Aukeratutako etiketa ◊ datazioak ◊

• Asteartea, Urtarrila 26th, 2016

Berria egunkarian gaur Arabako kultura diputatua den Igone Martinez de Lunari egin diote elkarrizketa.

Bertan ikusten denez, diputatuari bost axola zaio gaia argitzea, bost axola zaio Eliseo Gil errugabea bada ere horrela egotea, bost axola zaio Aldundiak Eliseo inkulpatzeko alperrik gastatu zituen txosten grafologikoen 70.000 euro sastarrera joan izana.

Igonek dio instrukzio fasea amaitzea nahi duela. Baina nola amaituko da datazioak egin gabe badaude? Orain bi urte Aldundiaren, Lurmenen eta Epaitegiaren artean adostutako datazioak ziren aukera bakarra gai hau zientifikoki argitzeko. Epaitegiak ez ditu egin nahi izan. Eta oraingo Aldundiak nola nahi du Epaileak ezer erabakitzea proba zientifikoak egin gabe badaude? Nola da posible diputatu berriak hori esatea?

Baina burua non kokatu duen argi dago. 2015ean EHUri beste dirutza pilo bat eman dio bere lana jarrai dezan: suntsitzen jarrai dezan. Orain Domus Antieclesiaren txanda izan da. Erlijio arloko pieza zoragarrienak topatu ziren lekuan hondeamakina sartu dute berriro Nuñezen mertzenario arkeologikoek. Eta Igone eta Ramino Gonzalezen onespen, diru eta txaloekin.

Nafarroako Iruñean UPNk Gaztelu plaza suntsitu zuenenean, hemengo gehienok ados geunden: Euskal Herriaren kontra ari dira. Baina hemen, alderdi abertzaleen babesa duen Aldundiak gauza bera bigarren aldiz egin duenean denok isilik! Ze eskasak garen!

Esaera famatuak dioen moduan: Jainkoa libra nazazu nire lagunengandik, nire arerioengandik ni neu libratuko naizelako.

Berria Arabako Foru Aldundiak Iruña-Veleia zela-eta hasitako auzibidea hortxe dago oraindik. Nola dago kontu hori?

Kultura diputatu izendatu eta lehen irteera Iruña-Veleiara egin nuen. Ikusgarria da aztarnategia. Auzipean egoteak eragin txarra izan du. Gure nahia da lehenbailehen instrukzio fasea amaitzea, eta epaileak ebaztea. Ebaztea gauza bat, bestea, edo dena delakoa.

Dena den, auzibideak iraun bitartean, lanean segitu dute.

Zuzendaritza plan bat dago 2020. urtera arte. Auzibideak estali egin du aztarnategia. Itzal beltz batek inguratu du. Uste dugu han ateratzen ari diren datuak helaraztea garrantzitsua dela. Ematen du baztertuta dagoela, baina ezagutarazi behar dugu gure ondarea arabarron artean, eta arlo zientifikoan ere bertako datu eta emaitzak zabaldu behar ditugu.

“auzibideak estali du aztarnategia” -Aldundiak neurrira enkargatutako txosten grafologikoek, Eliseoren kontra auzia zabaltzeko balio izan zuten. Beraz, haiek arrazoi gabe sortutako auzia da, haien erru osoa izan da.

“arlo zientifikoan” –> zienzia aipatzeko ausardia du Igone suntsitzaileak!

“Itzal beltz batek inguratu du”-> Aldundiaren eta EHUko Arkeologia eta Euskal Filologiako irakasle batzuen itzal beltza, alajaina!

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Igandea, Ekaina 14th, 2015

Atzo ere enkartela egin zen Aldundiaren aurrean, Iruña-Veleia argitzeko. Aldundi berriai gai hau konpontzeko eta grafitoak ikusi ahal izateko eskatuko zaio.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Osteguna, Abendua 25th, 2014

Azaroan Euskeraren Jatorria Elkarteak 6 katiluetako bildumaren berri eman zuen,  Arabako Foru Aldundiari honako hau eskatzeko:  grafito bat berme guztiak eskainiko dizkigun Europako laborategi batean datatzea.

Dagoeneko 1.400 euro jaso dira saltzen ari diren katiluei esker eta zenbait norbanakoek eta enpresa batek emandako diruari esker.

Katiluen eskaera gehiago egin daitezke (euskararenjatorria@gmail.net) eta helburua martxoa baino lehen behar den dirua jasotzea da. Gero Arabako kultura diputatuari baimena eskatu egingo zaio eta ukatuz gero, Arabako Batzar Nagusietan egingo dugu eskaera.

Eskerrik asko zuon laguntzagatik!

——————————————————————————————–

Une honetan grafitoak faltsuak direla dioten 7 txosten daude baina 24 txosten, irizpen eta gutun (2) egiazkoak izan daitezkeela diotenak:

http://euskararenjatorria.net/?p=2236

Bilduman jaso diren testuak:

– lura (lurra), sua
– urdin x izar
– eda(n), ian (jan), lo
– neu Veleia Gorin bizi na (naiz)
– Geure ata (aita) zutan (zeruetan)
– Veleian oso lagun Marcus

Kanpainan laguntzeko bi modu daude:

a) Katiluren bat erosi (bakoitzak 15 € balio du eta seiko bilduma osoa 80). Katiluak erosteko:

- Araban: Nonbait dendan (Andra Mari Zuriaren plaza)
- Gainerako lekuetan eskatu euskararenjatorria@gmail.com-en bidez

b) Edo diru ekarpen txiki bat zuzenean kontu honetan egiten (e-posta jarrita, kanpainaren informazioa helaraziko dizugu)

- Laboral Kutxa:  Iruña-Veleia Datazioak oraintxe
- 3035-0038-96-0380086410

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteazkena, Uztaila 16th, 2014

Garan gaur agertutakoa:

Ez dituzte hezurrezko eta adreiluzko piezak analizatu nahi izan, datatzen errazenak, benetakoak direla garbi geratuko zen beldurrez. Eta buztinezko piezei buruzko txostena aurreiritziz eta azpikeriaz josia dago; «ad hoc» egindakoa da, bezeroak eskatutako neurrira

Badut lagun bat kalean gelditu eta beti galdera bera egiten didana: «Nola doa hori?». Kafe bat hartzera gonbidatu nuen atzo. Jarri zaitez Eliseoren larruan -hasi nintzaion-, sekulako aur- kikuntza egin eta ikusi zelako saria jaso duen: lapidazio mediatikoa, desohorea, langabezia… Eta hori gutxi ez eta, arrisku bizian dago kartzelara joa- teko eta ikaragarrizko isuna bereganatzeko.

«Baina seguru zaudete benetakoak direla?». «Seguru-seguru, zeruan dagoen atsoa», esaten da gurean, baina bai, oso zalantza gutxi geratzen zaigu. Bost urte daroagu gaia alderdi ezberdinetatik aztertzen, eta begirada garbiarekin hurreratu garen guztiok ondorio berera heldu gara: ezin dira faltsuak izan. Esan behar, gainera, txostenak eginez busti diren aditu gehienak atzerritarrak direla; Euskal Herrikoek nahiago izan dute txistua jo eta beste leku batera begiratu.

«Baina zergatik dira zuen ustez benetakoak?». Batetik, grafitoen edukietan ez dagoelako anakronismorik edo ezinezkorik. Esku eta garai ugari ikusten delako; gaiak, hizkuntzak, grafiak, marrazkien estiloak eta abar oso anitzak direlako. Koherenteak direlako arkeologoek proposatzen duten testuinguruarekin. Gainera eurek atera dituzte lurretik. Bestetik, zein hasiko da horrelako gauza bat faltsifikatzen? Eta zertarako? Txostengile batek esan zuen bezala, hau iruzurra balitz arkeologiaren historiako arraroena, sofistikatuena eta gares- tiena litzateke. Absurdua da guztiz.

Osorik irakurri

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)