketan gertatutakoa eta baita espainiar justizia sistematik euskaldunok zer espero dezakegun argiago ikusi ahal izango dugu. Arratsaldez betidaniko euskalduntzea hobeto ezagutzeko bi hizlari izango ditugu eta, amaitzeko, grafitoen gai erlijioesen atzetik dauden kontu interesgarri asko ezagutzeko parada izango dugu.

Azkenik, amaierako Eskerraldian, bidelagun izan ditugunak gogoan izango ditugu, besteak beste, jadanik gure artean ez dauden Emilio Ilarregi eta Iñaki Aldekoa.

Egitaraua

Maiatzak 29, larunbata

09:30 Harrera

09:45 Mahaingurua: Grafitoei buruzko azken ikerketak

Antonio Rodriguez Colmenero: Veleia romana: un primer intento de sĂ­ntesis

Mari Carmen Basterretxea Urrosolo: Iruña-Veliako material etnografikoa

Miguel Thomson Okatsu: La reproducibilidad de los grafitos de Iruña-Veleia y su consistencia con hallazgos previos en el yacimiento apoyan su autenticidad

Josu Naberan Naberan: Hizkuntzalarien Zientzia Veleiako Iruñan

11:45 Atsedenaldia

12:15 Mahaingurua: Iruña-Veleia lurperatu ezin izan duen epaiketa

Felix Rodrigo Mora: Derecho consuetudinario frente a derecho romano y derecho positivo

Patxi Alaña Arrinda. Iruña-Veleia: justiziaren aurkako epaiketa

14: 00 Bazkaria

16:00 Mahaingurua: Betidaniko euskalduntzea

Aitzol Altuna Ensunza: Euskalduntze berantiarra salatzen

Joseba Mintegi Eskisabel: Euskaliberieraren presentzia penintsula osoko I-V mendeetako hilarrietan

17:45 Atsedenaldia

18:15 Mahaingurua: Vatikanoa euskal kristasutasunaren hastapenaren aurka?

Paulo Arrieta Aizpuru: Karistiar eukaristia, zenbakiak, jokuak, palindromoak, anbigramatikoak , etab.

Nekane Jurado Perez: La corriente subterránea que riega Iruña-Veleia

19:45 Eskerraldia: Emilio Ilarregi, Iñaki Aldekoa…

20:00 Amaiera

Maiatzak 30, igandea

11:00 Bisita gidatua Iruña-Veleiako indusketan

Aurrez aurre eta online bidezko izenemateak

Bi modutara eskainiko da: aurrez aurre eta online.

Aurrez aurreko biltzarrean izena ematea: 40 € (bazkaria eta liburuxka barne).
Bazkaririk gabe 25 €.
Ikasle edo langabetuek: 15 €
Onlineko biltzarrean izena ematea, zoom bidez: 10 €
Igandeko bisita gidatua doakoa da.

Izena emateko datuak hemen sartu: https://forms.gle/7kaBMWFc2eMLmY4q8

Laboral Kutxa: ES96 3035-0038-91-0380091003 (abonuan izen-abizenak jarri)

Informazioa: irunaveleiamartxan@gmail.com

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Igandea, Ekaina 04th, 2017

Iruntzunen egin den Biltzarrean hitz egin duen hizlarietako bat Luis Agirre da. Luis Imanol Agirreren semea da eta bere aitak egindako hiru lanen berri emango digu: munduko idazkerak, euskeraren munduko beste hizkuntzetan dituen loturak eta hiztegi etimologikoaren hasiera.

Ket hizkuntzaren eta euskeraren arteko lotura

Ponentzian ikurri daitekeenez, Imanolek Siberian hizkuntza isolatutzat duten bat sakon aztertu zuen: ket hizkuntza. Eta erabat harrituta geratu zen, euskerarekin antza handia zuen. Ondoren gehiago ikertu zuen eta ondorio berdinetara heldu zen: euskera paleolito garaiko hizkuntza baten ondorengoa omen da, protohizkuntza bat:

De este análisis resultó que numerosos elementos ocultos en la compleja estructura de estas dos lenguas son formal y semánticamente los mismos, y otro tanto ocurrió con el léxico kético. Medio millar aproximadamente de palabras y elementos del ket estaban emparentados con los correspondientes vascos.

Es de advertir que el número de vocablos kéticos analizados es muy reducido por falta de un diccionario de esta lengua, y que de haber dispuesto el autor de material léxico más abundante, el número de voces emparentadas habría aumentado proporcionalmente.  El resto de las lenguas paleoasiáticas del Yenisei, que antes se hablaron en extensas zonas de Siberia, quedaba automáticamente incorporado a esta familia euskéricoyeniseiana.

Era, pues, de suponer que las caracterĂ­sticas comunes al euskera y al ket hubieran dejado vestigios en el inmenso territorio que las separa, y asĂ­ las siguientes etapas de nuestras investigaciones fueron el estudio comparado de la estructura morfolĂłgica y del lĂ©xico del euskera con las demás lenguas paleoasiáticas, con las altaicas, con las sinĂ­ticas o sino-tibetanas, las dravidias, las urolianas, las caucásicas, las camito-semĂ­ticas, las indoeuropeas y otras genĂ©ticamente aisladas”.

Laburpena: Imanol Agirreren bizitzaz eta Euskeraren loturak beste hizkuntzekin liburuaz

1913an Bilbon jaio zen Imanol Agirrek hizkuntza asko zekizkien: errusiera, alemaniera, frantsesa, txinera edo arabiera eta bizitza osoa eman zuen hizkuntzalaritza sakon eta sistematikoki aztertzen. Euskera, bere ama hizkuntza izan behar zena ikasi zuen azken hizkuntza izan zen eta bere bizitzaren azken bi hamarkadetan ahalegin guztiak eskaini zizkion.

1961ean La escritura en el mundo liburua argitaratu zuen, seguruenik garai horretan munduan idazkerak nola sortu, bilakatu eta zabaldu ziren aztertzen zuen lan sakonena (500 idazkera mota jaso zituen) eta 1981ean gazteleraz zegoen baina izenburu elebiduna zuen lana: Euskeraren lokarriak ludi guztiko izkuntzakaz. Liburu horretan euskerak bizirik edo desagertuta dauden ehunka hizkuntzekin dituen lotura morfologiko eta fonetikoak azaleratu zituen. Bere ustean euskera aurrehizkuntza bat zen, eta bere jatorria paleolito garaikoa izan zitekeen.

1983an bihotzeko bategatik hil zen eta zoritxarrez, egiten ari zen euskeraren eta mundu osoko hizkuntzen hiztegi etimologikoa ezin izan zuen amaitu nahiz eta 3 bolumen jadanik prest zituen.

Ponentzia

08-Luis_Agirre_Colon

Liburua

Luis Agirrek, Imanolen semeak, bere aitak egindako liburua Irurtzunerako berragitaratu zuen eta gaur egun online eta paperean eroskeko aukera dago Visionnet.net-en bidez

Imanol Agirre

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Ostirala, Maiatza 12th, 2017

1-Euskeraren_Jatorriaren_11_Biltzarraren egitaraua PDFn
Euskeraren Jatorriaren 11. Biltzarra – Irurtzungo Kultur Etxea – 2017ko maiatzak 13
Aurkezpena

(H)amaika hitzaren esanahia amaierarik ez duena omen da (“amai”+”ga”), hau da, pilo bat eta, horregatik, Euskeraren Jatorriaren biltzarra zenbaki horretara heldu denez, gai berezia lantzea pentsatu da: euskerak euskaldunoi ematen digun nortasuna, hau da, hizkuntzaren bidez ze mundu ikuskera garatzen eta osatzen dugun, hizkuntzaren bidez nola azaltzen garen mundu honetara.

Euskerak berdintasuna bilatzen duen hizkuntza dugu, generoen artean eta gizarte maila guztien artean. Euskera bizikidetza errazten duen hizkuntza da, taldea lehenesten duelako. Euskera ekologia bultzatzen duen hizkuntza da, izenak tokiek ezarritakoak direlako eta ez alderantziz.

Euskal senaren gaia zinez berezia da. Eta horri buruz hitz egiteko, batetik, Agurtza eta Aintzane Lazkano ahizpek euskeraren ekohizkuntzalaritzan ardatz diren hitzen garrantzia azalduko digute: elkar, lagun, ote, -ok…. Ondoren, Felix Zubiagak euskera amaren mundu ikuskeran oinarritzen dela azalduko digu. Odon Ulibarrenaren audio hitzaldian, Gizabidea eta euskera euskal etniaren biziraupenaren eta orekaren muinari buruz hitz egingo digu. Ondoren Jabier Goitiak giza portaerako hitz pilo bat, gaztelerazkoak barne, nondik etor daitezkeen azalduko digu.

Arratsaldez Jose Ulibarrenak sortutako Artetako Museo Etnografiko liluragarria bisitatuko dugu eta beste lau hitzaldi interesgarri izango ditugu. Batetik, Felix Rodrigo Morak elkarbizitza, komunalitate eta hizkuntzaren arteko harremanaz egingo du hitz. Ondoren Imanol Agirren Vinculos del Euskera con las lenguas del mundo liburua aurkeztuko digu bere semea den Luisek. Gero Licenciado Pozak 1587an idatzitako lana ezagutzeko aukera izango dugu Antonio Arnaizen bidez eta, amaitzeko, Iruña-Veleiaren gaian dauden azken albisteak eta partaideek, taldeka, gai honi buruzko iritzi eta proposamenak jasoko ditugu World Kafe baten bidez.

Gidaliburu osoa:

Euskeraren_Jatorria_11_Biltzarra

Ponentziak banan banan:

Sarrera Euskal_sena_euskerak_ematen_digun_izateko_era

Agurtza eta Aintzane Lazkano Lizundia: Komunitate bat egituratzeko hizkuntza: elkar, lagun, ote-ei-omen, -ok…

Felix Zubiaga Legarreta: Ekologiazko armonikak euskeran

Jabier Goitia Blanco: Giza harremanen arloko euskerazko eta gaztelerazko berben etimologiak

Odon Ulibarrena Iroz: Gizabidean zehar Eskuaraz. Gizabidea: la forma de ser de un pueblo entendida a través del euskera

Joseba Mintegi Eskisabel: 11an zorionez

Bisitaldia: Artetako Museo Etnografikoa

Felix Rodrigo Mora: Convivencia comunalidad y lenguaje

Luis Agirre Colon: Semblanza de Imanol Agirre y Vinculos del Euskera con las lenguas del mundo

Antonio Arnaiz-Villena: Licenciado Poza

Iruña-Veleia: Azken_urteko_albisteak,_Epailearen_autoa,_Bertsio_ofizialaren_historia

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteartea, Maiatza 02nd, 2017

Askotan esan ohi da hizkuntza bakoitza mundu ikuskera bat dela, ingurumenarekin harremanatzeko modu bat. Euskera ere hizkuntza oso berezia da, eta Euskal Herria milaka urtez irautearen oinarrietako bat izan liteke, komunitate elkartua izateko laguntza ematen omen digulako. Kontua da, askotan, ez garela gai izan dugun altxor hori ikusteko eta euskera etxetan, ikastetxetan zein euskaltegitan transmititzen dugunean, geure hizkuntzaren oinarri horiek ez ditugula lantzen edo biziberritzen, besteak beste, behar bezala ezagutzen ez ditugulako.

Oteitzak zioen moduan, gure herriaren nortasuna eta izateko era beste paradigma baten gainean eraikita dago, aurreindoeuroparra den ikuspegi baten gainean. Eta euskera galdu duten askok ere nortasun horri eutsi diote. Baina inguruko herrien eraginez eta haiek dituzten ikusmolde horien indarrez, geure paradigma gero eta lausotuagoa dugu eta ez genuke alboan utzi behar, gure herriaren biziraupena kolokan jartzen ari garelako. Horregatik, geure hizkuntzaren baitan dagoen paradigma hori hobeto ezagutzeko, maiatzaren 13an, Irurtzunen, Euskeraren Jatorriaren 11. Biltzarra egingo dugu, “Euskera eta euskal sena” lelopean.

Gure hizkuntzak komunitate zentzua, baina aldi berean, norberaren burujabetasuna nola bultzatzen duen adibide asko eman daitezke. Esate baterako, gure paradigman “denok gara LAGUN” ikuspegitik abiatzen gara eta, ildo horretan, “hainbat lagun batu dira gaur” esaten dugu. Euskeran “lagun” hitza “pertsona” edo “jendearen” sinonimoa delako eta hori uste baino garrantzitsuagoa da. Denok, noiz edo noiz, galdetu izan diogu geure buruari, sinonimia horren zergatiaz. Bada antzina arbasoek argi zuten: ondo zein txarto konpondu orain, izan denok gara “lagun”, beraz litekeena da noizbait konpontzea, denok “komunitate” baten partaideak garelako. Giza taldea sendotzeko berba berezia da, beraz.

Gure paradigman “DENa BATetik” abiatzen gara: DENa guztia da, denok gara bat. Hau da, “todo” edo “tout” esateko “izan” aditza erabiltzen dugu: DENa. ETORRI, bat gatoz, edo ez gatoz bat. Baina IZAN, denok gara bat. Bat izate horretan simetrikoak gara denok, berdinak, maila berekoak.

Geure hizkuntzan “EMAN” ikuspegitik abiatzen gara, ez hartutik: “Sikeran be, etxe inguruari JABEtasuna EMAN diogu!” Jabe, jabon, jagon, zaindu. Jabeak “jabon” egiten du, “arduratu” egiten da, geurean ez omen zegoen lehen jabetza huts bat, guztiz kontrakoa baizik, gauza baten jabea izateak horren arduraduna izatea zekarren. Edo “zu etxerako” esaten dugu eta ez “etxea zuretzako”. Inguruko hizkuntzen paradigman ordea “propietatea” ez da jabetasuna ardura modura ikusten, propietate soil modura baizik: ondasunak erosi, hartu, saldu…

Irudia: euskaleskolapublikoa

Euskeraz “NON-GO” ikuspegitik abiatzen gara, NOR-ENengandik bereiztuz: Ana Mari AgarreKO; Ana Mari “Agarre” etxekoa da, eta ez etxea Ana Marirena. Lurrak kokatzen gaitu. Euskaldunok lurrei izena eman baino, gu inguruneak izendatzen gaitu. Ekologiaren eta gizabidearen oinarria horixe delako: gu jendearen edo ingurunera moldatzea burujabetasun batetik, ez jendeak edo inguruneak norberari, menpekotasuna sortuz. NON-GO eta NO-REN bereiztea inguruko hizkuntzek duten NOREN kasu bakarra baino askoz hobea da, nongotasuna eta norentasuna desberdintzen dituelako.

Geure hizkuntzan “GU” ikuspegitik abiatzen gara: “gure etxean”, “gure amak”, “gure herrian”, “gurean…”, berriz ere BAT egiteko lagungarria den beste osagai baten ikuskeratik. Antzina ez genuke inondik inora esango “nire ama”, “nire etxea”… beti “ama” edo “gure ama” baizik. Gure hizkuntzan ere “zuk eta biok” esaten dugu, “ni” ahalik eta gutxien erabiltzeko ere. Hau da, GU ikuspegi horri esker euskaldunok kolektibitate zentzua indartu ahal izan dugu.

Euskeran “jaun-andreak”, “gurasoak”, “izeko-osaba”, “umeak”… esaten dugu, genero bien berdintasuna etengabe azpimarratuz, ondoko hizkuntza gehienek ez bezala. Zergatik? Gure hizkuntzan den guztiak izena duelako. Izena duen guztia bada esaldi famatua, alegia, atzean itzelezko filosofia duena, nahiz eta euskeraren beste kontu guztiekin bezala, inongo filosofia liburutan inoiz ere ez agertu.

Adibide gehiago entzuteko aukera izango dugu maiatzaren 13an. Horretarako hainbat hizlari izango dugu. Batetik Agurtza eta Aintzane Lazkano ahizpek euskeraren ekosistema linguistikoan ardatz diren zenbait hitzen garrantzia azalduko digute: elkar, lagun, ote-omen-ei, -ok…. Ondoren, Felix Zubiaga Legarretak hizkuntzaren sustraietan dagoen ama ikuskerari buruz egingo du hitz. Odon Ulibarrena Irozen audio hitzaldian, Gizabideak eta euskerak euskal etniaren biziraupenerako eta orekarako duten garrantzia izango dugu mintzagai. Jabier Goitia Blancok giza portaerako hitz pilo bat, gaztelerazkoak barne, nondik etor daitezkeen azalduko digu.

Arratsaldez Jose Mari Ulibarrenak sortutako Artetako Museo Etnografiko liluragarria bisitatuko dugu eta beste lau hitzaldi interesgarri izango ditugu. Batetik Felix Rodrigo Morak elkarbizitzan hizkuntza lagungarri edo oztopo izan daitekeela azalduko digu. Ondoren Imanol Agirren Vinculos del Euskera con las lenguas del mundo liburua aurkeztuko digu bere semea den Luisek. Ondoren Poza Lizentziatuak 1587an idatzitako lana ezagutzeko aukera izango dugu Antonio Arnaiz Villenaren esku eta, amaitzeko, Iruña-Veleia, euskal historiarako eta hizkuntzalaritzarako mugarria izanik ere, lotsagabeki nola zokoratzen ari diren aztertu eta horri aurre egiteko partaideen ideiak jasoko dira World Kafe bidez.

Batzuek oraindik uste dute, geurean, auzolanak, komunalak, kooperatibismoa, generoen artean hemen dugun egoera… kasualitateak omen direla. Bada ordua euskera sortu zutenei begiratzeko eta herri gisa bizirauteko izan zuten “magia” hori berreskuratzeko, taldea indartuz baina aldi berean norbere burujabetasuna zainduz, ingurumenaz baliatuz baina aldi berean ingurumena zainduz, gizaki guztiok “lagun” gisa tratatuz baina aldi berean denok emanez eta hartuz.

Euskeraren Jatorria Elkartea

2017ko apirila

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Astelehena, Ekaina 27th, 2016

Antonio Arnaiz Villena: Iruña-Veleiako iberiera penintsula eta atlantikoko testuinguruan

Guk Iruña-Veleian grafitoak aurkitu genituen iberiar idazkunekin eta 2012an publikatu. Komunikazio honetan Iruña-Veleiako iberiera testuinguruan jartzen dugu Kanariar Uharteetan ez ezik Iberiar Penintsulan  eta Frantziaren hegoaldean aurkitutako iberiera-tartesikoarekin. Halaber datu genetiko eta linguistiko berriek erakusten dute Britainiar Uharteetako populazioa gehiengoz Iberiar Penintsulako jendeaz bete zela  -Frantziaren hegoaldekoa eta Euskal Herrikoa, K.a. 10.000. urtea baino lehenago izotzak erretiratu zirenean eta gainera eremu tartesikoan mintzatzen zen antzeko hizkuntza bat eraman zuten.

Gaur galesera zaharra dezifratu edo deskodetzen ari dira idazkun/itzulpen lanetatik abiatuta. Irlanda eta Britainia Handiko biztanleek tartesikoaren antzeko hizkuntza bat mintzatzen zuten eta genetikoki Iberiako biztanleekin ahaidetuta daude. Orobat geratzen da barne Kanarietako Guantxeen parte bat ere. Halaber ari dira aztertzen Atlantiar Europa eta Ameriketako iparralde eta hegoaldeko ahaidetasun genetiko eta linguistiko nabarmena.

17_Antonio_Arnaiz_Villena (laburpena eta ponentzia)

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteazkena, Ekaina 22nd, 2016

Jon Nikolas Lopez de Ituiño: Iruña-Veleian agertu den Geure Ata -eta ez Ata Gurea- formak grafitoen egiazkotasuna bultzatzen dute.

Hitzak (ATA eta GEURE) eta ordena sintaktikoa ikusita, esan dezakegu Iruña-Veleiako testua ezin hobeto egokitzen zaiola garai horri dagokionari eta oso zaila gertatzen dela euskara ez zekien  faltsifikatzaile batek ordena horretan idaztea.

Alde batetik, GEURE erabilpen orokorrekoa da mendebaldeko euskararen eremuan eta ohikoa da XVII. mendeko eta XVIII.aren hastapenetako lapurtar autoreen artean (Mitxelena). Geroagoko mendeetan dokumentatua dago Euskal Herri osoko autoreen baitan GURE aurrezte fonetikoaren  metaplasmoa. Erlazio prepositiboaren ordena mantendu egiten da diakronikoki kontzeptu berrien formazioan:

GEUREGANATU, «gurekin bildu», «elkartu»; GEUREGANATZE, «guk hartu…».

Bestalde, ATTA hots sabaikaritua, Azkueren arabera, Nafarroa Garaian (NG), Gipuzkoan (G), Lapurdin (L) eta Erronkarin (ER) esaten zen. Bizkaian (B) ez da horrela ahoskatzen, AITA baizik.

Azkenik, ia garrantzizkoena sintaxian aurki dezakegu. Eta, zalantzarik gabe, esan daiteke gure hizkuntzaren genioari berezkoak zaizkion ezaugarriei egokitzen zaiela testua:  GIIVRII  ATA / YAVEH… IRUÑA-Veleiako ostraketan ikusten duguna… Jose Antonio Arana Martijaren Gure Aitaren 24 bertsioetatik 21etan, Juan Pz. de Betolazaren 1596ko bertsioaren ordena bera ikus daiteke, non zerabilen “Aita Gurea” latinaren ordena berean (Pater Noster). Iruña-Veleian, ordea, euskararen ordena naturala agertzen da (posesiboa+izena): Geure Aita, Leizarragak (1571), Azkuek (1896) eta Sabino Aranak (1901) bakarrik proposaturiko ordena, arrakasta izan ez zuena. Agian etorri da garaia da berreskuratzeko.

16_Jon_Nikolas_Lopez_de_Ituiño (laburpena eta ponentzia)

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Igandea, Ekaina 05th, 2016

Iruña-Veleiaren 2. Nazioarteko Biltzarreko ekimenetan 600 lagun inguruk hartu dute parte

Bagaude iraultzari buruzko jardunaldiak ekainaren 11-12an

Epaileak SOS Iruña-Veleiak jarritako Julio Nuñezen aurkako kereila onartu du

Xabi Otero Berrian: euskera Europa mendebaldeko hizkuntz oinarria

Carme Jimenez Huertasen liburua: No venimos del latin II

Basko-kantabrismoa, europarren genetika eta Ribero-Meneses

Iberierazko LEIS hitzari buruzko eztabadaida

Begi hitzaren balizko etimologiak

ENA: 37.200 agiri

48-Jatorriberri_2016martxoa-maitza

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Ostirala, Ekaina 03rd, 2016

Grafito batzuetan agertzen diren amaierako –a letrek euskal atzizki honen eztabaida berriz piztu dute eta artikulu hutsa dela dioen axioma zalantzan jarri dute

Iruña-Veleiako grafitoetan azaldutako -a atzikiak atzizki honi buruzko eztabaida bermahairatu eta artikulua legez egin ohi den itzulpen axiomatikoa zalantzan jarri du.
Lakarraren txostenaren arabera, euskal -a Erdi Aroko *har konstrukto batetik letorke, zeina (hipotesiz) -ha bihurtuko zen gero eta, azkenean, gaurko -a bilakatuko zen. Grafitoetan <naia, lurra, sua, izana> hitzak azaltze hutsak, faltsuak direla esatera daramate. Gorrochateguiren txostena gauza bera esatera dator, erantsiz “artikulu mugalearen sorkundea… gramatikal prozesu baten bidez… aurretik erakusle batetik abiatuz… Schuchardtek proposatu zuenez…prozesua germaniko eta erromantze hizkuntzetan gertatu zen berbera litzateke”. Lakarraren hitzei <mona, araina> gehitzen dizkie, grafito hauek faltsuak direla ondorioztatuz. Autore biek indoeuropar ereduak jarraitzen dituzte -a priori-, gaurko euskeran egiten ditugun erabilerak -enpirikoki-batere kontuan hartu gabe.

Ez Lakarrak ez Gorrochateguik ez dute proposatzen -a atzizkia artikulua besterik izan daitekenik. Adibidez, deklinabideko NOR kasuan azaltzen direnak: <erleak eztia ematen du>. Edota toponimoetan amaiera gisan azaltzen direnak, adibidez, <Hondarribia, Azkoitia, Azpeitia> edota abizenetan <Atxa, Ibarra, Larrea> non, guzti horietan -a ez den artikulua. Ezta sustantiboen amaieran ere, <aurkibidea>, adibidez, edota lokuzioetan: <emakume ederra>.

Ez Lakarrak ez Gorrochateguik ez dute aintzat hartzen garai klasikoetako -a atzizkidun zenbait hitz, adibidez, IBARRA (Plasenzuelan) eta ILLUNA (Trespuentes).

Ez dute kontuan hartzen ere, klasiko garaiko zenbait toponimoen amaierako -a. Ezta Iberieran azalten den -a, are gutxiago Europako Erdikaldean azaltzen direnak; Vennemannen hitzetan: “so many Central European toponymys terminate in -a”.

10_Mikel_Urkola_Elizegi

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)