Aukeratutako etiketa ◊ canto ◊

• Igandea, Apirila 05th, 2020

1.2. Faltsukeria bultzatzen duten legionarioei poltronak

- Juan Santos Yanguas, Pilar Cipres eta Joaquin Gorrochategui EHUko irakaslek hasierako urteetan grafitoak benetakotzat izan zituzten

- Baina bat batean, hirurak batera iritziz aldatu zuten eta faltsuak zirela esaten hasi ziren

- Faltsukeriaren aldeko txosten baten egilea den Isabel Velazquezekin eta Interneten ikuspegi hori bultzatzen duen Alicia Cantorekin batera, gehienak, Academia de la Historian eta RAEn sartzen joan dira sari gisa

a) Juan Santos Yanguas, Pilar Cipres Torres eta Joaquin Gorrochategui Churruca

Indusketan agertzen hasi ziren grafitoak aztertzeko, hasieran Eliseo Gilen taldeari UPVko lau irakasle laguntzen egon ziren: Juan Santos, Pilar Cipres, Joaquin Gorrochategui eta Henrike Knörr.

Laurek garrantzia handia eman zioten aurkikuntzari. Juan Santos, adibidez, urte betez egunero Arkeologia Museora grafitoen testuak aztertu eta idaztera joan izan zen. Lan neketsua zen, kontu handiz egin behar zelako eta grafito asko zeudelako. Baina, bat batean,  hiru irakasle faltsuak zirela esaten hasi ziren eta benetakotasuna defendetzen jarraitzen zuen bakarra, Henrike Knörr, minbiziz hil zen.

Faltsukeriaren aldeko poltronak:

https://uam.es/ss/Satellite/en/1242649910548/1242656720627/noticia/noticia/La_profesora_de_la_UAM,_Alicia_Canto,_ingresa_en_la__Real_Academia_de_la_Historia.htm

https://www.jakiunde.eus/eu/berriak/xehetasuna/e/joaquin-gorrochategui-nombrado-miembro-de-la-real-academia-espanola-rae/

b) Isabel Velazquez Soriano

Faltsukeria bultzatzeko idatzi ziren 6 txostenetako bat egin zuen berak. Bere txostena “fake newsez” beteta dago, faltsuak direla esateko ematen dituen argudioak ganora handirik ez dutelako: agertzen den latina (latin arrunta-vulgar) akatsez beteta dagoela eta agertzen den latinak zuzenarekin antzik ez duela (Senecaren latinarekin adibidez). Horiek al dira faltsuak izateko argudioak???  Pariseko unibertsitate batek argitaratutako Hector Iglesiasen liburuan  bere sasiargudioak gezurtatzen dira. Hemen horren abiapuntu txostena: http://euskararenjatorria.net/wp-content/uploads/2011/10/12_Hector_Iglesias_FR.pdf

c) Alicia Canto y de Gregorio

Interneten faltsukeriaren aldeko etengabeko lana egin du, batez ere Terra Antiquaen. Sari gisa Academia de la Historian ere sartu dute.

Yanguas Academiara iritziz aldatu baino lehen sartu zuten baina jadanik grafitoekin lanean hasi zenean baina gainerakoak, Cipres, Velazaquez, Canto, Gorrochategui, iritziz aldatu edo faltsukeriaren alde lan egin ondoren sartu dituzte.

Normala al da faltsukeria bultzatzen duten hainbeste irakasle  azken urte hauetan Academia de Historiaren eta RAEren kide izendatu izana? Bai noski, akademia horrek euskalduntze berantiarra bultzatzen duelako eta Iruña-Veleiako III-V. mendeko euskerazko grafitoek teoria hori hankaz gora jarri dutelako.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Osteguna, Martxoa 26th, 2020

11 urte hauetan hariak lotzen eta apurka-apurka gauza batzuk argitzen joan direla dirudi. Eta jendeak Iruña-Veleian gertatutakoaren arrazoiez galdetzen duenez, datozen asteetan galdera horri erantzuten saiatuko gara.

Joan berri zaigun Albert Uderxok eta René Goscinnyk, Asterix eta Obelixen sortzaileek, ederki islatu zuten euren komikietan Erromako inperioaren eta bere nortasunari eutsi nahi zion herriaren arteko talka.

Bada hemen, gure uste apalean, arazo berdina dago, beti agindu izan duten botere faktikoen inperioaren eta bere nortasun eta hizkuntzari eusten jakin izan duen herri baten arteko borroka.

Hau ulertzen bada, beste guztia erraz ulertuko da: 11 urtez grafitoak datatu nahi ez izatea, indusketako eremu batzuk suntsitzeko hondeamakina hiru aldiz sartu izana, hedabideen gezurrak, administrazio autonomikoaren saldukeria…

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)