Aukeratutako etiketa ◊ il ◊

• Osteguna, Apirila 16th, 2015

Berrian EH Bilduko bi parlamentarik Legebiltzarrean egindako proposamena azaldu dute Berrian:

Hizkuntz Eskubideei buruzko 123/2008 Dekretuaren betetze-mailaren azterketa aurkeztu zuen joan zen otsailaren 9an, Legebiltzarreko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Batzordean.

Sektore pribatuan egindako azterketa kuantitatiboak erakusten du Dekretuaren betetze-maila oso txikia dela: %22koa. Hau da, hamarreko eskalan, nota gisa jarriko bagenu, 2,2 izango litzateke; gutxiegi, alegia. Dena den, alde handiak ikus daitezke sektore batzuetatik besteetara. Batez besteko horretatik gora azaltzen dira finantza erakundeak, %50eko betetze-mailarekin, merkataritza-kate handiak (%35,3) eta garraioak (%25,5). Batez bestekotik behera daude, aldiz: posta eta komunikazioa (%16,7), energia (%7,1), merkataritza oro har (% 6,3; merkataritza guneetan % 3 eta hipermerkatu eta supermerkatuetan % 1) eta etxebizitza (% 2,4).

Bizi garen hizkuntzen arteko asimetria-egoera honetan hiztun guztiak ez gaude maila berean. Erdaldunak eskubide guztien jabe dira eta hizkuntza-funtzio guztiak erabil ditzakete nonahi eta noiznahi. Euskaldunok, berriz, lurralde jakinetan hizkuntza-eskubideak aitortuta eduki arren, nahita ere, ezin ditzakegu hizkuntza-funtzio guztiak erabili ia inon ere ez eta ia inoiz ez.

Iritzia: Kontsumitzaileok euskaraz erosteko aukera izan dezagun Dekretua egin zenean aurreikusten ziren isunak berriro jarri ahal izatea proposatu dute EH Bilduko parlamentariek baina ez lehen bezala, dekretupean zeuden sektore guztietan, gutxiagotan baizik. Hasieran isunak enpresa handientzat aurreikusten ziren (%7 baino ez dira), baina indartsuenak direnak, salmenten erdia haien esku dagoelako: energia sektorekoak, telefonia, finantza erakundeak, supermerkatu kate handiak, merkataritza zentroak… Gutxienez hasierako proposamenari heldu beharko litzaioke. Eta horrez gain, ingurune euskaldunetan dekretua aurrerago joan beharko litzateke.

Eusko Jaurlaritza prebarikazioa egiten ari da, merkataritza zentro berriei mota guztietako legeak betetzea exigitzen dielako, bat izan ezik: Hizkuntz Eskubideen Dekretua betetzea

VN:F [1.8.8_1072]
Rating: 0.0/10 (0 votes cast)