Aukeratutako etiketa ◊ donostia ◊

• Osteguna, Urria 20th, 2016

Donostian urriaren 24, 25 eta 26an hiru hitzaldi izango dira, Frankismoaren errepresioak Euskal Herrian orduan izan zituen eta gaur egun ere dituen ondorioez.

Euskal Herrian pertsona zital nagusia Mola izan zen. Zorionez bere “lanaren” emaitza guztia ikustera ez zen heldu, “kasualitatez”, bera, Sanjurjo eta Francoren “lehiakide” izan zitekeen besteren bat hegazki istripuz hil zirelako: “Holako bizitza, halako heriotza” esaera zaharra ezin hobeto Mola definitzeko.

Euskeraz hitzaldi hauek:

Emilio Majuelo Gil: Historiaren zama: frankismoaren errepresioa, Nafarroan

Mikel Aramendi: Adierazpen askatasuna.

Egitaraua

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Astelehena, Abuztua 29th, 2016

Josu Tellabidek Donostiako plaza eta herri izenei buruzko artikulua argitaratu du Garan

1897ko izen euskaldunekin gertatu bezala 1978ko erabakiak ahaztu eta gutxietsi dira, gaur egunean

Donostiaren historia kaleen izenekin batera egiten joan da. Historia pausoz pauso joan da eraikuntzetan, kaleetan eta plazetan idazten, hiriaren bilakaerarekin batera. Nola izan zen eta den gure ondorengoentzat uzten dugu herriko izenetan. Toponimiak pertsona ospetsuen, leku eta gertakizunen berri ematen digu. Bestalde, gure herriak zenbait izen izan du bere historian zehar, hala nola Izurun, hasiera batean, Donostia eta San Sebastian, gehi izen herrikoiak eta goitizenak: Easo eta Irutxulo.

Donostiako kale izenen historian hiru ez bada lau data garrantzitsuak: lehenengoa 1813ko abuztuaren 31, hau da erre zutenekoa, izan ere, sutearekin Alde Zaharreko etxe guztiak galdu ziren, gazteluaren kontra zeudenak izan ezik. Ondoren hiriko konfigurazioari zenbait aldaketa egin zitzaion berrikuntza egitean. 1916. urtean Serapio Mujika historialariak bere “Las calles de San Sebastian” liburuan esaten zigun ordura arte lehengo Donostia zahar hartan eta sutearen ondoren berreraiki zenean, kaleen izenak herritarrek deitzen zituzten izen herrikoiekin ezagutzen zirela: Santa Maria (gaur Kale Nagusia); San Bizente; Poiuelo; Lorenzio; Plaza Berria. Baina, handik gutxira etorri ziren aldaketak. Izan ere, Donostiako orduko agintariak, oraingoak bezala, jauntxo burgesak ziren; ideologiaz «liberal progresistak» gainera, jakina; foruen aurkakoak eta espainiar sutsuak. Pentsatzen zuten beraien irabazi eta hazkunde ekonomikoa sistema forala aldatuta lortuko zutela. Burges liberal donostiarrek foruak suntsituta lortu zuten agintaritza ekonomikoa eta politikoa eta Donostian lehen eta orain ere eurek dute agintea. Gauzak horrela, Donostian 1920an aurreneko plaza-izen inposatua jarri zuten: «Plaza de La ConstituciĂłn» herriak jarritako Plaza Berria izena alboratuta. Rafael Riegok 1820ko urtarrilaren 16an eman zuen kolpe militarrean 1812ko Cadizeko konstituzioa aldarrikatu zuelako. Donostiako jauntxoek, espainiar guztien artean «progresistenek», konstituzio hura aldarrikatu zuten eta Donostiako plaza nagusiari izen berria inposatu.

Osorik

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Asteartea, Maiatza 03rd, 2016

Iruña-Veleiaren 2. Nazioarteko Biltzarraren lehenengo hitzordua atzo izan da Donostian eta aretoa nahikotxo bete da, 70 lagun inguru. Koen Van den Driessche lehengo eta Juan Martin Elexpuru ondoren, Nuñezek egindako suntsiketaren laburpena eman dute, UPNk Nafarroako Iruñako Gaztelu plazan egin zuen modukoa: hondemakina sartu eta dena suntsitu, laburbilduta.

Bai esan daiteke, zalantzarik gabe, zein izan den bi Iruñatan ikusi ditugun suntsiketen “metodologia berria”: ez “Harris Matrix”, ez “Pikotxa Matrix”, askoz hobeto: “Hondeamakina Matrix”. Euskal Herriaren historiaren suntsitzaileek gure kontra darabiltzatena.

Koldo Mitxelenaren kanpoan, herritar guztiek ikusteko moduan, Karlos Uragak egindako erakusketa egon da ikusgai. Jendearen interesa piztu da eta asko eta asko izan dira argazkiak atera dutenak. Politena ostraken erreprodukzioak ikustea izan da, une batez bederen, grafitoak bahituta daudela ahazteko balio izan zaigulako.

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Ostirala, Urtarrila 29th, 2016

Gure Berriak webgunean Donostian izandako Kultur Hiriaren inaugurazioaren leloa hartuta, “elkarbizitza” honen gogoeta egin du June Bilbaok:

Bizikidetza askatasunetik abiatuta eraikitzen da

Donostia 2016koek behin eta berriz errepikatu digute: “elkarbizitzaren kultura eraikitzen ikasi behar dugula; azken hamarkadetako biolentzia desagertu ondoren, elkartasun zubiak eraiki behar direla haserre egon direnen artean”.

Inaugurazioko ekitaldiak aurreikusitako itxaropenak bete dituen ala ez, hori entzuten da guztien ahotan, baina inor gutxik aztertu du ekitaldia bere esanahi politikoaren ikuspegitik.

Euskal Herria zapaldua dago, ez da bere buruaren jabe. Biolentzia hori ez da desagertzen; ez, behintzat, herria askatu edo hil arte.

Zer da bizikidetza? Definizio bat baino gehiago aurki daiteke. Euskaltermek honela dio: “Sozialki harmonian bizitzea, batez ere, pertsonen eta taldeen arteko tolerantzia eta elkartrukeak errazten eta bultzatzen direlako”.

Wikipediak ere antzeko zehaztasunak aipatzen ditu: elkarrekin bizi direnen arteko kideko izaera, alde batetik, eta gauzak denen artean banatzea, bestetik.

Bizitzan ez da erraza izaten bi gizabanakoren arteko bizikidetza lotzea. Are zailagoa da aurretik konfrontazio bat izan eta oraindik badutenen artean. Herriak ez dira salbuespen, gizabanakoz osaturik baitaude.

2016ko kultur hiriburutzaren kontu honetan, gure herriak Espainia eta Frantziarekin duen gatazka nazionala ezkutatu digute, ahantzarazi nahi digute. Zubiaren bi aldeetan daudenen arteko aniztasuna lotu nahi izan dute. Elkarrizketan, kulturan eta tolerantzian oinarritu dira horretarako. Baina, zubiaren alde batean, zapaldutako herri bat dago; bestaldean, zapaltzailea. Bizikidetzarako ezinbestekoa den baldintza edo osagai bat ahaztu zaie: askatasuna.

Zapaldutako herriei ez dagokie zubia gurutzatzea eta bestaldeko zapaltzaileekin anaitasunean bizikidetza hutsal bat eraikitzea. Herri bat izateak, duintasunak eta hainbeste aipatzen diren giza eskubideek beste eginkizun batzuk marrazten dizkiote: irautea, erresistitzea eta askatasuna berreskuratzeko beharrezkoa den antolakuntza bilatu eta eraikitzea.

Bi herriren eta bi kulturaren arteko harreman guztiak askatasunetik abiatuta eraikitzen dira, parekotasunetik abiatuta. Orduan izango baitute kideko izaera eta orduan partekatu ahal izango baitituzte gauzak. Bi aldeen askatasunik gabeko bizikidetzak ez du arrazionaltasunik. Are gutxiago bata bestearen menpean dagoenean.

Baldintza horietan elkarbizitza ez da biren arteko borondatezko bizikidetza, batak besteari inposatutakoa baizik. Zapaldua dagoena zapaltzailearen herrian integratu eta urtzen da; desagertu egiten da. Akabo bizikidetza; zubiaren alde bateko herriak, kulturak, bestea irentsi du; zubiaren beste aldea hutsik dago.

Aspaldiko kontua izan arren, oraindik ez da bukatu okupazio egoera. Zubia gurutzatzeko moduak adierazten du historia honen bukaera. Herri bat izate hutsak ematen duen duintasuna albo batean utzita gurutzatzen bada, Espainia edo Frantzia izango gara. Euskal Herriak bizirik segitzeko, aldiz, ezin da zubia gurutzatu askatasuna lortu aurretik.

June Bilbao


VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Igandea, Urtarrila 24th, 2016

Donostian inauguratu atzo, beste erakusketa handiago baten barruan, Iruña-Veleia hizpide duen “Nire ama Roman hil da” erakusketa. Bertan grafitoen marrazkiak eta bideo bat ikusi daiteke. Bideoan grafitoen alde, Eliseo Gil, Idoia Filloy, Eliseoren abokatua, Elexpuru eta Koen. Faltsukeriaren alde Nuñez eta Santos.

Elexpuruk eta Koenek (puede-el-arte-salvar-iruna-veleia.html) informazio zabala eman dute.

Iratxe Jaiok eta Klass Van Gorkum-ek egin dute erakusketa hau eta maiatzaren 15 arte ikusgai dago San Telmon

http://www.parallelports.org/es/project/nire-ama-roman-hil-da-mi-madre-ha-muerto-en-roma
http://www.parallelports.org/es/article/1966-gaur-konstelazioak-2016
http://www.parallelports.org/es/article/el-texto-principios-y-salidas-capitulo-iii-manifesto-arte-hoy-frente-a-las-dudas

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Igandea, Apirila 19th, 2015

HITZALDIA: “2016 La Cultura como Excusa. Capitalidad cultural y mercado de ciudades”. Manuel Delgado, apirilaren 22an Donostian:

Datorren apirilak 22 asteazkenean, Manuel Delgadok (antopologoa, Bartzelonako Unibertsitatea) “2016 La Cultura como Excusa. Capitalidad cultura y mercado de ciudades” gaiaren inguruan hitzaldia emango du Donostian, arratsaldeko 7etan Koldo Mitxelena Kulturunean.

2016desokupatu ekimenak antolatu du hitzaldi hori eta Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburutzari buruzko eztabaida eta kritikotasun soziala piztera gonbidatzen du.

Manuel Delgado “Barcelona: Ciudad mentirosa” liburuaren eta hainbat lanen egilea da.

http://manueldelgadoruiz.blogspot.com

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)
• Astelehena, Iraila 15th, 2014

Albiste harrigarria egon da pasa den asteburuan. Batetik Donostiako Udaleko Gobernu Batzordeak ia 300 kale izen ofizialki euskeraz izendatu nahi zituela eta hurrengo egunean, oposizioak, EAJk barne, erabaki hori atzera bota zuela.

Udalak honako aldaketa hauek egin nahi zituen:

Hiru multzotan banatu dituzte izena aldatuko zaien kale eta plazak:

1.- Izendapenaren muina euskaraz eta gaztelaniaz berdina dutenak; Easo plaza, Hernani kalea edo Matia kalea, esaterako. Multzo honetako izenetan, gaztelerazkoaren izena ez litzateke aldatuko.

2.- Euskaraz eta gaztelaniaz izen desberdinak dituztenak; hemen sartuko lirateke, adibidez, Artzain Onaren plaza / Plaza del Buen Pastor, Hondarribia kalea / Calle de Fuenterrabia eta Trinitate plaza / Plaza de la Trinidad. Kasu honetan ere, gaztelerazko izena bere horretan geratuko litzateke, baina euskarazkoa ere ofizial egingo lukete.

3.- Azkenik, euskarazko izena normalizatzearekin batera, gaztelaniazko izena ere egokituko luketen kasuak. Honela, Aiete pasealekua euskaraz eta gaztelerazkoa Paseo de Aiete izatera pasako da, eta ez Ayete; Gipuzkoa plaza euskaraz eta gazteleraz Plaza de Gipuzkoa izango da; edo Mundaitz kalea euskaraz, eta Calle de Mundaitz izango da gazteleraz, Mundaiz beharrean. Kasu hauetan, gaztelerazko izen berria ere onartu beharko litzateke.

Lehendabizi esan beharra dago kale izen horiek Euskaltzaindiak proposatutakoak direla eta Udalak horri eman nahi ziola onarpena.

Gainera, goian ikusten denez Udalaren proposamena hobetu eta guzti behar egin zen, Hondarribia kalea, gazteleraz zein euskeraz, Hondarribia izan beharko litzatekeelako eta ez Fuenterrabia erderaz.

Hau da, EAJk ez du Euskaltzaindia babesten? EAJk nahiago du Paseo de Ayete, Plaza de Guipuzcoa,  Evaristo Churruca, Martin Carquizano idaztea? EAJk ez du nahi Artzai Ona edo Mundaitz bidea ofizial izatea? Nola da posible euskeraren kontuetan PSOE eta PPrekin bat egitea?

Kale izenek herrietako toponimia erabilienetakoa da, egunero mila kontuetan erabiltzen duguna eta 30 urte eta gero, harrigarria gazteleraren bultzatzaileek ze harro dauden: enpresa askok ez dute dagokien izen ofiziala errespetatzen: Guipuzcoa, Vizcaya… edo kale izenen euskerazko baliokideak beti ahazten dute (Kale Nagusia ez da existitzen, beti Gran Via jarriko dute…). Bada ordua arlo hau behingoz euskeraren nortasun eta normalizazio ikuspuntutik ikusteko! Eta betetzen ez duten enpresei isuna jartzeko!

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)