Aukeratutako etiketa ◊ John D. Bengtson ◊

• Asteartea, Ekaina 14th, 2016

Ulrike Fritz:  Egiptomania Erromatar Inperioan: Iruña-Veleian egiptoar antzeko hieroglifikoekin agertutako ostrakak eta hezurrean latinez idatzitako jainko egiptoarrak

Iruña-Veleiako “Domus Pompeya Valentina (DPV)” izeneko etxaldean K.o. III. mendeko 400 objektu baino gehiago topatu ziren hainbat idazkun eta marrazkirekin. Pieza batzuk egiptoar antzeko ostrakak bezalakoak dira (zeramika zatiak) profil bereko hieroglifikoekin. Beste batzuetan egiptoar jainkoen latinezko idazkunak daude. Garaiko egiptomaniaren zantzua ote? Iruña-Veleiako aurkikuntzei erreparatuz gero ikus daiteke badaudela paralelismo batzuk Italia Zaharrean, hots, geroagoko Erromatar Inperioan egindako aurkikuntza batzuekin.

Augusto enperadoreak Egipto konkistatu zuen eta hauxe izan zen Erromatar Inperioaren “egiptomania”-ren hasiera. Eta K.o. IV. mendera arte modan egon zen egiptoar kutsuko elementuak erabiltzea, nobleen jabego pribatuetan batez ere (adibidez Domus Livia eta Aula Isiaca Erromako Palatinon, edo Domus Loreius Tiburtinus/Pompeji-n). Ohikoa zen Erromatar Inperioan dekoratzeko motibo eta forma zaharrak kopiatzea lilura estetikoak eraginda eta baita egiptoar kutunen babesa erdiesteko asmoz ere. Eta berdin arkitekturan ere, Egipto zaharreko ondarea mantendu nahi zuten erromatarrek.

Hirugarren arrazoia da egiptoar erlejio zaharrak geroz eta liluratuago zeuzkala erromatarrak eta Isis eta Osiris gurtzeak goia jo zuen Iseum eta Serapeum tenpluetan.

Egipto zaharreko kulturaren eragina berebizikoa zen Erromatar inperioan eta haren oihartzuna Iruña-Veleiaraino iritsi zen.

15_Ulrike_Fritz (laburpena eta ponentzia)

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)