Aukeratutako etiketa ◊ biltzarre ◊

• Astelehena, Azaroa 08th, 2021

Biltzarretik hartuta: Biltzarre: 3. Historialdia

Azaroaren 13an, Elgoibarko Aubixan Biltzarrek eta Historiazaleon taldeak 3. Historialdia egingo dugu. Gaia balizko Aterpea izango da, Asturiasetik Perigorderaino 50.000 urtez egon omen zen zibilizazioaz, Europako sorleku nabarmenetakoa izan daitekeena, hizkuntza aldetik (euskera lekuko), teknologia aldetik (magdaleniensa, atxeliense…), abelazkuntza aldetik (zaldiaren etxekotzea Arabian baino milaka urte batzuk lehenago), arte aldetik,  astronomia aldetik (Laskauxen margoen teoria), eta arrazoi askogatik. Ikerle batzuek teoria hori bultzatzen dute, beste batzuek, ordea, aterpe berezirik ez zela egon uste dute, antzinako europarrak ibiltariak zirelako eta lurralde bati atxikita egon ez zirelako.

Ikuspegi bi horiekin baina eremu honetan bereziki gorde diren ezaugarri batzuk aztertuta, Europako sorrerari buruz idazkiek gordetakoa baino haratago joango gara eta antzina-antzinatik datorkigun ondarea hobeto ezagutzen saiatuko gara. Horrek, Euskal Herriak gorde izan dituen ezaugarri batzuk (hizkuntza, nortasuna…), hobeto ezagutzeko, balioan jartzeko eta etorkizunerako baliagarriak izateko urrats bat emango dugulakoan gaude. Bazatoz?

Egitaraua-Programa

10:00 Jabier Goitia Blanco: Frantzia-Kantauriko aterpea?
11:00 Jon Nikolas Lopez de Ituiño: La vitalidad del sustrato paleoártico sostenida por el euskara
12:00 Atsedenaldia
12:30 Josu Naberan Naberan: Paleolitoko etapak, eta etapa bakoitzeko jendartearen ideologiaeta mitoak
13:00 Mahai ingurua: Aterpearen hondarrak etorkizunerako oinarri?
14;30 Bazkaria
16:30 Tomas Urzainki Mina: El refugio cántabro-vasco-aquitano: El persistente Refugio europeo de los Pirineos
17:30 Mari Carmen Basterretxea Urrusolo: Europako indigenen kultura matrilineala: iragana, orainaldia eta etorkizuna
18:30 Chantal Jegues-Wolkiewiez-en bideoa: Astrónomos de la Prehistoria
19:00 Amaiera

Izena emateko

Aurrez aurre: 40 euro, bazkaria eta gidaliburua barne.
Streemingen bidez: 20 euro
Kutxabank: ES16 2095 0113 10 9117239605    (Mikoleta-Biltzarre izenean, abonuan izen-abizenak jarri)
Ondoren mezu bat bidali izen-abizenak eta herria adierazita, posta elektronikoz, telegramez o watxapez: biltzarre@biltzarre.eus  663 901 248

Hizlariak eta hitzaldien edukia: Biltzarre: 3. Historialdia

Jabier Goitia Blanco: Frantziar-Kantauriko aterpea?

Iraganeko elementu fisikoak ebidentzia eztabaida-ezinak dira. Lurralde batzuk aztertzen direnean, ikusten da garai hartako produktibitate, aztarna, irudi eta seinaleen bidez inguruko beste lurraldeetakoak baino askoz handiagoa izan zela ondorioztatu ahal dugu, eta horrek garrantzia izan dezake, adibidez,  Kantauriko lurraldeetako Atea izan daitekeena.
XX. mendean eta Frantziak bultzatuta, teoria berria ezagutzera eman zen: Kantauriko lurralde horiek edo korredore hori, gaur egun estatu frantziarrean dagoen Behe Paleolitoko ondorioa dela. Gutako batzuk ez gaude teoria horrekin ados bi arrazoiengatik nagusiki. Batetik iraganeko elementu gehienak, ikusten denez, ez dira beste herriei ikasitakoak, bertan sortutakoak baizik. Eta, bigarrenik, gizarteak, klima bat edo beste egon bat, beti garatu ahal izan direlako.

Jon Nikolas Lopez de Ituiño: La vitalidad del sustrato paleoártico sostenida por el euskara

Euskeraren izaera monosilabiko eta onomatopeikotik: eragin sinbolikoa, eragin fonetiko-fonologikoa eta semantikoa

Josu Naberan Naberan: Paleolitoko etapak, eta etapa bakoitzeko jendartearen ideologia eta mitoa

Paleolitiko hiru garai ditugu etapatan, hau da:
1.    Neandertalaren garaia (-120.000–>)
2.    Dama oparoaren garaia (-25.000 urte)
3.     Dama basatiarena (Magdaleinea -15.000 urte)
Hiru etapa horiei dagozkien euskal lexikoaren eta leku-izenen testigantza Akitaniako eremu zabalean (Dordoinatik Axturiara)

Tomas Urzainki Mina: El refugio cántabro-vasco-aquitano: El persistente Refugio europeo de los Pirineos

Europako lehen zibilizazioa, gaur egun Europako kulturak munduari egin dion ekarpen adierazgarrienaren iturritzat har daiteke, hala nola berdintasun eta askatasun printzipioen praxi juridikoa. Europa Zahar hura, aurreindoeuroparra ere deitu izan dena, indarkeria hierarkiko basatiari aurre egin behar izan zion, baita patriarkatuari eta monoteismoari ere, indoen eta semitarren inbasioek etorri zirenean.  Hauen aurrean europar komunitate batzuk behin baino gehiagotan babestu ahal izan ziren, azken glaziaziotik aurrera Pirinioetako eremuan izan zuen babesleku zaharra moduko toki jakin batzuetan. Horregatik, Nabarra babeslekua izan da, eta, aldi berean, defentsarako eta erresistentziarako gunea.

Mari Carmen Basterretxea Urrosolo: Europako indigenen kultura matrilineala: iragana, orainaldia eta etorkizuna

Lehen gizakiak jaio zirenean gizarte bat sortu zuten, eta gizarte hori amaren ildotik eta ikuspegitik sortua izan zen, berdintasunezkoa, baketsua eta egonkorra. Horrelako bizimodua gizakiaren lehen estadioan eman zen Bachofenek, Morganek, Engelsek, Gimbutasek besteak beste adierazi zuten moduan. Horrela, Europako lehen gizakiek Behe Paleolitotik hasita bizi modu matrilineala kudeatu zuten. Baina indoeuropar inbasioek heldu zirenean eraso handiak jaso zituen. Nahiz eta inbasioak egon, bizimodu matrilinealek jarraitu ahal izan zuten zenbait lurraldetan gaur egunera arte, eta  horietako lurralde bat Euskal Herria izan da.

Bideo emanaldia: Astrónomos de la prehistoria

Chantal Jegues-Wolkiewiez frantziar antropologo eta astronomo bat da eta Arkeoastronomia edo Paleoastronomiako teknikak erabiliz, saiatu da frogatzen Lascaux-en labar  margoek duela 17.000 urte artistek ikusitako zerua irudikatzen dutela eta konstelazioekin bat datozela. Hau da, munduko lehen planetarioa izan zela.
Teoria hori indar dezakeen zerbait badugu: zergatik kostelazio izen askok animalien izenak daramatzate?

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: Historia  | Etiketak: , ,  |  Iruzkina gehitu