Aukeratutako etiketa ◊ Bor ◊

• Larunbata, Urria 03rd, 2015

MITOLOGÍA CULTURAL Y MEMORIAS ANTROPOLOGICAS – Andrés Ortiz-Osés. Liburutik hartua:

“Aunque hemos elegido brevemente el tema del <tonel> de Diógenes como coequivalente del <cuenco> interpretado por Bachofen cual retorta de regeneración

Tonel=barrika erro eta ideia berdina; barriztu, berpiztu

beitu dezagun AMA hitza,  A-z hasten dela eta amaitzen dela, erdian M-a dauka, M-a ardatza litzateke, mugimentuan jartzen badugu badaukagu zikloa eta esfera isladatuta. Gauza bera hitz hauekin:

COMUNIDADES SIN ESTADO EN LA MONTAÑA VASCA. Sales Santos Vera eta Itziar Madina Elgezabal. Liburu honetan beste gauza askoren artean honako hau esaten digute:

“Una vez más, observamos como se afirma el fundamento que podríamos calificar de “religioso” de circularidad, rotación y alternancia, en este caso aplicado a las tareas comunitárias establecidas. Todo parece indicar que el propósito último de la creencia en el círculo y su complemento, la organización basada sobre los principios de rotación y alternancia, representan una protección contra el peligro de jerarquización o de deseo de preponderancia  de algún miembro o de cuerpo de esta comunidad. Y es que el círculo es una ideologia perfecta.” ….

Hona helduta eta Mirce Eliadek (1985) zioen moduan, sinbolismo guztiak jatorrian erlijiosoak izan dira. Horrela, euskal mendietako jatorrizko herrien ikur erlijiosoa biribila izan zela frogatzen saiatuko gara.

Biribila betiereko eta etengabeko itzuleraren ikur sakratua dela uste du Mircea Eliadek, hau da, betikotasunaren, mugagabetasunaren  eta erabatekotasunaren ikurra.

Horregatik ORO eta OSO, (BOROBIL)

Sorta honetan ikus dezakegu komentatzen ari naizenaren eta zerikusia duenaren lagin bat, hau da, izen eta gauza handi eta garrantzitsuekin eta zenbait jainko eta jainkosekin

Yamata-no-Orochi 8 buru dituen mitologia japoniarraren mamu bat da

Bestetik Hosanna hitz adugu, latinezko hosanna-tik eta hebraierazko hōša‘nā (salve)tik etorria eta liturgia kristau eta judutarrean alaitasuna adierazteko erabiltzen dena. “Salve” hitza osasuna eduki ezazu esan nahi du.

DANA/DENA/ (tradución literal:lo que es)/GUZTIA/TODO

*Benin-en (Dahomey), herritarrek suge handi bat dute eta Danh izena du, zelten jainkoa den Dana izenaren antzekoa. Izen horretatik, antza, Danubio eta Danimarka izenak etorri dira. Sugea bizindarra adierazten du eta mundua biltzen du bere baitan Ouroborosen antzera

Badirudi euskaldunok antzina uste genuela hildakoan ortzadarrez baliatzen ginela berpizteko.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Ostirala, Urria 02nd, 2015

BORTZ/BOST – eskuko azken atzamar/numeroa delako (5) dago sorta honetan,  Bat, bi, hiru, lau, bortz, eskuko atzamarrekin (atzamau/amaitu) bostgarrenera heldu eta zikloa amaitu eta batekin batzen gara bat eginez, atzera be bat..bi….

OUROBOROS:

Ouroborosek gauzak ziklikoak direla adierazi nahi du, gauza bat etengabe sortzen ari dela bere baitan, bere sorlekura itzulita aldi berean. Horrez gain, zerbaitek iraun egiten duela adierazten du, hasieran zuen indarrak birsortzen delako, indargabetu ezinik. Ouroboros iruditeri erlijiosoan eta mitologikoan garrantzitsua izan da. Horrez gain, gnostizismo eta hermetismoarekin erlazionatu izan da.

Puntu honetan berriro aipatuko dugu BILDUren BIL erroa zeren eta punta biak biltzen dira buruak buztanari ainka egiten dion lekuan. (beitu berriro serie honi Bor/bil)

Ildo honetatik jarraituta ematen du borobil, buru bil izan litekela norberaren buruan biltzen baita dena, dena hasi eta amaitzen baita.

lurra borobila denez Ibiltzea  biltzea litzateke eta gazteleraz ere “transitar”  “circular da”

Bittor Kapanagak bere Erro eta Gara liburuan (187orr.) honako hau esaten digu:

AMA

“Ahoski honek, amaiera edo atzen/azken zentzua ageri du eta oso egoki adierazten digu: amar, amaike, amai, amaitu, amatau/atzamau”. Hortaz amaiera adierazten badu hasiera ere bai amagandik jaiotzen gara eta,  zikloa osatuz eta biribila marraztuz.

Horregatik  “berriro-k” eta “atzera be-k” esanahi berbera dute eta baita ere “ostera be-k”, zer da ostera bat? Buelta bat. Atzera eta aurrera ( Zer? Dagoeneko zorabiatuta?)

Horregatik hasiko lirateke hasi/hazi eta amaitu hitzak  A-z , bata hasten den puntuan bestea amaitzen delako, alfa-omega delakoa.

Horregatik baita agur/kaixo eta agur/addio→ zikloa

Horregatik euskerak adieraziko liguke atsoa antzinako kontua dela atzokoa, hatxa/haitzarekin duela zerikusia hau da aurre-historiarekin, atzekaldearekin, azkenarekin baina baita berriro eta berrizekin.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
Atala: Bor  | Etiketak: , , , , , ,  |  3 iruzkin
• Asteartea, Iraila 29th, 2015

BOR-BOR:  Onomatopeia ei da eta likidoan egiten duen irudia borobila da.

Hausnarketa honen bitartez saiatuko naiz azaltzen euskerak behin eta berriz adierazten digula espazioaren eta denboraren borobiltasunaren ideia eta honi lotuta gure kosmos-ikuskera, bizitzaren ikuskera ziklikoa eta osotasunaren ideia, hau dela eta euskaldunontzat denbora ez litzateke linealki gertatzen den zerbait eta espazioaren zeharkatzea ere ez. Guzti honek  esan nahiko luke borobiltasuna, zikloa, osotasuna, absolutua eta perfekzioa familia batekoak liratekeela. Erderek ere lagunduko digute lan honetan.

Esandakoaz jabetzeko  BOROBIL eta DENBORA hitzak begiratuko ditugu lehenengo eta behin, euren barnean isladatzen baidute borobiltasuna/zikloa. Beitu hitz biek BORO eta BORA dutela barnean eta euskeraren fonetikaren arabera ekibalenteak direla baso/basa bezala, beitu baita ere BOROBIL BORO eta BIL direla, BIL dakigun bezala BILDU da eta honek bere garrantzia du gero OUROBOROSari buruz esango dugunari begira.

Koadroan agertzen den sortarekin jarraituko dugu, horretarako begiratuko dugu fonetikaren arabera ekibalenteak izaten diren kontsonanteak, adibidez  p/b pake/bake bezala eta baita ere kontsonanteak hitzen eraikitzaile gisa, hau da, kontsonanteek lagunduko digute sorta eta familiak egiten:

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)