Orain urte asko Jorge Maria Ribero Menesesek hipotesi hau bota zuen: neandertalak eta homo sapiensak nahastu egin zirela. Urte asko geroago azterketa genetikoek arrazoi eman zioten.
Orain urte asko Jorge Maria Ribero Menesesek beste hipotesi hau bota zuen: oraingo europarrak ez dira Afrikatik etorriak eta iberiar penintsulako iparraldetik kontinente osora zabaldu ziren. Azken azterketa genetiko batek (El_Comercio) gauza bera dio:
“La genética demuestra que el árbol genealógico de los europeos actuales se remonta hasta una población del noroeste de Europa de hace unos 35.000 años con la que estarÃa emparentada la Dama Roja de la cueva cántabra de El Mirón. En el máximo glaciar, entre hace 25.000 y 19.000 años, el hielo cubrió gran parte del continente. Entonces, algunas poblaciones se extinguieron y otras se refugiaron en el sur del continente. La genética confirma que, cuando los hielos se retiran hace 19.000 años, los grupos refugiados en el suroeste europeo (la PenÃnsula Ibérica) repueblan el continente. Cinco milenios después, llega una emigración procedente de Oriente Próximo que extiende sus genes por todo el continente. «Vemos un nuevo reemplazo de población en Europa y está vez viene del Este, no del Oeste», indica Reich.
Azterketa hau biziki garrantzitsua da, batez ere Asturias, Kantabria eta Euskal Herriko biztanleentzat. Izan ere euskaldunok pasa den mendera arte zergatik geure buruei “kantabriarrak” deitzen genien jakiteko balio beharko luke (Agosti Xaho: Aitor, kantabriar kondaira...).
Eta ondorio handiak izango lituzke hizkuntzalaritzan: euskera ez litzateke hizkuntza isolatua izango adibidez, gure ikerle askok proposatu duten moduan: Imanol Agirre, Goitia, Zubiaga… (agian beste gauza askotan erratu daitezke baina ideia horretan, euskera eta beste hizkuntzak lotzean agian asmatuko zuten). Eta euskera oso-oso zaharra izango litzateke gaur egun milaka aldiz mesprezatuak izan diren Larramendi edo Astarloak proposatu zuten moduan. Hau da, euskera hizkuntza isolatua baino, zabaldu zen hizkuntza horren azken aztarna izango litzateke.
Horrek Europako txoko guztietan ikusten ditugun euskal erroak azalduko lituzke eta beste hainbat gauza, adibidez, indoeuroparraren azpian euskera ez ote dagoen Etxamendik eta beste ikerle askok proposatu duten moduan!
VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)